martes, 14 de junio de 2022

2022 06 14_Artikuluak_DEIA_DdNNav_Ensemble Moxos_Taupadak... Irun 💙💗💗💗



 





 

 

 























Ensemble Moxos________________

Nola entzuten da XVII. mendeko musika barrokoa Amazonia-oihaneko komunitate indigenen soinu-ondarearekin bat eginda? Bolibiako herri txiki batek odo daki, San Ignacio de Moxos hain zuzen, non, 1996ean, María Jesús Etxarri Ansorena, Lekunberriko monja nafartiarra, haur eta gazteentzako musika eskola bat sortzea erabaki zuen. Txoko ezkutu horrek, jesuiten misioen garaitik belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako egundoko musika-ondarea gordetzen zuela konturatu zen lekaimea. Arbasoengandik etorritako musikarekiko interesa piztu nahi zuen gazteen artean eta, aldi berean, hain sutsuki mendeetan zehar agureek zaindu zuten balio ikaragarriko ondare immateriala babestu, desagetzeko arriskupean zegoena. Etxarri joan den apirilean hil zen, zorionez bere ekimenaren arrakasta ezagutu ahal izan zuen: 25 urte pasata, hor daude 400 ikasle baino gehiago jada dituen doako Goi Mailako Musika Eskola eta bertatik sortu den musika barrokoaren erreferente sendo bihurtu den talde zoragarria, Ensemble Moxos: musika lan-irteera sendoa da gauregun eta, bere eskutik, haien jendearen historioa- eta kulturaren hedatzaile bainta komunitatearen garapen sozialaren bultzatzaile ere bihurtu dira musikariek. Covid-19 delakoaren krisiak diru-sarrerak gogor murriztu badizkie ere, zutik jarraitzen dute haren kemenaren esker. Baita Irungo TAUPADAK GKE-aren bultzadarekin ere, euskal eta moxeñaren gizartearen arteko konplizitate-sare sendoa ehuntzea, erakunde asko inplikatzea ere, lortu du bai proiektu hau bai beste kooperazino-ekintzak aurrera eramateko. Egiten duzuen geldiezinezko lanagatik, Raquel Maldonado, Toño Puerta, Fernando de la Hera eta gainerako taldekideok, mila-mila esker. Egun hauetan, Ensamble Moxos taldea dugu gure artean biraz azken musika-proiektua aurkezten, Majara'Iwa indigenen hizkeraz, arahuakeraz. Itzulita, Distira esan ahalko litzaioke. Diotenez, ez dagola ezer distiratsuagorik egia bihurtutako amets bat baino.

Maria Jesús Etxarri urtsulatar-misiolariaren oroimenez. Lux Aeterna.





💙💗💗💗

No hay comentarios:

Publicar un comentario