martes, 14 de diciembre de 2021

2021' EUCOCO_ 馃敶⚫馃煝


 
























____________ Joan den asteburuan, Kanaria Handiako Las Palmas hirian ‘Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako Konferentzia’ren 45潞 edizioa ospatu zen. Urtero Task Force GKEak antolatutako nazioarteko ekintza da, normalean ingelesezko siglez ezaguna: EUCOCO. Lehen mailako eztabaida politikorako foroa da. Bertan, mundu osoko eragileek hartzen dute parte, Saharako errealitateari heltzeko, gai zehatzak eta gaurkotasunekoak jorratzen dituzten lan-tailerren bidez. Urte honetakoak 4 izan dira: ‘Politika eta Komunikazioa’, ‘Giza Eskubideak’, ‘Saharako Estatua sendotzea’ eta ‘Baliabide naturalak’. Lan-tailer bakoitzaren ondorioak osoko bilkurara eramaten dira. Gero, garatu beharreko lehentasunak eta helburuak hurrengorarte adierazten dituen konferentziaren Azken Adierazpen delakoari erantsi zaizkio.

EUCOCOren hainbat ediziotan parte hartzeko aukera eta ohorea izan ditut bai EAJren Madrilgo talde parlamentarioa ordezkatuz bai modu pertsonalean legelari gisa. Horietan guztietan, baita jardunaldi akademiko eta politiko askotan baita Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara egindako bisitetan ere, bertatik bertara, Saharako gatazkari dagokionez, Euskadiko zein Nafarroako gizartearen eta erakundeen aspalditik etorritako egundoko inplikazioa ikusi ahal izan dut eta, holako jarreragatik, saharar herriak egindako errekonozimendu zintzoa ere. Dena den, aurtengo giroa bai ezezaguna izan da: COVID-19 delakoaren krisipean, Fronte Polisario eta Marokoen arteko su-etena hautsi ondoren -armada marokoarra errudun- gerrara itzultzea, Sahara okupatuan bizi diren sahararren aurkako errepresioa bortizki areagotzea... Baita Europako Auzitegi Gorenaren azken epaiekin ere, UE eta Maroko arteko arrantzaren eta beste baliabide naturalen arloan egindako akordioak baliogabetuz eta Mendebaldeko Sahararen okupaizoa espresiki salatuz. Tira, 2021' EUCOCOren Azken Adierazpenak azpimarratzen duen bezala: ezin da indarraren eskubidea zuzenbidearen indarraren gainetik jarri.

Orain eta beti, Sahara aske!






martes, 7 de diciembre de 2021

2021 12 07_DEIA_Aurrekontuen tirabirak 馃殾馃殾馃殾

Urtearen azken hilabeteekin, nahi edo ez, Eguberria dator eta Eguberriko atean, nahi edo ez, ez dago ez gobernurik ez administraziorik barne makineria koipeztatzen ez dutenik, ez arduradun politikorik paperez inguraturik ibiltzen ez denik, ze kontu publikoez baieztearen garaia dela. 2021. honetan denetarik ikusteko aukera izan dugu bai Madrilgo aurrekontu orokorren izan zen tirabiran bai euskal aurrekontuenean, non protagonismo eta arreta mediatikoa lortzea askoren helburua zirela zirudien, orain arte ezezagun gehiegikeria-alarde batean. Politikaren erabateko ukatzaile bihurtu direnekekin bat eginez, hau da, VOX edonon eta beti, PP gero eta sarriago eta Ciudadanos, bost axola, bere hutsalkeria barregarri geratze bihurtuta. Eta Euskadin, Podemos/Ahal Dugu hor dago ere, ibilbide eta jarduera noragabekoekin. Baina, ustekabean, politika apustu egitea merezi duen balorea bihurtzen duten gauzak ere gertatzen ari dira. Eta hementxe, prezipitazioaren, postureoaren eta gehiegizkoen lagunak ipurdi-hats geratzen dira. EH-Bilduri galde diezaiotela... Nola ahaztu inoiz ikusi ez dena? Otegi Madrilen, Sanchezen aurrekontuen salbatzailetzat poz-pozik azalduz EAJ 'baztertu' lortu ondoren. Ba ‘baztertutako’ EAJ akordio istoriko batetara heldu da AHT-a Gasteizera zein Bilbora lurpetik heldu daitezen Eusko Jaurlaritzaren eskuetan kudeaketa geratzera lortuz. Otegitar zaleentzat? Zementu besterik ez. Edo Otegik berriro, Euskadin lortutako sinatuaren garrantzia egun batean goraipatuz eta hurrengoan gutxietsiz, 'maitasuna baino sexu gehiago egon dela' esanez, ergela…

Madrilen edo Euskadin jokatutakoa batek edo besteak nahi duen bezala baloratu badezake ere, aurrekontutan eta proiektu estrategikotan akordioetara iristearen balioa ukatzea egundoko zozokeria da. Are gehiago koronabirusek astindutako gaurko garaian non suspertze ekonomikoak guztien ezinbesteko helburua izan beharko lukeen. Euskadi herrialde serioa delako euskal politikagintzan uzkurrak, harroputzak eta trileroak sobera daude.




馃殾馃殾馃殾

martes, 30 de noviembre de 2021

2021 11 30_DEIA_Faxistengandik urrun! 馃煝⚪馃敶




Azken asteotan 'Mozal Legea’ deiturikoa puri-purian dago. Bere iragarritako aldaketaren izapidetze parlamentarioa laster izango dela dirudi eta, aldatzekotan, testu berria hasierako onarpenarena -Alderdi Popularraren gehiengo osoaren txilindroren garaian- baino eztabaida ireki eta aberatsago baten ondorioa izango dela nabarmentzea egokia dirudit. Bat egiten dut indarrean dagoen araua aldatu behar dela pentsatzen dutenekin, murriztu zituen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak berriz ere berma daitezen. Bestela, zein gizarte motari erantzungo lioke holako lege batek? Dena den, era berean, polizia demokratiko batek egiten dituen lanaren eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzen dituzten beharrezkoak diren xehetasun tekniko guziak kontuan euki edo mantendu daitezela zehaztasun osoz ere eskatzen dut. Polizia demokratikoa diot, bai, konplexutasunik gabeko gizarte zorrotz baten zerbitzura dagoena. Hau esanda, ikusi ditudan irudi batzuk eskema guztiak hausten dizkidate nere buruari honako hau galdetu behartzeraino: nortzuk ordezkatzen dituen Espainiako ultraeskuineko aginduaz eta pankartaz betetako manifestazio batera doan Ertzaintzako sindikatu batek, VOX-jendailari bozeramailetza emanez eta Ortega Smith bezalako tipo baten diskurtso higuinean haien ahotsa disolba dadila utziz?

Herri honen alaba naizen aldetik, polemika edo sektarismorako inolako asmorik gabe, Ertzaintzaren historia, duintasuna eta izateko arrazoia, baita egiten duen egundoko lana, aldarrikatzeko ezta aukera bat ere ez galtzen saiatzen naiz. Horregatik zera azpimarratu nahi dut gaur berriz ere: plaka bakoitzaren atzean baloratze eta errespetatze merezi duen gizartearen zerbitzurako istorio bat dago. Eta gehiago diot: zerbitzari publiko batek demokraziak bermatzen dituen askatasunaren eta eskubideen aldeko grina berea egiten badu, bide bat besterik ez dauka: konplexurik gabe... FAXISTENGANDIK URRUN! Eta borroka honetan interesatuak zein nartzisistak sobera daudela argi daukat. Uniformea edozein dela ere.




 





















lunes, 29 de noviembre de 2021

2021 11 21_DEIA_Migratzaileak Irunen






Hendaiara edo Urru帽era igarotzea, Santiago edo Behobiako nazioarteko zubiak zeharkatuz, ohikoa bai zen nere haurtzaroko Irunen. Sekula imajinatuko ez nukeena da, 50 urte igaro ondoren, migratzaileak itota hiltzen jarraituko zutela Bidasoan Frantziara iristeko ahaleginean. Garai hartan, klandestinoak portugaldarrak ziren batez ere, pobreziatik ihesiz, bizimodu hobea lortu nahiaz eta nahiz eta datu ofizialik ez egon, Bidasoan migratzaile asko, ehunka, bizia galdu zutela ongi dakigula. Historia errepikatzen dela esatea aprosakoa ba dirudi ere, ba ez, atzerritarren kontrako ekintza arbitrarioek edota bermerik gabekoek ezin dute lekurik izaten gauregungo Europan salbu eta Ultraeskuineko migrazio-politikak norbereganatzen badira, hauxe bera da Macron Presidentea egiten ari dena: erabiltzen dituen argudioak -alerta terrorista edo Covid.19 krisia- aitzakia zitala besterik ez da, mugan egiten diren kontrolak ez baitira ausazkoak selektiboak baizik, azal beltzeko edo ezaugarri arabiarrak dituzten pertsonei bideraturik, arrazakeria hutsa. Migratzaileak bidea jarraitzea ezin izatea, aske, legeak agintzen duen babespean, aberrazio juridikoa da baina ez gauzarik larriena: 2021ko Irunen 4 migratzaile hil egin dira dagoeneko, Tessfi, Yaya, Abdoulaye eta, joan den larunbatean, ezezagun beste lagun bat.





馃煝⚪馃敶

mi茅rcoles, 17 de noviembre de 2021

2021 11 17_DEIA_Ramuntxo Camblong... Agur! 馃煝⚪馃敶





Ramuntxo Camblong, euskal abertzaletasunaren izen errespetatuenetako bat, baita oso gizon maitatua ere, joan den ostiralean zendu zen 82 urte bete berriak zituela. Bere bizitzan zehar euskara, euskal-kultura eta eusko-nortasuna zabaltzeko eta defendatzeko zuen grinak Bidasoako bi ertzeetan erreferente bikain bihurtu bait du. Makean (Lapurdi) jaio zen 1939an eta Parisen Elektronika Ingeniariaritza ikasi ondoren urte luzez Hasparneko instituto baten irakaslea izan zen, baita Iparraldeko kooperatibismoaren bultzatzailea eta Akitaniako Kooperatiben Elkarteko presidentea, bai Akitaniako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko bai Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kidea ere. Euskalgintzan, 1969an, Seaska den Iparraldeko ikastolen elkartearen sortzailea eta 1977an, Elkar argitaletxearen sustatzaileetako bat izan zen ere. EKE- Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeko burua, Egunkaria-Administrazio Kontseiluko partaidea, Euskaltzaindiaren akademikoa, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kidea eta Sabino Arana Fundazioko patroia izan zen ere, baita euskarazko idazki askoren egilea. Politikagintzan, bizi osoan, abertzaletasunari lotuta egon da, urte askotan Angeluko PNB- zinegotziaz lanean ari izana, 2004-2008 urteen artean EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria izan zen. Proiektuz betetako bizi luzea eta emankorra berea… Dena den, berdin nabarmenak eta aipagarriak diren beste ezaugarri ezberdinen gainetik (lan-gaitasuna edo aldakortasuna, adibidez) Ramuntxo Camblong bereizten dutenak konpromisoa eta eskuzabaltasuna dira: politikan bizi eta aritzeko jarrera demokratiko eta errespetuzkoaren eredu bat zen, finkatutako balore sendokin. Hain modu bare eta aldi berean hain sutsua zuen haiek jakinarazteko non gazteagoak ginenoi liluratu egiten gintuen. Ekitaldi eta hitzaldi pila bat, zenbait oroitzapen...


Beti JELpean, betirako nere bihotzean. Maite zaitut.



馃煝⚪馃敶