martes, 5 de abril de 2022

2022 04 05_DEIA_Iritzia_Askatasunaren bandera 馃摴馃摴馃摴

 




ASKATASUNAREN BANDERA
    
馃摴馃摴馃摴

 ______________________  Irpin, Borondianka edo Mariupol izan ziren lehenagoz, orain Bucha… izugarrikeria eta suntsipena berriro. Duela hilabete inguru, Kievetik atarian eta 25.000 biztanle ingurukoa, hiri lasaia zen Bucha. Tropa errusiarrek eraso egin zioten hiribururanzko aurrerabidearen lehen konpasetan, bertako biztanleak harrapatuta geratu ziren bonbardaketa eta borroken erdian. Aste batzuk geroago, Ukrainako armadak berreskuratu egin du hiria. Ekintza honen ezagutzen ditugun lehen irudiek Ukrainiako gerraren ankerkeriak laburtzen dituzte: kale erdira sarraskitutako gorpuen arrasto odoltsu bat bere burua pertsona ontzat duen edonoren kontzientzia kolpatzen duena. Eta ezin ditut horrela kontsideratu bi estrategia militar kontrajarrien arteko jokabide ‘ekidistante’ bat defendatzen dutela diotenak, baldin eta benetan egiten dutena errealitatea bera ukatzea bada, zera, Buchatik atzera egitean tropa edo mertzenario errusiarrek burututako sarraskia Ukrainako soldaduen ekintza izan zela diotenek. Edo biktima horiek ez direla existitzen defendatzen direnek, izan ez direla kaleetan botata, ezta etxeko-patioetan pilatuta ere ez, eskuak bizkarrean lotuta tiro batek exekutaturik izan ez direla, atrezzoz direla, nazioarteko komunitatea irrikaz erosteko prest dagoen propaganda eta gezurrak. Tira, gezurrez edo atrezzoz al dira ere haien armadak berak bideetan botaturik uzten dituen borrokan hildako soldadu errusiarren gorpuak? Bestalde, zein erraza den iruzkin eta mezu ukatzaileak zabaltzea, eroso eserita ordenagailu baten pantailaren aurrean. Eta nolako iraina den erne eta tinko in situ dauden mundu osoko kazetari, argazkilari eta kamerarientzat, egunero ikusten, bizi eta sentitzen dutena urrun gaudenoi erakutsiz.

Biktimak inoiz ahaztu gabe, gaur zabaldu nahi dudan errekonozimendua munduan zehar dabiltzan informazio-profesionalentzat da, bere bizitza arriskuan jarriz, galdutzeraino akaso -Ukrainian dagoeneko 5 dira kazetari eraildakoak- askatasunaren bandera txuria defendatzen bait dutelako. 

Guztiona.

  _____________________________________________________________




  

domingo, 3 de abril de 2022

Hoy no soy sino este coraz贸n agradecido... 馃枻馃❤️馃挌

Hoy no soy sino este coraz贸n agradecido, por tanto...
Por tanto...
馃枻馃❤️馃挌



Edozertarako
Edonon
Edonoiz

Haien sustraiak, gure hegalak

Maite zaituztet!!!

馃枻馃❤️馃挌

martes, 15 de marzo de 2022

Artikuluak_DEIA_'Va, pensiero'_Mia Patria...



 



_________ Gaur bi urte eta egun bat bete dira lehen alarma-estatua dekretatu zenetik Covid-19 delakoaren osasun-krisiaren ondorioz, gure historia hurbilean aurrekaririk ez duena: egun batetik hurrengora Gobernuak agindutako derrigorrezko konfinamenduak sartu gintuen etxean, pentsaezina, nork imajinatuko zukeen… Ordurarte ezezaguna zen birus batek mundua hankaz gora jarri zuen, pandemia bat, milaka eta milaka hildako, beldurraren eta harriduraren olatuak eta erantzunik gabeko galdera asko eraginez. Bi urte geroago, egindako ahalegin guztien eta txertaketaren esker koronabirus-krisia kontrolpean dagoela sinistu nahi dugu, ikusiko. Dena den, ‘normaltasun’ deritzonera itzulera ez da oraindik iritsi, ez da gertu dagoenik ere. Bi urte luzez osasun-alerta jasan ondoren, jarduera ekonomikoa ia-ia geldiarazita eta oraindik tentsioan eta konponbideen zain dagoen gizartearekin, hau berez nahikoa ez bada, mundiala izateko gutxi falta zaion gerra baten atarian gaude orain. Ezinbestean okerrera egiten ari den egoerak -15 egunetan soilik milioika errefuxiatu-desplazatu eta ehunka hildako izan dira- baikortasunari edo itxaropenari tarte handirik ez digu eskeintzen. 

Horregatik, nahastuta sentitzen naizela aitortzen dizuet, ea egun hauetan ikusitakoak eragin eta sentiarazi nauen kontraesana azaltzen lortzen dudan... Egunero, etengabe, iristen diren Ukrainako gerraren izugarrikeriaren irudien aurrean ezinezkoa da mina, amorrua eta ezintasuna ez sentitzea. Ba, errudun sentiarazteraino astindu nauena beste irudi oso desberdin bat izan da. Zera, Herman Makarenko maisu famatuaren zuzendaritzapean Kieveko Orkestra Sinfonikoko musikariez ari naiz bakearen aldeko kontzertua eskainiz Maidan Plaza enblematikoan, orain barrikadaz inguratuta. Edota Odessako Operako musikariek eta kantariek Verdiren Nabucco-ko ‘Va, pensiero' ospetsua kalean abestuz, gaur ere aberri-duintasunaren aldeko ereserki bihurtua: Mia Patria/si bella e perduta!  Musikaren eskutik, askatasuna. Garaipena akaso.

Malkoetaraino hunkituta.














  Oh, mia Patria, si bella e perduta...

            

martes, 8 de marzo de 2022

Artikuluak_DEIA_Emakume Abertzale Batza_Izan zirelako, gara 馃挏馃挏馃挏


 
































________________ EMAKUME ABERTZALE BATZA


Berdintasuna erakunde politiko demokratiko ororen eskuliburuetan onartua dagoen funtsezko balioa bada ere, argi gorri batzuk piztuta mantentzen dituzten nabaritasun asko daude oraindik. XXI. mende zoro hau erraz jartzen ari ez den arren, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna, gizarte duinagoa, bidezkoagoa eta prestuagoa eraikitzeko atzera bueltarik ez duen oinarrizko printzipioa da. Hori bai, hesi batzuk gainditu behar dira ere, burdinazkoak zein kristalezkoak, bai arlo pertsonalean bai, bereziki, politikagintzan: eskubide sozialak eskuratzea bada kontua, konpromiso politikoa oso tresna indartsua da.

Aurten Emakume Abertzale Batza erakundearen jaiotzaren mendeurrena betetzen da. EAJ-alderdiaren baitan sortu zen 1922ean, Irlandan jada zegoen Cumann na mBan izeneko mugimenduan oinarrituta. Hurrengo urtean, Primo de Riveraren diktadurarekin, legez kanpo utzi zuten jada beste hainbat erakunde abertzalearekin batera. 1931ean, II. Errepublikaren etorrerarekin, klandestinoa izateari utzi zion bere onarpen publikoa inplosionatuz: kideen kopurua handitzen joan zen gogoz eta jarduera politikoa ere bai. Gerra zibila iritsi zen eta harekin batera jazarpena, torturak, kartzela, hilak... Segidan, gerraostea eta azkenik erbestea. Baldintza latz horietan, EABko emakumeek justizia sozialeko konpromiso abertzale eta humanista mantendu ez ezik, indartu ere egin zuten: emakumeren eta haurren hezkuntza sustatu zuten baita euskara bultzatu eta babestu; gaixoen, behartsuen eta presoen aldeko laguntza-jarduerak ekin zituzten; mitin askotan parte hartu zuten -haien hitzaldiak, ahaztezinak- baita Eusko Jaurlaritzaren informazio-sareetan; kazetari eta kronistak izan ziren ere… EAJren nortasuna ohoratuz edonon, beti JELpean.

Amona Balek zioen: Egindako bideak ez du kalterik egiten. Behatu eta ikasi, bihotzaren aginduari jarraitu gero. Beraz, EABren mendeurrenean, aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunean, nere eskerronik hunkigarriena haiei guztiei adierazi nahi diet.

Izan zirelako, gara.

_______________________________________________________