martes, 9 de abril de 2024

2024 04 04 09_DEIA, DdNN eta NdG_Kolore guztietakoak 🔴⭕🔴



_______ Kolore guztietakoak

Kanpainan gaude dagoeneko, denok apirilak 21ean izango den finala jokatzeko deituak. Hauteskunde-jokoaren lehen egun hauetan, zelaira salto egin bezain laster, kamiseta oraindik izerditu gabe, talde ezberdinak profila propioa markatzen ari dira: batzuk Madrilgo Moncloa’s Kopa -haientzako partidu garrantzitsua dena- begiratzen ari dira, 21A.ko lehia izapide hutsa besterik ez da; beste batzuek, 'Euskadi-Espainia' partidu bat balitz bezala, bai edo bai jokatu behar izaten dute, martxaren gainean elastiko-kolorez aldatu beharturik; badira beste batzuk, muturreko populismoak -eskuindar zein ezkertarrak-, zeruei edo infernuei zuzenki erasotzeko prest daudena, tira ba, auzo-lotsa eta txartel gorria; eta horra hor ere lehenengo minututik finalera lehiatzera irten direnak, nahiz eta aldez aurretik penaltiak jaurtitzeko deituak izango direla jakin -hori esaten jarraitzen dira enkestak- eta hauteskundeetako irabazlea, kopa altxatuko duen taldea erabakiko da. Zenbaiten ustez, batzuek eta besteek, denek salbuespenik gabe, jokaleku bera zapaltzen dute, nik ez dut hori hain argi ikusten. Ez naiz ari hauteskundeetan parte hartzeko duen legitimitateaz, jakina. Ez zait iruditzen denak jokabide berbera erakusten dutenik, hau da, Euskaditik eta Euskadirako ideien, proiektuen eta programen eztabaidari ekitea. Egia esan, batzuek, zuzenean, beren burua baztertzen dutela, alde batera egiten direla edota besteren koloredun kamisetak janzten dituztela sentitzen dut. Bakoitzak erabaki dezala nor den nor. Koloreez arituz…

Sevillatik Bilbora Mallorcatik pasatikan, bizi garen egunak zuri-gorriak dira, erabat. Txuriurdin honek txapelduna agurtzen du, baita irabazle izan zena ere nahiz eta partidua galdu. Ze hauteskunde garai honetarako nahi nituzkeen nik giroa, adiskidetasuna, bestearen errekonozimendua, jokoan garbitasuna eta, bereziki, zer garen eta nor ordezkatzen dugun jakiteko harrotasuna, hau da, Athletic eta Mallorcako familiek eskaini zigutena, berdegunean eta handik kanpo. Benetako garaipena.



🔴⭕🔴

domingo, 7 de abril de 2024

2024 04 02_DEIA, DdNN eta NdG_ Hauteskundeez hitz egiten jarraituko dugu...



_________ Hauteskundeez hitz egiten jarraituko dugu...

Joan den igandean Aberri Eguna ospatu genuen, eta 48 ordu eskasetan hasiko da 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina, ikuspegi interesgarria… Izan ere, alde batetik, azken hamarkadetako hauteskunderik lehiatu- eta irekienak dira, protagonista berriak baitituzte kartelaren goialdean eta, bestetik, EH Bilduren eta EAJren arteko lehia zerbitzatuta eta erretiluan dagoelako, aspalditik 'pil-pil'ean. Su txikian ba eta egoki onduta. Tira… Duela urte batzuk -politikan denbora azkar-askar joan arren mezuek bere horretan diraute- Arnaldo Otegik -orduan liderra, orain ere- “garen bezala” aurkezten zirela baieztatzen zuen hauteskunde mitin batean, ez zuela ezer onartuko “lurraldetasuna- eta autodeterminazioaren azpitik". Eguneko Menuaren azken berrikuntzak independentzia lortzeko presa eta antsietate handiegirik ez dagoela aldarrikatzen du gaur: beste lehentasun edo eskaera batzuk daude, helburu subiranistek itxaron dezakete. Otegi dixit -hamaika ikusteko jaioak gara, koadrila-, Otxandianok baietz. Adibidez, EH Bilduren hautagaiak 2030erako markatu du euskal estatus berri baten data. Oso-osorik subiranoa ala epela izango al da? Aldebakarrekoa? Itundua? Norekin? Nork daki… 

Zera, holakoa datorrenarengandik etorrita nere aldetik inongo txalorik. Urteetan zehar posibilismoa, egonkortasun instituzionalera jotzea, urratsez urrats joatea, Madrilgo hauteskundeetan parte hartzeko erabaki bera edota ETAren indarkeria terroristaren aurkako erabakitako irmotasuna, kausari traizioa egitea baino gutxixeago zirela. AEren eta haren nagusienena, jakina. Gaur-gaurkoz, moteldurik dagoen kausa bera, hain zuzen. Inportantea: joko demokratikoaren arauak zorrotz errespetatzen dituzten hauteskunde askeen testuinguruan, nere aldetik trabarik ez. Dena den, emaitzak ikusteke daude. Ze, batzuen hitzak abiadura harrigarrian mutatzen badira ere, egiteak aldaezinak diren, ez dago ezkutuko agendarik gainjartzen duenik. Adi-adi, beraz, eta pilak ondo kargatuta.

Hauteskundeez hitz egiten jarraituko dugu...

martes, 26 de marzo de 2024

2024 03 26_DEIA, NdG, DdNN_Agirre Lehendakaria 🔴⭕🟢

 













_____ Agirre Lehendakaria

Nire memoria oker ez badago, EH Bilduk Agirre Lehendakaria hauteskunde-kanpaina batean figurante gisa sartu zuen lehen aldia 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak izan ziren. Horra hor Laura Mintegi irribarretsu bat, garaiko Lehendakaritzarako hautagaia, haren sailburuak izatera deitutakoekin batera Bilboko Carlton Hoteleko balkoian, bertan egindako Agirre Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzaren argazki historikoa birsortuz, Agirre estiloa bere baitarako aldarrikatuz. Ze Euskadik merezi zuen lehen Eusko Jaurlaritzaren mailako Gobernu berri bat, duela gutxi ETAk jarduera terrorista bertan behera utzi zuela iragarri ondorengo sortutako une historikoa kontuan hartuta. Bada, Mintegi andrearen lidergo politikoak Carltonen egindako argazkiarena iraun zuen. Eta hemen gaude, 12 urte geroago, beste hauteskundeen atarian, hamarkadetan lehiatuenak. Eta EH Bildu berriro, bere makilatxo magikoa airean astintzen, irabazteke aukera hutsa une historikoa bihurtzeko asmoz. EAJri irabaztea, jakina. Gainerako guztia batera gertatzen da rolen banaketa izan ezik.

Logikoa da bere egungo lehendakarigaiak Agirre ez aipatzea -berarentzat ETAren indarkeriaren hamarkadak iraganeko ziklo politiko huts bat badira, noraino lehen Eusko Jaurlaritzaren garaia- baina haien patroi karismatikoa, Otegi for ever, bere heriotzaren 64. urteurrenean Agirre Lehendakaria gurtzeko aukeratzea, errekor barregarria da. Hitz batez, beti aprobetxategiak, zintzotasunik eta ohorerik gabekoak. Horrela tematzen badira ere, EAJren memoria historikoaz jabetzea, non ez dagoen printzipio edo figura trukagarririk nahierara, handiegia geratzen zaie, nabarmen. Izan ere, gaur berriro kontagailua 0ra jarriz aireratu nahi izan arren, EH Bilduren arnasa ez da Agirrerenaren oinordekoa. Aitzitik, guztiz bateraezina da Agirre Lehendakariaren politiko- eta bizi-ibilbidearekin. Humanista erradikala, demokrazia, elkarbizitza eta euskal nortasun nazionalaren bai defendatzailea, beti JELpean.

Gainerako guztia, konplexuak eta propaganda.


🔴⭕🟢