________ Mamarratxoak
Uztaila bere azkenera dator, hau legatu berezia... Espainian ezagutu den suterik hilgarriena, Almeriakoa eta, azken 50 urteetan suterik larriena hedadurari dagokionez, Avilakoa, kontrolik gabekoa oraindik; inoiz ez da hainbeste bizilagun desplazaturik izan suaren mehatxu erreal eta zuzenetik babestu ahal izateko; tenperatura altu-errekorra aldi berean hautsi zen herrialde osoko hirietan, hilabete bakar batean hiru bero handi-bolada segidan eta, hurrengoa, datorren egunetarako iragarturik jada; eta orain ere, beste sute handi bat Castelló-ko probintzian. Eta, egunotan ere, La Gironde Frantziako hego-mendebaldeko departamentuan, beste su suntsitzaile batek -bertan errekor historikoak hausten dituen sute denboraldi baten gertakaririk larriena- 250.000 pertsona baino gehiagoren ebakuazioa eragin du. Gaur, geldiezin jarraitzen du, Bordele hiria inguratuz dagoeneko.
Testuinguru horretan, tokikoa, hurbilekoa edo urrunekoa berdin hartzen dituena, neure buruari galdetzen diot ea merezi duen eztabaidatzea, erreplikatzea edo, besterik gabe, 'bero egiten du” edo “'baso-suteak daude” uda guztietan bezalako iruzkinei erantzutea, borondate txarrez edo jarrera interesatu batengatik adierazten ez duenarengandik datozenean. Baina zer esan klima-aldaketaren muturreko negazionistak direnei, besterentzearen mugan dagoen doktrinari-jarrera batean endrokatuta edo, are okerrago, ebidentzia zientifiko oroari buruzko ukazio sistemikoan, datuak erantzunezinak direla jakin arren. Gertatzen da horietako askok primeran dakite ere, haien aktibismo negazionistak -indarkeria matxistaren kasuan bezala- politikan etekin oso-oso onuragarriak ere eman ditzaiekeela. VOXi esan diezaiotela…
Itxaropenik ez baina, ene ustez, behar-beharrezkoa da VOX ez direnei exijitzea haiek bezala, ultra gisa jokatzeari uzteko. Onar dezatela elkar, biek bereganatuz etsai komuna gaur-gaurkoz sua dela, liskar politikoa saihets dezatela, eta behin-betiko, irain eta probokazio gehiagorik ez. Tira, nor aipatu? Hainbeste mamarratxo dagoen…