Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
lunes, 17 de enero de 2022
martes, 11 de enero de 2022
2022 01 11_DEIA_Aita Mari... ⛴⛴💙
💙💙💙
jueves, 6 de enero de 2022
Gure Jakes, lau urte... 💗💗💗💗
Llegar a este mundo de locos es siempre una aventura arriesgada, que nacer no es sólo ver la luz o darla. Ese trozo de vida, piel arrugada y rasgos sin definir, que alguien deposita un día amorosamente en tus brazos por primera vez, que te mira sin ver y aferra la perfección de sus dedos al tuyo es, sencillamente, un milagro. Algo tan pequeño y que suponemos frágil es, sin embargo, enorme y fuerte, lo que más, lo que más… amazona o guerrero, tus raíces, sus alas…
miércoles, 5 de enero de 2022
2022 01 04_DEIA_Berri Txarrak 🟢⚪🔴
_______Adierazpen-askatasunak, informazio-askatasunarekin batera,
pertsona orok iritzia izateko eta zabaltzeko duen eskubidea aldarrikatzen du.
Gizarte plural eta ireki batean horrek esan nahi du besteen iritzia entzun eta
onartu behar dugula iraingarritzat jotzen badugu ere. Dena den, askotan
galdetzen diot nere buruari iritzien ordez faltsukeriak zabaltzen dituen
makineri publikoaren aurkako borroka nola jokatu behar. Mila aldiz
errepikatutako gezur bat egia bihurtzen dela mantrarik erabilienetako bat da.
Ez nago batere adoz, gezur bat gezurra izaten jarraitzen delako nahiz eta behin
eta berriz esana izan. Baina onartu beharra daukat batzuentzat beren
'mando-taldea' elikatzeko eta, bide batez, gatazka bat suspertzeko aitzakia
ezin hobea bait dela. Ez da egiaren edo gezurraren arteko dilema morala baizik
eta doktrinatzerako estrategia bat, baita distrazio-maniobra hutsa ere.
“Bere mina sentitzen dugu, ez zen inoiz gertatu behar” adierazten
zuen Otegik duela gutxi ETAren biktimei dagokienez. Baina aste batzuk pasata
soilik, ETA-burua izan zen Mikel Antza -gizon on baten tortura agindu
eta urtebetez luzatu zuena- gogoz txalokatu zuten Otegiren lagunek. Guk,
alderantziz, azken agurra eskeini genion Hondarribiko Parrokian gizon horri,
Josemari Aldaya, 25 urte pasa ondoren berriro albistegi guztien protagonista
bere bahiketaren aurkako zabaldu diren ekintzen irudiengatik eta, bertan,
kontramanifestazioetan entzuten ziren gorrotoz beteriko oihuengatik. Holakoa
txuritzeko, betikoek betiko argudioak errekuperatzen: Ertzaintza disparaderoan
birjarri dute hiltzailetzat salatuz. Nobedadea? Esan sindikatuaren
ertzainak pertsonalki ere mehatxurik daude. Honako zitalkeriek oiartzun
publikoa badute medioek jakinarazten dutelako bait da: horra hor buru-belarri
sartuta ETB ere, albistegietan zabaldu zuen baieztapen faltsu bat zuzendu behar
izanez.
Zuzentzea jakintsuren kontua bada barkamenak goratu egiten
gaitu. Tira, erantzun zintzo bat zor dio oraindik ETB-k Ertzaintzari. Nere
iritzia _____________