martes, 14 de junio de 2022

2022 06 14_Artikuluak_DEIA_DdNNav_Ensemble Moxos_Taupadak... Irun 💙💗💗💗



 





 

 

 























Ensemble Moxos________________

Nola entzuten da XVII. mendeko musika barrokoa Amazonia-oihaneko komunitate indigenen soinu-ondarearekin bat eginda? Bolibiako herri txiki batek odo daki, San Ignacio de Moxos hain zuzen, non, 1996ean, María Jesús Etxarri Ansorena, Lekunberriko monja nafartiarra, haur eta gazteentzako musika eskola bat sortzea erabaki zuen. Txoko ezkutu horrek, jesuiten misioen garaitik belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako egundoko musika-ondarea gordetzen zuela konturatu zen lekaimea. Arbasoengandik etorritako musikarekiko interesa piztu nahi zuen gazteen artean eta, aldi berean, hain sutsuki mendeetan zehar agureek zaindu zuten balio ikaragarriko ondare immateriala babestu, desagetzeko arriskupean zegoena. Etxarri joan den apirilean hil zen, zorionez bere ekimenaren arrakasta ezagutu ahal izan zuen: 25 urte pasata, hor daude 400 ikasle baino gehiago jada dituen doako Goi Mailako Musika Eskola eta bertatik sortu den musika barrokoaren erreferente sendo bihurtu den talde zoragarria, Ensemble Moxos: musika lan-irteera sendoa da gauregun eta, bere eskutik, haien jendearen historioa- eta kulturaren hedatzaile bainta komunitatearen garapen sozialaren bultzatzaile ere bihurtu dira musikariek. Covid-19 delakoaren krisiak diru-sarrerak gogor murriztu badizkie ere, zutik jarraitzen dute haren kemenaren esker. Baita Irungo TAUPADAK GKE-aren bultzadarekin ere, euskal eta moxeñaren gizartearen arteko konplizitate-sare sendoa ehuntzea, erakunde asko inplikatzea ere, lortu du bai proiektu hau bai beste kooperazino-ekintzak aurrera eramateko. Egiten duzuen geldiezinezko lanagatik, Raquel Maldonado, Toño Puerta, Fernando de la Hera eta gainerako taldekideok, mila-mila esker. Egun hauetan, Ensamble Moxos taldea dugu gure artean biraz azken musika-proiektua aurkezten, Majara'Iwa indigenen hizkeraz, arahuakeraz. Itzulita, Distira esan ahalko litzaioke. Diotenez, ez dagola ezer distiratsuagorik egia bihurtutako amets bat baino.

Maria Jesús Etxarri urtsulatar-misiolariaren oroimenez. Lux Aeterna.





💙💗💗💗

martes, 7 de junio de 2022

2022 06 07_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Eta ikusteko dagoena... 💻📱💻



________ Eta ikusteko dagoena…

 Sare sozialak deiturikoen erabilera -bakoitzak erabakitzen duen irismenarekin, noski- geldiezina da. Zergatik eta zertarako erabiltzen ditugun galdetzeak eztabaida oso interesgarria sortuaraziko luke baina ez litzateke denetarik intesgarriena izango. Gaur azpimarratu nahi dudana gehiegizko esposizio horrek eragiten duen errealitatearen distortsio-efektua da, hala nola lupa bat bere helburura gehiegi hurbiltzen denean eta, dagona argiago erakutsi beharrean, absurdoraino desitxuratzen baitu, agur sinesgarritasuna... Holako zerbait orokorrean oso praktika arriskutsua izan daiteke eta, negozioetan zein politikan dagoen eskrupulurik gabeko jendearen eskuetan, manipulaziorako tresna ezin hobea ere. Eta lupa distortsionatzaile hori nahita jartzen da sarritan justu kontrakoa behar duen zenbait gai batzuen gainean, hau da, egia eta zorroztasuna. Horietako bat, nabarmen, espektakulu lizun bihurtutako genero-indarkeria da, non iritzi hutsalak aldarrikatzen bait diren gizarte-kontzientzia indartzeko argudiopean. Adibideak, izenak? Juana Rivas, Rocío Carrasco eta Antonio David edota Johnny Deep eta Ambar Heard, besteak beste. Indarkeri matxistari ez zaio aurre egiten ez telebistako platoetan ez tertulietan ezta sare sozialeen goitikaren erdian ere. Eta mitin edo hitzaldi politikoekin soilik inola ez. Politikagintzan, errealitatea desitxuratzeko lupa bat erabiltzen dutenak ez dira sareetan aske dabilen presio-talde okerrena baino hobeak. Haien ardura eta porrota zuritzeaz helburu bakarra duten politikoez ari naiz, emakumearen aurkako hilketei, bortxaketei eta gainerako indarkeriazko ekintzei aurre egiteko beraiek hartutako neurrien eraginkortasunik eza bistan bait dagoela. Eta indarkeri matxista ukatuz, populismotan blai diren politikoez diot ere.

Argi daukat ez dagola indarkeria matxistaren errealitatea desitxura ahal dezan inolako luparik, are gutxiago biktimak ikusezin bihurtzeko. Ezta politikari batzuen maila eskasa eta etika falta ezkutatzeko ere. Eta ikusteko dagoena...

 ________________________



💻📱💻📱💻📱

martes, 31 de mayo de 2022

2022 05 31_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Ultraeskuineko emakumeak






























_______  Ultraeskuineko emakumeak 

Batzuetan, esaten diot neure buruari ez dagoela betebeharrei bizkarra emanez jokatzen duten politikarien pareko lotsagabekeriarik, hau da, herritarrei zerbitzatzea haien eskaerei erantzunez edo interes orokorraren aldeko ekimenak bultzatuz guztion ongizaterako. Horri buruz kolore politiko guztien adibideak daude, azkenak egun gutxi besterik ez du: Diputatuen Kongresuan 'Sexu Askatasunaren Berme Integralariaren Lege Organiko’ delakoaren eztabaida zela eta, ultraeskuineko bankadako emakume batek beste emakume guztiak iraindu bait ginduen. Guzti-guztiok iritzia izateko eta iritzia adierazteko eskubidea dugula esango didazue, eta egia da, noski baietz! Baina ez naiz ni horretaz ari: iritzia emateagatik iritzia ematea, are gutxiago hizlarien tribunatik bertatik gezurrak botatzea, ez da politikagintza, ez da Politika egitea, jokabide horren helburua erabateko ezberdina da, nabarmenki. Hori esanda, holako jarrera printzipiorik gabeko edozein politikarirena izan badaiteke ere, gaur irmo eta gogor salatu nahi dudana, nahaztezina delako, zera da: Vox taldeko diputatu andereak piropoa herri-txispa gisa aldarrikatu du honako adibide hauen bidez, Hori gorputz eder bat dela bai, ez Guardia Zibilarena edo Esaidazu zure izena eta Reyes-oparirako eskatzen zaitut, edota Legearen aldeko jarrera erakusten dutenak edertasunaren eta gizonaren aurka daudela. Tira, holako astokeriekin ez da bere iritzia ematen ari, ez ditu politikaren balioak zabaltzen, gorrotoa eta azalkeria baizik. Iraingarria da gizon- zein emakumentzat, diputatu emakume batek honako harrokeriarekin indarkeri matxista ukatzea, horren aurka borrokatzeko botere eta politiko guztien elkar-leialtasuna behar bait da. Aurten Espainian 17 emakume hil ditu jada indarkeri matxistak, azken zazpi egunetan, 3 Andaluzian, non Juntako Presidentziarako beste emakume negazionista bezain berritsu bat aurkezten du Vox-ek hautagaiaz. Orain arte isilik dago, mutua... Koldarra.

Homo homini lupus, diote. Ba urrats bat harago VOX-emakumeak daude.