martes, 23 de enero de 2024

2024 01 23_DEIA, NdG eta DdNN_No ni na!

 











_____ No ni na!

Oso hedatuta dagoen iritzi-korronte batek adierazpen-askatasuna defendatzen duena badago, besteek aldarrikatzen dutena norberaren iritziarekin bat datorrenean soilik. Eta hor dago ere, gidoi-bira bikoitz batek jorratzen duen iraindurik ez izarazteko existitzen ez den eskubidea: alde batetik, ekimen absurduekin epaitegien esku-hartzea bultzatuz eta bestetik, mota eta kolore guztietako jazarpen-kanpainak sare sozialetan aktibatuz. Kasurik berriena, Itziar Ituño aktoresarena. Bada, demokrazian adierazpen-askatasuna eskubide sakratua da, irainak edo larderia egon ezik. Eta Sarek deitutako manifestazioan ez zen holakorik egon ezta beste edozein deliturik ere, guztiz legezko ekitaldia izana gustatu ala ez. Bertan askatasun bera gauzatu genuen biok: hark parte hartzea erabaki zuen, nik, aldiz, ez. Gertatzen dena da ETAren aurkako manifestazioak ere aske zirela, eta orain Itziaren adierazpen-askatasuna defendatzen duten askok orduan ukatu egiten zigutela. Nolanahi ere, denok ezagututako gertakariei lotzen natzaio: honelako herrialde bat, non togadun eta eragile politiko askok uste duten terrorismo-gorespen delitu kasuak orain, terrorismorik gabe, askoz gehiago direla ETA existitzen zenean baino, txiste krudela dirudit. Tira… Ahaztu txisteak eta txirigotarekin geratu: hona hemen Cadizeko Inauteriko 'Hijas de Neptuno' den haur-konpartsa, etengabeko liskarren gauden garaian elkar ulertzeari, errespetuari eta aniztasunari abestea aukeratu dutena. Lehiaketako lehen finalaurrean, euskaraz, galegoz eta katalanaz bertsoak entzun dira eta aparteko bitxi hau eskeini digute ere:

Gure amonen hizkuntza hitz egiten duen planeta batean bizi naiz
antzinako hizkuntzak, hizkuntza desberdinak, nortasun propiorekin.
Eskolan esan didate altxor oso garrantzitsua direla
eta inork ez duela
zure hitz egiteko modua inposatzeko eskubiderik
askatasunaren mezua ezabatuz.
Jendea elkar ulertzen da
bihotzak entzuten jakiten badituzu.

Bide batez, hurrengo txandan daude jada, premonitorioa izan dadila... Biba Cai! No ni na!

martes, 16 de enero de 2024

2024 01 16_DEIA, NdG eta DdNNav_Lurrek egindako galderak










 























______ Lurrek egindako galderak

Lotara etortzen direnean, atetik sartzen diren une berean 9 eta 6 urteko haien bizitasun osoarekin, etxe hau hankaz gora jartzen da, gustora gainera. Dena den, ondo dakite etxe honetako arauak amona-marimandonak jartzen dituela: Lehenengo eta behin, etxeko-lanak bete, gainerakoa, sortu ahala; bihar eguraldi ona badago, mendi-buelta bat eta hamaiketakoa; eguraldi txarra badator, goizaria ohean eta haien bila etortzerarte, jai!; eta edozein kasutan, telebista-erronka negoziatzea. Horra hor ba, larunbata arratsaldez, Lur eta Jakes iritsi berriak etxera. Neskak dio: 'Amona, ez dakit ondo egingo dudan, nire lehen aldia da eta oso urduri nago', gaixoa... Ahozko aurkezpen labur bat prestatu behar zuen azken egunotan berri izan zen zerbaiti buruz eskola-lagunei aurrean azaltzeko. Eta erderaz. Primeran hitz egin arren, euskararekin baino ziurtasunik gabe sentitzen da oraindik. Beraz, ordenagailua piztu eta gaurkotasun-albisteen errepasoa egin genuen. Berak izenburu batean jarri zuen arreta: Gasteizen, kotxe-lasterketa baten ondorioz 18 eta 21 urteko bi gazte hilak. Lasterketa? Kedada? Auskalo. Azken finean, BMW handi baten eta gama arrunteko auto baten arteko izandako talkan, gazteak galtzaile. Eta Lur, galdezka: Zer da kotxe-lasterketa bat? Eta kedada? Debekaturik badago, zergatik egiten dute baldin eta hil badaitezke? Eta horrela, dozena erdi galdera gehiago. Eta beste batzuk egitera bultzatu ninduen neri: Zerk eramaten ditu gazteak, ezer irabazi gabe, bizitza gal dezaketen jardueretan parte hartzera? Eta horren ondorio zuzena: nork jartzen du, horretarako ekonomiko-baliabide nahikorik ez duten neska-mutilen eskutan hiltzeko makina bihurtzen ahal den gama altuko auto bat? Nere buruan bueltaka zebilen azken irudi hau: Gaur, auto horren gidariak, industrialde bateko gau-giroa bilatzen du bere jolasetarako; beste edozein egunatan, zuk eta biok errepide berbera berarekin parteka dezakegu. Edota gure seme-alabak.

Orain, esaidazue: Lurrek atzo egindako galderei, zer erantzun dezaket?



jueves, 11 de enero de 2024

2024 01 09_DEIA, NdG eta DdNN_ Gerrako txakurren lepokoak ❌❌❌

 


______ Gerrako txakurren lepokoak

Armamentu-industriek ez dute "krisi" hitza ezagutzen. Bere bermerik onena? Ezegonkortasunak aspalditik markatutako nazioarteko testuinguru geopolitikoa. Dena den, bai duten ahalmena- eta gerraren arteko dagoen paralelismoa, ez da inoiz gauregun bezala hain nabaria izan. Sektore esklusiboa eta berezia da, merkatuan zein politikan arau desberdinekin jokatzen du: Arma-fabrikatzaileak nagusiki pribatuak dira eta ia ekoizpen osoa munduan dauden mota guztietako gobernuei saltzen diete; hau da, Estatuaren eskutik edota babespean jarduten dute, bai armak esportatzeko bai berrikuntza militarreko proiektu gehienak diseinatzeko, gero eta teknologia hilgarriagoak sortuz. Beraz, negozio biribila. Non hegazkinak, helikopteroak, fragatak, tankeak, misilak, torpedoak, nabigazio-sistema, droneak eta abar diru publikoekin finantzatzen diren eta, salmentaren unean, diru publikoekin erosten diren ere. Apagarria da ere arlo honetan dauden sekretismoa eta opazidadea, enpresek egiten dituen mugimenduen gardentasun eza eta, nola ez, Segurtasun Nazional oro Estatu-kontua dela. Hara: Negozio segurua. Datu pare bat aipatutakoa erakusteko: Lockheed Martin enpresa estatubatuarra munduko arma-ekoizle handiena da, irabazte estratosferikoekin urtero; ba, Ukrainako gerra hasi zenetik haren akzioen balioak 47.000 milioi euro handitu du, Nazio Batuen Erakundeak bake-misioetarako duen aurrekontuaren halako bost. Eta bi: Gaur egun, bi gerra gogor aktiboekin, munduko hamar armamentu-enpresa nagusiek 670.000 milioi euroko eskaerak dituzte mahai gainean, stockik gabe geratzen ari dira eta hornidurarako arazo handiak dituzte, bezeroentzako bi urte baino gehiagoko itxaronaldiko zerrendak sortuz. Horrelako zerbait ez zen ikusten 1950eko Koreako gerraz geroztik. Erokeria galanta.

Gerretan denek galtzen dutela esan zuenak ahaztu egin zuen negozio armamentistikoaren atzekaldean begiratzea. Gerrako txakurrek lepoko ezberdinak dituzte, merkatukoa dirua da. Kasualitaterik ez, nahita eragindako kausalitatea baizik. Edo ez?


  

sábado, 6 de enero de 2024

Aurten ere... Gure Jakes, 6 urte ❤️❤️❤️


Aurten ere...

Llegar a este mundo de locos es siempre una aventura arriesgada, que nacer no es sólo ver la luz o darla. Ese trozo de vida, piel arrugada y rasgos sin definir, que alguien deposita un día amorosamente en tus brazos por primera vez, que te mira sin ver y aferra la perfección de sus dedos al tuyo es, sencillamente, un milagro. Algo tan pequeño y que suponemos frágil es, sin embargo, enorme y fuerte, lo que más, lo que más… amazona o guerrero, tus raíces, sus alas…

No había Reyes ni Magos de Oriente esperando hace 6 años en el portal que le tocó en suerte pero yo, de ser él, no me preocuparía. Que hasta donde alcanza la mirada añosa de su amona ésta sólo percibe amor del bueno, que no de sobra. Porque el amor nunca, nunca, nunca está de más. Ni se equivoca. Y anda que no es guapo el puñetero, mi vikingo rubio...


Gure Jakes, sei urte...
Amoidotan blai ni
Bizia...

❤️