Agur, Mari... Agur eta Ohore! Maite zaitut, egun handirarte.
Lux Aeterna.
💗
Postdata_ Me cuidas a Pepe. Y aunque no sea tan besucón como tú, que uno de tus primeros besos sea de mi parte. Os veo por Peñas...
Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
______ Begirunea
Zuhurtzia, arreta, zintzotasun eta begirune bezalako jarreren balioa azpimarratzea ez dirudi modan dagoenik, hain zuzen ere, zaharkitutzat jotzen da, iraganeko garaietako zerbait. Errealitatetik ezin urrunago: formak mamia direla aldarrikatzea errebeldiazko ekintza bat da bizi garen garaietan. Bestalde, ez dut moraltasunetik edo eustetik hitz egiten, pentsatzen duguna aske adieraztea edo kontzientziaren aginduen arabera jokatzea eskubide ukaezina dela argi daukadalako. Ari naizenaz gure iritziak eta erabakiak indartzea da, norbere buruarekiko eta, beraz, besteekiko errespetuaz diot ere. Arlo pribatuan, bakoitza haren gehiegikerien jaun eta jabe eta kitto, ekuazioa zaildu egiten da arlo publikoan. Bertan, joko-arauak irmo eta zintzo errespetatzen ba dira edo sistema hautsi egiten da: ez dela gauza bera tabernako solasaldia edota etxekoien arteko hitzegitea, parlamentuko eztabaidetan parte hartzea edo arduradun publiko gisa esku hartzea baino. Tira, badirudi politika-esperpentoa eta itxurakeria, non distortsioa, exabruptoak eta hutsalkeria nagusitzen diren, beste edozein zirkunstantziaren gainetik, arau bihurtu direla. Dena den, eskertzen diren salbuespenak badaude ere, adibideek gainditu egiten dituzte: VOXen bozeramaileetako edozeinek -Andaluziako Juntarako presidente izateko hautagai berria den anderea gehiegikeri-sari nagusiarekin- edo Robles ministroaren alferriko diskurtsoa, espioitzako ezin justifika daitekeen maniobrak zurituz nahian. Ba, atzo bertan iragarri zen berriari -ni ere zelatatu naute- nola ekingo dio orain ministro andereak? Zuritu ere? Epeldu? Salatu? Hau komerie… Ez dira ahaztu behar ere, bitartekaritza lanak egin ditzaten era guztietako buruginek, diru publikoaz milioi askoko komisio eskandalagarriak kobratuz, alfonbra gorri bat jarri duten erakundetako agintariak.
Zuhurtzia, arreta, begirunea, adeitasuna, lotsa, zintzotasuna, etika, erantzukizuna, duintasuna… Hitz asko dirudite baina hitz bakar batean laburbiltzen dira: errespetua. Ez da hain zaila _____

Garaipenik gabeko garaipena
_________ Ez zaitugu maite, baina ez dugu beste aukerarik. Emmanuel Macronen hauteskunde-kartel baten gaineko egindako pintada hau Frantziako hauteskundeen bigarren itzuliak utzitako mezuaren laburpen bikaina da ze frantziar askok sudurra estalita bozkatu duten: ‘boto erabilgarri’ deiturikoa nagusi, Macron edo ultraeskuina, etsipenaren botoa. Azpimarratzeko beste datu bat: Marine Le Penek galdu egin badu ere, irabazten jarraitzen du, Frantziako ultraeskuinak datu historikorik onena lortuz. Eta hirugarren bat: azken 50 urteetan abstentzioa ezezaguna, % 30 ingurukoa hain zuzen. Hori kontuan hartuta, Macronek emaitzak onartu behar ditu triunfalismo-zantzu oro geldiaraziz zeren eta bigarren agintaldian beharko den zeregina aurrera eramatea ez dela batere erraza izango, arazoak eta aldarrikapenak enkistauta daudela eta. Energiaren prezioen igoeraz, milioika eta milioika frantsesen erosteko ahalmenaren galeraz edota langabeziaren eta pentsioen kudeaketaz diot, trantsizio ekologikoa eta ingurumen-politikak ahaztu gabe. Dena den bi urteko pandemiaren ondorioen aurka irmo borrokatu badu ere -orain Ukrainako gerrarekin ere- ez frantzesek ez aurkari politikoek ez diote su-etenik emango Macroni. Ahaztu ba kortesiazko 100 egun famatu hoiek. Laburbilduz: Macronen hautaketak ez du ezer ixten, dena irekita uzten du, Frantziako hauteskunde legegileak ez dira datorren ekainekoak bezain erabakigarriak inoiz izango, Lehen Ministroa zein parlamentua oposizioaren esku geratzea aukera ziurra izanez. Baina gauregungo oposizioa -sozialistak eta errepublikanoak desagerturik- bi muturretan banaturik dago, eskuinaldekoa eta ezkerraldekoa, eta biek presidentearen boterearen kontrapisu izatea dute helburu. Bata eta bestea desberdinak direla jakinda ere, ez dago soberan esaera zaharrak irakasten diguna orain gogoratzea: muturrak ukitzen dira. Politikan okerrenean bat eginez sarritan: nagikeria, populismoa, gezurrak, morrontza eta autokritika-eza.
Oharra: Bizilagunaren bizarrak ebakitzen ikusten
dituzunean…