martes, 10 de septiembre de 2024

2024 09 10_DEIA eta DdNN_Ikasturte politiko berria

 







________ Ikasturte politiko berria

Ikasturte politiko berria inguruabar ezberdinekin hasten
 da, horietako batzuk oso konplexuak eta ezezagunen beterik. Espektro zabaleko gaietatik eta bere ondorioetatik hasita, hala nola nazioarteko migrazio krisia, eskuin muturraren aurrerapena Europan eta munduan edo Ukrainako eta Palestina okupatuko gerren jarraipena. Estatuko esparruan, berriro, autonomia-erkidego finantzaketa komunaren araubide funtsezko aldaketari ekiteko erronka. 

Eta, eragiten guri ez digun arren, Eusko Itunaren eta Nafarroako Hitzarmenaren aurkako erasoak berpizten dira eztabaida edota polemika sortzen den bakoitzean bezala. Bestalde, amorru mediatikoa eta politikoa, amore eman beharrean, areagotu eta gogortu egiten da, baita ere PSOE- eta PPren arteko liskarrak, eta Espainiako oraingo legegintzaldiaren jarraipena 2025eko Aurrekontu Orokorrak onartzearen araberakoa izan daiteke hein handi batean. Euskadin zein Nafarroan, politika-jokoak zenbaki ezberdinak ematen ditu baina gure ikasturte politikoa ere erronkaz beteta dago. Euskadin, gainera, ziklo politiko berri bat martxan jarri da Imanol Pradales Lehendakariaren eskutik, zeinak, abiatu puntu gisa, estremismoei eta politikaren polarizazioari aurre egiteko itun etiko bat aurkeztu baitu, goraipagarri… Iturazko gaiak Herri Akordioak gisa jorratzeko apustuarekin jarraitzen du, anbizio handiko eta beharrezko estrategia, zalantzarik gabe, Gobernu- eta oposiziotik haratago doana, hau da, beste erakunde eta eragile sozial eta sindikal guztiei dei egiten dielako. Osakidetza, Etxebizitza edo Autogobernua bezalako gaiek hala eskatzen dute, besteak beste.

Testuinguru honetan, apaltasun osoz, bideratu behar diren bi puntu beltz aipatzera ausartzen naiz: alde batetik, Ertzaintzaren egoera, gure erakunde enborreko eta enblematikoenetako bat, zeinaren ordezkariak legitimoki arreta, egonkortasuna eta ziurtasuna eskatzen ari dira; eta, bestetik, LAB sindikatua ihes egite ulertezina, osasun-arloko elkarrizketa-mahaiatik.

Guztien ahalegina konprometitu behar da. Guztiona.




martes, 3 de septiembre de 2024

2024 09 03_DEIA, DdNN eta NdG_Traineruak



_________ Traineruak

Iraila jada, arraun denboraldia ofizialki amaitzen den hilabetea. Traineru estropadek badute zerbait hipnotikoa, itsasoak bezala, kirol mailan egundoko ikuskizuna dira. Baita maila sozialean ere, herri bakoitza nola identifikatzen den bere arraunontzi eta eskifaiarekin, haren koloreekin, ikusi besterik ez dago. Pentsatu izan dut beti txirrindularitza-lasterketa ororen ikur den "kolore anitzeko suge" famatuaren irudia zurbiltzen dela edozein estropada egunetan uzten gaituenarekin alderatzen badugu, zale-talde desberdinak euren klubaren kolore disdiratsuak jantzita, jendetza- eta paisaiaren erdian nahastezinak bihurtuz. Eta horrela izan da beti. Egia da ere arraun- eta traineru munduak bilakaera izan duela alderdi guztietan: modernizatu, xehetasunez arautu eta profesionalizatu egin da, emakumeak lehiaketa guztietan parte hartzen dira ere eta goi-mailako teknologia ezinbesteko tresna bihurtu da. Eta telebistek estropadetako jardunaldi bakoitzean ematen dituzten irudiak oso-oso ederrak eta kalitatezkoak dira, talaia ezin hobea. Lehen hainbestetan bezala, petril baten goialdean edo kai-muturreko harkaitzean igota nere buruari ikusten diot, adi-adi eta lepoan zapi orlegi bat nuela. Baina ere badago ezin zimelduzkoa dena, aldatzen ez dena. Izan ere, arraun tradizionalaren unibertsoak bere erritual propioa du, non erreala eta emozioak nahasten diren, norberak dakiena eta bizi izan duena, irakurri duena, kontatu digutena, garai bateko istorioak, koloretan ikusten dugun zuri-beltzeko argazkiak, inork ez du bereaz erratzen, ezinezkoa... Zeren eta herri traineruduna historia duen herria dan, haren iragana zaintzen duena eta berataz harrotzen dena, haren tradizioez eta nortasunaz. Traineru estropadek liluratzen naute…

Irundarra banaiz ere, nire bihotza berde onyarbiarra da traineru jardunaldi bakoitzean. Datorren igandean ere, irailaren 8a, Kontxako Banderaren zein Hondarribiko jaietako egun handia. Arrazoi bikoitza lau haizetara bihotzez berriro oihukatzeko... Gora Ama Guadalupekoa!


martes, 27 de agosto de 2024

2028 08 27_DEIA eta DdNNav_Protokoloak









___________   Protokoloak

Duela egun batzuk, zita-karpeta bat errepasatzen ari nintzen. Gordeta neukan eta gogoratzen ez nuen Woddy Allenen 'Hannah eta bere ahizpak' filmaren esaldi batekin topo egin nuen: "-Nola egon daiteke hainbeste gaiztakeria munduan? -Gizadia ezagutuz, harritu egiten nau gehiago ez egoteak." Hitz horiek -esan nion neure buruari- gaurkotasun-edozein kronikak baino hobeto laburbiltzen zuten egokitu zaigun garai eroturik hau: gerrak, genozidak, denbora errealean ezagutzen ditugun izugarrikeriak, munduan zehar zabaltzen direnak… Nere buruari diot orain gaiztakeriaren ordez ergelkeria, nartzisismoa edo nagikeria erabiltzen badugu, esaldiaren sentzua bizitzaren edozein ordenatarako komodin gisa balio duela. Beraz, gizatasunak, ekintza eskuzaba- eta zintzoenetarako gai dela frogatu ere, gero eta okasio gehiagotan aukera txarrenaren alde egiten du, alde ilunerantz arrastatuz. Horretaz pentsatu hasi nintzen abuztuaren amaitzean, gure geografian zehar ibili diren uda-jai guzien berdindu dituen alertaren ondorioz: eraso matxistei aurrea hartzearen beharra eta, jakina, aurre egitea. oraindik desagerrarazi ez den konstante bat. Bada, joan den Aste Nagusian, Bilboko Konpartsen ordezkaritza txiki bat jendaurrean agertu zen, sexu-indarkeria kasu baten aurrean biktimak babesa- eta laguntzaren bila bere txosnetako edozeinetara zuzenean joatera animatzeko, Udaltzaingo- edota Ertzaintzarengana ez joateari gomendioa eginez, tira, indar errepresoreak, herriaren etsaiak eta abar. Eskandalagarria bai, eta oso tristea. Ez diot soilik uniforme hori janzten duten gizon eta emakumeen profesionaltasuna mespretxatzeagatik -jendaila horrengandik erasoak eta gorroto mezuak jasotzen ohituta- baizik eta falta duten autoritate moral bat harrotzeagatik eta biktimak babesgabetzeagatik, lotsagabeki gezurretan, existitzen ez den sexu-erasoen aurkako protokolo propioa aipatuz. Hau lotsa...

Ikuskizun tamalgarria, ematen zaien arreta mediatikoa gehiegizkoa, erreakziorik eza ulertezina. Eta gainerako guztia, kalifikaezina.

martes, 20 de agosto de 2024

2024 08 20_DEIA eta DdNN_Denok pekatari

 

_______ Denok pekatari

Ez dakit ezjakintasuna, ergelkeria, protagonismo-grina, heziketa txarra edo sinpleki gaiztakeria ote den, edota denok batera. Haren irudia iseka edo eskarnio bihurtuz, beste pertsona baten itxura fisikoari buruzko iruzkinak, ez hain atseginak, sare sozialetan argitaratzera, zabaltzera edo partekatzera norbait bultzatzen duenaz ari naiz. Astakerien segida bat in crescendo doana, era mota guztietako iritziak beraganatuz. Eta horrela, hedabideetan titularra berri bat -biktima berri bat, ospetsua izan ala ez- agertzen den arte, dianaz aldatuz baina ez pozoitutako geziez. Eta hurrengora arte. Azken adibidea Paula Leiton waterpolo eta domina olinpikoko jokalariarekin izan dugu. Emakume handia da, terminoaren zentzu guztietan, eta, bere gorputzaz harro erakusteaz gain, dotorezia berdinarekin erantzun die iraindu eta gutxietsi nahi izan dutenei, gizena deituz. Gogoan dut orain antzeko gertaera bat, kasu honetan Itziar Castro aktorearen aurkakoa, baina, zalantzarik ez, mingarriagoa. Izan ere, nahiz eta berak ere bazekien nola ihardetsi, eta maisuki egiten zuen, orduan ezin izan zuen egin, sareak bete zituzten gorroto eta gordofobia mezuen arrazoia bere bat-bateko heriotza izan zelako, hain zuzen ere. Zitalkeria bat, 'iritzi-emaile' guztiak erretratatzen dituena, batzuk izen-abizenekin, gehienak profil faltsu edo izengoitien atzean ezkutatuta. Ohi bezala, aurpegia ez ematea koldarren marka delako. Beste historia ezberdin bat kontu faltsuena da, non horien atzean inor ez dagoen, algoritmo bat akaso, merkatu honetan nagusi den piztia elikatzeko helburuarekin. Izugarria...

Ez dakit zuzena den esatea fisiko- eta itxurari adi bizi garela, baina ez dut uste oker nagoenik besteenarekiko bai egiten dugula esaten badut. Eta epaitu egiten dugu. Eta soilik pentsatuko bagenu, baina ez... izan ere, gehiegitan, inork eskatu ez digun iritzia adierazteko askatasuna hartzen dugu. Eta iritziak, aholkuak bezala, inoiz ez dira eskeintzen, ezta ematen ere, eskatzen dira. Tira, lagunok, denok pekatari.