martes, 16 de diciembre de 2025

2025 12 16_DEIA, NdG eta DDNNav_Ofusikazio sozialista


 

 _________ Ofusikazio sozialista

Sozialistek, PSOE jasaten ari den erreputazio-krisi sakonaren aurrean, azalezina dena, barkaezina dena, azaltzeko ahaleginean, hitz perfektua, aproposakoena, aurkitu dutela uste dute: ofusikazio. Ba, informatikaz aritzeko izan ezik, alferrikoa. Hau da, PSOEren 3. agintari Rebeca Torró andrearen ofusikazioa, bai egundokoa... Emandako prentsaurrekoa ikusi ondoren -ostiralera arte mutu, gorra eta itsu egonda- hobe isilik jarraitu izan balu: jarrera urrun eta hotza, robotikoa eta ohiko aitzakiak errepikatzen. Okerrena? Alderdian nagusitako matxismoaren emakume biktimekiko haren enpatiarik eza nabarmena. Bestalde, Mª Jesús Montero Espainiako Gobernu-Lehen Presidenteordearen ofusikazioa, bere eskuineko eskua hainbat urtez izan zen SEPIko presidente ohiaren atxilotzearen aurrean, Sevillako Auzitegiak inputatu bezain laster berak baztertu zuela harrotuz, PSOEan ardura-funtzioak dituen norbait inputatzen badute, berehala kargutik uzten egiten diote oroituz ere. Ja! Datorren igandeko Extremadurako Hauteskundeetan, nor da PSOEren Juntako Presidentetzarako hautagaia? Ereduzko inputatu bat, hau irudi patetikoa... Baita Ministro bozeramaile Pilar Alegriarena ere, jazarle batekin gustora egonda bazkaltzen, Itzela... Aipatu behar dut ere Ana Redondo Berdintasuneko Ministroa zeinen ofusikazioak, urriatik 19 emakume erailak izan arren, erabaki bakar bat ere ez hartzera eraman du. Ezta hilabete batean 5 hilketa badaude -abendu honetako kasua- derrigorrezkoa den Krisi Batzordea-ren deialdia egin ere. Tira, gabonetara begira, garai arriskutsua, babes zerbitzuak indartzeko plana martxan jarri omen du. Espero dut hartzeko neurriak, PSOEan sexu-jazarpenaren biktima izan diren emakumeei eskeinitutako babes-neurri berdinak ez izatea ze, aritzeko orduan, Ferrazen zein Moncloan zein beste edozein alderdi-barruko esparrutan, salazar-boy guziak libre sentitu baitiren, erabat. Egitateak berez hitzegiten dute: haien kopurua hazi eta dimisioak goruntz doaz.

Ofusikazio? Nahiago nuke hori besterik ez balitz.

martes, 9 de diciembre de 2025

2025 12 09_DEIA, DdNN ea NdG_Danimarka eta Ferraz


___________ Danimarka eta Ferraz

Deituriko Salazar-kasua -goi agintari sozialista zeinek, dirudienez, bere inguruko emakumeak jazartzeko barra libre izan du urteetan zehar- PSOEri merezitako faktura zorrotza pasatzen ari dio. Egia, Pedro Sánchezen ezaugarria ez da, hain zuzen, haren konfiantzazko gizonak aukeratzen jakitea, baina ezta haien desmanak behar bezala kudeatzea ere, behiaren jarrera hartuz zeina, ikaragaitz eta urrunetik, trena pasatzen begiratzen baitu. Errailetik ateratzeko zorian dagoen tren bat zeinen gidaria -Abalos eta Cerdan bigarren planoan geratu dira- Paco Salazar ospetsua da. Matxista sutsu bat, alderdiak, ulertezina bada ere, Alderdiaren barruan zein Moncloako bulegoetan aspalditik libreki jokatu utzi diona, baita haren kontrako sexu jazarpenagatiko bi salaketa jarri izan zirela jakin ondoren ere. Ba ez, Jazarpenaren Aurkako Protokoloak ez duela behar bezalako arretaz funtzionatu edo Informazio Kanalak akatsak dituela, bere inplementazio konplexu eta berriagatik, ez dira ez azalpen ez aitzakia, are gutxiago justifikazio onargarri bat. Eta hala da, bai, zerbaitek ustel usaina du Danimarkan... Ferrazen ere.

Lehenik eta behin, labur-labur esanda, sexu- eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko prebentzio- eta jarduera-neurriak eukitzea ez delako erabaki borondatezkoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa indarrean jarri zenetik legezko betebeharra baizik. Ondorengo arau-garapenek haren irismena eta aplikazio-mekanismoak baino ez zituzten indartu. Bestalde, izan ere, sistema osoa, erraza edo sofistikatua izan arren, galbideratzen da bere kontrolaren arduradunen erabakiak jazarlea estaltzeko hartzen direnean, eta ez bere biktima babesteko: errugabetasun-presuntzioa, prozesuaren berme nagusietako bat gisa, kudeaketa garbia eta gardena denean bakarrik nagusitzen da. Ez denean, prostituitu egiten da. Eta hola, alderdi politiko batek harrotzen dituen balore etikoak komuneko zulotik joan egiten dira. Jende zintzoak katearik tira besterik ez dio egiten. Primeran eginda.


martes, 2 de diciembre de 2025

2025 12 02_DEIA, DdNN eta NdG_Enrique ❤️❤️❤️

 


________ Enrique

Ziur nago guztiok baditugula lagun onak. zeinekin denetarik hitz egin edo sutsuki eztabaidatu ahal izateko. Testuinguru honetan, politika, sentzu zabalean harturik, pastelaren ginga da, ze bizi ditugun garai eroturik hauetan, modu batera edo bestera, zuzenean edo zeharka, bere gain dena hartzen baitu. Tira, ez zen hori azpimarratu nahi nuena, zein terapeutikoa den lagunen artean mintzatzea eta iritziak konfrontatzea, politikaz eztabaidatuz, baizik. Eta ikuspegi desberdinetatik abiatzen denean, erronka egiten dizun solaskide batekin, haren parekotzat hartzen zaitu baina inoiz ez du amore ematen, funtsezkoa ez dena erlatibizatzen ikasten dugu benetako garrantzitsoa indartuz: gure konbikzio propioak. Nik badut nire lagun Enrique, La Islako cadiztarra, idazlea eta poeta, bere garaian irakaslea eta beti iritzi-artikulugilea, ezagutzen dudan pertsonarik begirunetsu- eta kultuenetako bat. Baina ere oso-oso burugogorra. Berak aitortzen duenez, "ur azpian ere eztabaidatzeko gai naiz", baita ni ere, beraz, biak pozik. Ez dakit zenbat alditan eztabaidatu dugun, adibidez, Espainiaren haustura hipotetikoari buruz, Enriqueren arabera, ziuraski ipar-periferiako menperaezinen eskutik etorriko litzatekeela -hau da, Euskadi eta Katalunia- nire aldetik erreplika errazeko zerbait: espainiarren Espainia -zeinen mila aldiz birjositako josturak gaur ia ez diren eusten- hausten bada, bere zentralitatetik bertatik izango dela. Horra hor monarkiaren eskandaluak, PPk zein PSOEk sortutako ustelkeria sistemikoa, epaitegitan ibilbide berdina eta aitzaki berberak, batak eta besteak politika ohiuka kudeatuz. Eta bitartean, Sanchezek eta Feijook txapla-txapla eginez lokatz-putzu berean, gustura, frenetikoki. Zelako tropa...

Ba duela egun batzuk esan zidan Enriquek: "Triste sentitzen naiz, lotsatuta. Espainiar gisa ez dut merezi, benetan haserre nago". Arrazoiak ez zaizkio falta, ezta gainerako espainiar zintzoei ere. Haien Espainiako egonkortasun instituzionala, pitzatzen ari ote da? Guztien begibistan?



❤️❤️❤️