martes, 1 de agosto de 2023

2023 07 31_DEIA eta DdNNav_128 urte 馃敶⭕馃挌











 ________ 128 urte

128 urte bete egin du atzo EAJk, apartako ibilaldi baten hasiera ospatzeko eguna. Badira gogoratzea interesatzen ez zaienak baina, Europan, PSOE eta EAJ alderdi dekanoak direla egi hutsa da. Ea, nioena… 1895eko uztailak 31ean hasi zen dena. Egun hartatik hona EAJk egindako bidea luzea izan da, sarritan zaila, beti emankorra, helburu zehatz baten alde tresna bihurtuz: Euzkotarren Aberria, Euzkadi, eraikitzea. Zerbait izango luke urte luzez kalumniatua izan den Sabino Aranak bere lan politikoak eta asmatutako ikurrek, hala nola ikurri帽a edo Euzko Abendaren Ereserkia, denboran iraun badute eta mundu osoan euskaldun gisa irudikatzen bagaituzte. Sortu zuen alderdia gaur egun erakundeen buru eta gobernu-alderdia da eta Espainiako politikaren erabakietan eragina behin eta berriz berritzen du. 1918az geroztik Madrilen gaude Gorte Nagusietako kide izanez, gure idealak eta proposamenak zintzoki defendatzen, politika egiten. Izan ere, EAJk beti jakin izan du behar zuen tokian egoten: 1923an Primo de Riveraren diktaduraren aurka, 1936an "Altxamendu Loriatsuaren" aurka ere, 1977an demokraziaren alde, 1981an estatu-kolpearen aurka, 1982an LOAPAren aurka eta abar luze bat. Une oro, Irujok zioen bezala, inoiz ez erasotzaileen parte izanda. Tira ba,  aditzaile onari, hitz gutxi. Zera, Espainiako ultraeskuina geldiaraziz orain, konplexurik gabe. Estatuko politikan une kritikoren bat egon denean EAJ beti hor izan delako, hirritar guztion eta Euskadiren interesak zainduz. Ez dut uste gaur gorenean daudela dioten guztiek gauza bera esan dezaketenik, gure ibilbideak bermatzen gaitu: 128 urtean zehar ez gara inoiz ezkutatu, ezta arazoren bat saihestu. Beraz, kontuak oker etor zaikigunean, berdin dio zein momentutan edota arrazoigatik, hola aitortu behar da, autokritika zintzo egitea, erantzunkisunez, eta lanean jarraitzea.

Gure bidea garden eta irmoa delako, gure grina eta balioak ere bai. Indarkeriarik gabe, ahanzterik ez. Demokrazia eta askatasun osoaren alde. Harrotasunez, apaltasunez. 

Beti JELpean _______________________________________________________________________




馃敶⭕馃挌

jueves, 27 de julio de 2023

2023 07 25_DEIA, NdG eta DdNNav_ XV. Legealdia 馃敶⭕馃煝















_____ Madrilen, XV. Legealdia 

Igandeko hauteskunde orokorren emaitzak ezagutu gabe idazten dut zutabe hau, beraz, une honetan, ez dakit nor izan den irabazlea, zein indar politikok lortu duen boto edo aulki gehien diot. Eta aulkiak badira, Kongresuko- gehi Senatukoak edo, akaso, bakarrik zenbatu behar dira baliorik handiena, legealdi bakoitzaren hasieran behintzat, dutenak? Zeren eta, baita XV. Legealdi honetan ere, Espainiako Gobernuko hurrengo presidentea nor izango den bozka ahaltzeko aukera diputatu jaun-andreek baitute, eurek besterik ez. Nolanahi ere, hauteskunde-gau orotan, era guztietako 'irabazleak' sortzen dira: hirugarrena irabazle sentitzen da, azkenean laugarren postuan geratu ez delako; beste batzuek, euren zilborrari begiratzea besterik ez dakitenek, beti irabazten dute autobusa bera ere galdu arren; ba daude ere aulki bakar bat lortu edo mantentzen badutenek baina herriaren ahots bakarra aldarrikatzen dute haien burua; edo, bost axola botoak irabazi edo galdu, hautetsontziek emandakoa baino askoz gehiago lortuko dutela primeran dakitenek, norberarena garaileari saltzeko prest beti daudelako; eta azkenik, haien burua guztion hoberenentzat dutenak, nahierara bertan egotea edo ez egotea erabakitzen dutenak, Madrilen politika egitea men egitea zela lehen, traidoreen kontua, orain jadanik ez. Haientzat, mezu erraz, zorrotz eta zehatz bat: konbertsoak, errenkara! Ezin hobeto laburbildu izan zuen Manuel de Irujo jaunak, parlamentari bikaina, Gorteetan diputatu izandakoa. EAJkoa, bide batez esanda. Beraz, ez dio axola holako konbertsoen zenbakiek zer dioten, galtzaile izango dira beti. Irujok utzitako beste onu bat oso gustokoa dut: lan egitea, lan egitea eta lan egitea. Gardentasunez, apaltasunez, zerbitzu bokazioarekin eta zintzotasunez.

Bada, igandeko emaitzak edozein izanda ere, lerro hauek idazterakoan ezagutzen ez ditudanak, argi dakit Euskadik, bere autogobernuaren eta herritarren interesen defentsan, ahots eztabaidaezina duela berriro Madrilen, nortasuna propioa batekin. 

Beti JELpean _______________________________________________________________________


馃敶⭕馃煝

martes, 18 de julio de 2023

2023 07 18_DEIA, NdG eta DdNN_Crawford Lakua 馃挋馃挋馃挋



























_________ Crawford Lakua 

Aintzira kanadiar bat gure planetaren errealitate geologikoaren nondik norakoak erakusten dizkigun lekurik ezaugarrien bihurtu da: Crawford Lakua. Oso txikia izan arren, puntatik puntara 250 m. besterik ez ditu, 24ko sakonera ezkutatzen du, beraz, gainazaleko urak ez dira hondokoekin nahasten. Hondo horretan atmosferatik datozen sedimentuen geruza jarraitu- eta perfektuak metatzen joan dira, bat igarotako urte bakoitzeko, non liburu ireki batean bezala irakur daitekeen. Adibidez: hondotik ateratako 90 zmt.ko lagin bertikal batek Lurraren bilakaera kontatzen digu, urtez urte, XIII. Mendetik! Nabarmendu dezagun orain adituek 1950ean datatutako marka, zeinaren bidez argi erakusten baitira erradioaktibitate atomikoaren arrastoak, mikroplastiko- eta erregai fosilak erretzearen hondarrak edota lurreko tenperaturaren igoerak eragindako aldaketa biokimikoak. Beste era batera esanda: giza jardueraren eragin zuzen eta globalak markatutako denbora geologikoaren hasiera. Harrezkero, hazten utzi ez duen inpaktu negativo honek gero eta gogorrago kolpatzen du. Horrela ez badirudi ere, Lurra sistema perfektu bat da non den-dena –ona, txarra eta txarrena– lotuta dagoen. Hola, berotze globala honako hauetan agertzen da zehazki: bero-boladak, euri-eskasia, uholdeak edo sute suntsitzaileak, lehorte luzeak, poloak urtzea, itsas maila handitzea, ekaitz handiak, bioaniztasuna murriztea… 

Tira, zientziak hainbeste gai- eta egoeri buruzko arrazoi eta ezagutza gero eta gehiago ematen duen heinean, gizakiok ezjakin inozo negazionista gisa jokatzen jarraitzen gara. Ez klima aldaketaz baizik eta holako beste ziurtasun batez: gizakiaren esku harraparia dela hondamendiaren erruduna. Lehenengo erreakzioa isurien iturria ixtea izan beharko litzateke, ezta? Bada, hemen inork ez du deus ixten sen onari atea izan ezik, baterako ekintza politikoa barne. Beraz, Kanadako laku ezkutu batek, motu proprio, gure planetaren egiazko eta apelaezin historia idazten jarraituko du.

Etorkizunean norbaitek irakurriko ote du?







馃挋馃挋馃挋