martes, 4 de octubre de 2022

2022 10 04_DEIA eta DdNNav_Udazkena... 馃崄馃崄馃崄




_______________ Udazkena

Urrian gaude dagoeneko, zaratarik egin gabe iritsi ohi den hilabetea eta, askotan, ustekabean harrapatzen gaituena. Aurten, egia esateko, udari adioaren zurrunbilo emozionalaren eta derrigorrezko normaltasun bueltatzearen artean, ez dut ezta iritsi zenik konturatu egin ere, Elkanoren balentriaren 500. urteurrenarekin hasi zen eta Eusko Legebitzarrean eta Batzar Nagusietan ospatu diren Politika orokorreko osoko bilkurekin amaitu den iraila bizi baten lekukoa hartuz. Urriak bete-betean murgildu gaitu udazkenean, udako bero jasangaitzaren ostean irrikaz espero genuen euria ekarriz, baita egun hauetako nahasezinezko argia ere, leuna eta atsegina. Atsegina eta zorrotza, bai, zeren eta egunero hiru minutuko argia lapurtzen digu udazkenak baina, horren truke, imajina daitekeen guztia gainditzen duten gorriz tintaturik ilunabarrak eskeintzen dizkigu, ez dagoela udazkenekoak bezalako kolorerik. Beranduago egunargitzen da eta lehenago iluntzen du, landareek klorofila sortzeari uzten diote eta berdea itzali egiten da. Baina, guztiz biluztu baino lehen, udaberrikoa txikiagotzen duen kolorezko eztanda batean berpizten dira zuhaitzak eta basoak. Zentzumenak astintzen dituen ikuskizun ederra da: egunsentiko laino trinkoa, lurra hezea beti, hosto eroriak, benetako alfonbra naturala osatzen, denak ezberdinak eta bakarrak, ze goxo usaitzen duten... Hala da, udazkenak usain berezia du ere, bizia, iradokitzailea, elegantea… Erabat liluratzen nau udazkenak.

Ez, ordea, politikak sortarazten ohi duen 'udazken beroa'. Aurtengoa hemen dagoen jada 2023ko udaberriko azken hilabeteetara arte luzatzeko asmorekin gainera: hurrengo hauteskundeetarako denbora dexente dago oraindik baina atzerako kontaketa hasi da dagoeneko. Gehi ditzagun Ukrainiaren aurkako gerrarekin Putinek sortutako nazioarteko krisiatik darion astinaldiak, eta zer esan... Ziurgabetasunez beteriko panorama izan arren, hurrengo hilabeteak udazkenaz janztea espero dezagun, hau da, argitasunaz, zuhurtziaz eta baretasunaz. Hala bedi.

_____________________________________








馃崅馃崅馃崅馃崄馃崄馃崄


martes, 27 de septiembre de 2022

2022 09 27_DEIA eta DDNNav_Argazki bat_ GEUREA!!!!!

 










 

 

 








Argazki bat __________________

Batzuentzat politika herriaren opioa da, Makiavelo-rentzat, berriz, engainatzeko artea. Groucho Marxek utzitako hitz famatuen arabera, arazoak bila-, aurki-, diagnostiko faltsua egin- eta, ondoren, okerreko konponbideak aplikatzeko artea da politika. Eta Churchilli egozten dion aristoteliko esana hor dago ere: ahal denaren artea da. Charles Maurrasek erantsi zion d’abord la politique (politika, ezer baino lehen), beharrezkoa dena posible egiteko artea da baizik. Adoz, baina lortzeko zer? nortzuentzat? Nere iritsia: guztien onurako, zapaltzen diren eskubideak berrezartzeko, talderik kalteberenen duintasuna defenda- edota desberdin pentsatzen duten arteko bizikidetza bultzatzeko, konpromisoa eta emandako hitzarekiko errespetua bai delako, inozoen edo faltsuen kontua inoiz ez. Tira… Joan den astean Triatloi Kroseko Europako Txapelketa egin zen Euskadin. Kirolariak bere selekzioarekin lehiatzen ziren arren, batzuk bakarka egiten zuten, hainbat euskaldun. Ba, zigor gogorren mehatxupean, Espainiako selekzio-kamisetarekin lehiatzera beharturik izan ziren. Ospetsuena bihurtu den irudia? Korrikalari batena, jantzi ofizialik erabili gabe, ikurrina batekin helmugan sartuz. Esker Abertzaleko 'politikariek', bere komunikabide medioak eta sare sozialeen trollak barne, irudia bereganatu dute berehala, Bermeoko alkateari eta, bide batez, EAJri erasotuz. Eta euskal emakume kirolari baten aurka ere bai, publikoarengandik eskaintzen zioten ikurrina ez jasotzeagatik helmugako atean. Bai hipokritak, koldarrak... Gustuko duten argazkiko kirolaria ertzain bat dela ederki dakitelako, Ertzaintzaren uniformea ​​eta ikurrina janzten dituenean, haien irain eta erasoen jomugan -hiltzailea!, zipaio!, faxista!- izango den pertsona bera. Eta ni berataz, harro!

Hala ere, argazki hori ikustean sumintzen nauena hau da: Euskal Selekzionaren ofizialtasunaren aldarrikapena kirolari amateur baten eskuetan utzi egitea. Ze gure politikoek, geureak, borroka hori irmo buru ibiltzeko hitza eman bai ziguten. Hau pena.      _____________________________








martes, 20 de septiembre de 2022

2022 09 20_DEIA y DdNNav_Mahsa Amini 馃挃馃挃馃挃 eta Iran- eta Afganistango emakumeen borroka 馃挭馃挭馃挭





Mahsa Amini

 ____________  Joan den larunbatean, Kurdistan iraniarreko bere jaioterrian, lurperatu zuten 22 urte besterik ez zituen Mahsa Amini neska. Familiarekin oporretan ari zen Teheranen non poliziak atxilotu zuen. Bere delitua? 1979ko iraultzatik emakumeentzat derrigorrezkoa den hiyab modu "desegokian" eramatea, ile gehiegi agerian utziz. Azken hilabeteotan, Rais铆 presidente ultrakontserbadorearen Gobernuak emakumeen gaineko presioa areagotu egin du Iranen, jantzien eta jokabidearen arau islamikoak zorrotz bete ditzaten. Tira, Moralaren Polizia izenekoaren ekintzak eta atxiloketen kopurua biderkatu dira nabarmen. Mahsa oinez sartu zen komisarian eta, egun berean, koman jada, bertatik atera zen anbulantzian ospitalaren bidean. Hiru eguneko agoniaren ostean, hil zen. Bertsio ofizialak lizunkeriaz dio bihotzekoak jota hil zela baina bere gorputzak egi ezberdina erakusten du: jasandako tratu txarrak ukaezinak dira. Masha gaztearen hileta jendetsuaren ondoren, ehunka emakumek euren bizilagunaren hilketaren aurka berez manifestatu ziren, elkartasuna- eta borrokaren seinale gisa nahitaezko zapi islamikoa kenduz. Jokabide bereko beste manifestazioak sortzen ari dira Irango beste zonaldeetan ere. Baita Afganistanen non talibanak emakumeren eskubideak deuseztatzen ari diren 2021eko abuztuan boterera itzuli zirenetik: manifestari atxilotuak, desagertuak, torturatuak; lanerako eta hezkuntzarako eskubiderik gabeko emakumeak eta neskak; eta behartutako ezkontzen igoera geldiezina, neskatoekin izugarrikeria horren protagonistaz. ‘Emakumearen Ministerioa’ izan zena ‘Bertutearen Hedapenerako eta Bizioaren Prebentziorako Ministerioa’ ordezkatu izana ez da sintoma edota ikur bat, benetako tragedia baizik: bi belaunaldi geroago gaurko emakumeei ukatzen zaie haien amonek ezagutu zuten askatasuna. Hala eta guztiz ere, ez dute etsi.

Haien borroka, irrika eta adorea itzulerarik gabeko bidea dela pentsatu nahi dut. Amore ez emateko botatzen ari diren oihua gorgarria da, Mendebaldeko isiltasuna ere bai. Gure lotsarako.

________________________________________



馃挃馃挃馃挃馃挭馃挭馃挭

martes, 13 de septiembre de 2022

2022 09 13_DEIA eta DDNNA_Eta hau dena, astebetean... 馃嚞馃嚙馃嚞馃嚙馃嚞馃嚙馃嚞馃嚙

 







_____ Eta hau dena, astebetean…

Boris Johnsonek dimisioa aurkeztu ondoren, Erresuma Bateko Alderdi Kontserbadoreak buruzagi berria aukeratu zuen. Segidan, parlamentu-arauek ezartzen dutenaren arabera, Liz Truss anderea Premier britaniarra izendatu zen. Asmo handikoa dela diote, karisma falta eta printsipio alditsoak dituen politikaria, gaur neoliberalismoari atxikia. Ez da egiaztagutun ona, ezta ere bere aurrekorena baina Johnsonek gehiengo handia lortu bai zuen hauteskundeetan. Hala da: 81.000 tori-ek ezezik, britaniarrek ez dute Liz Truss bozkatu 10 Downing Street-era iritsi dadin; bestalde, 20 urte baino gehiago politikan daramatzan arren, inkesta guziek aldarrikatzen dute ospea zero duen ordezkaria dela, baita 2025.ren baino lehen izan behar diren hauteskundeak orain egingo balira, laboristek irmoki irabaziko lituzketeela. Eta hara! The Queen zendu egiten da. Liz Trusserena errekorra irudi arren, ezer Windsor' Elizabeth-ek bizi izandakoarekin konparatuz: 26 urtekin koroa jaso zuen, erreginaz hil da 96 urte beteta eta EBko erregealdirik luzeena izan da berea, baina haren pertsonarekiko errespetua eta esker ona lortu dituen bai izan direla adiezgarriak eta, horren eskutik, Koroa Erakundearekiko ere. Azken 70 urteotan, Isabel IIa. ateratako milaka argazkiren artetik, hauxe da ukitzen nauena: Belfasten, 2012ean, IRA talde-militarraren adar politikoaren Sinn Fein alderdiaren agintari baten eskua publikoki estutuz, Martin McGuinnes-en eskua, Ipar Irlandarako Ministrorde Nagusia hain zuzen. Ba, 20 urte pasata, erreginaren heriotzaren ondorioz jasotako ehunka laudatio eta dolumin-mezuen artetik, gaur ere azpimarratu nahi dudana Sinn Fein-eren bigarren agintaria den Michelle O 'Neill-ek zabaldutako mezua da, "Ipar Irlandan bakea eta adiskidetzea sustatzeko egindako ekarpena eta ahalegin irmoak” eskertuz. Espainiatik ikusita, duela 10 urte bezala, ulertezina- eta iraingarritzat jo dute askok, probokazio hutsa ikusiz non gainditzea dagoen soilik. Behar den obedientzipean? Noiz arte?

Eta hau dena, astebetean… ___________________________