martes, 9 de julio de 2024

2024 07 09_DEIA, DdNN eta NdG_Hitzik ez

 



























_____ Hitzik falta

Youssef El Mahmoudi, ekainaren 23tik Loiuko aireportuko Ezonartuen Gelan atxikita zegoen ikasle sahararra, ez da momentuz Marokora deportatuko. Azkenik, joan den larunbatean, Bilboko guardiako epaitegi batek aske utzi zuen. Nolanahi ere, bere egoera araugabekoa da oraindik: Gobernuari egindako asilo-eskaera ukatu egin zen, baita Auzitegi Nazionalari eskatutako kautela-neurri guztiak ere, orain aberrigabearen estatusaren ematearen zain dago. Giza Eskubideen aldeko Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak, duela 25 urte baino gehiagotik Euskadin erreferente dena, mordoilo burokratiko eta judizial hori primeran ezagutzen du ze, hurrengo erasora iritsi arte iraun dezakeela jakin arren, haien azken garaipena baita. Dagoeneko arreta erakartzen ez duena da Espainiako Gobernuak espedienteak kudeatzen dituen berezitasuna babes-eskatzailea sahararra bada, hau da, oztopoak jarriz edo ezetz erantzunez.

Diodana da Pedro Sanchezek Marokori emandako amore ematea, 'Sahara marokoar' tesiarekin lerrokatuz, Gobernuko jarrera ofiziala dela; garrantzitsoa iruditzen zaidala haren ministro baten esku-hartze zuzena eta publikoa, Espainian El Mahmoudi behin-behinean sartzeko baimena exijituz arrazoi humanitarioengatik; espero dudala Ministerio Fiskalak Bilboko epailearen autoa ez errekurritzea, zuzenean Marokoko espetxe batean amaitzeko arriskuan, horixe gertatu zitzaiona Hussein Amadour izeneko beste unibertsitate-ikasle bati, 2019an deportatutakoa; eta azkenik, Grande-Marlaska Barne Ministroaz ari naizela bereziki, Auzitegi Nazionaleko magistratu izanez, 2014ko uztailak 4a datako Auto batean besteak beste, espresiki zera aipatu zuena: “Nazio Batuen ebazpenen eta Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, Espainiak Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea izaten jarraitzen du”. Saharar kausaren egia historiko- eta juridikoari nahita eta jakinaren gainean bizkarra ematen dionari haren togaren duintasuna salduz, esaidazue orain nola deitu dezakedan...

Lehen epaile, orain epaile eta parte. Hitzik falta.




martes, 2 de julio de 2024

2024 07 02_DEIA, NdG eta DdNN_Itun nagusia 🔵🔵 🔴🔴

 






 ________ Itun nagusia

Haren agintaldia 5 urte iraungita, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko PSOE eta PPren arteko ustekabeko ituna joan den asteko albiste nagusia izan zen. Dena den, ez du deus berritzat ze sozialistak eta popularrak BJKNa bera sortu zenetik eserlekuak haien artean banatzen ari dira, prozedura parlamentarioa izapide hutsa besterik ez da. Agidanez, gaitzespenak eta salaketa inpostatuak gurutzatzeak ez zien jada joko gehiagorik ematen. Beraz, itunaren ordua iritsi da. Betikoa. Eta oraingoan epe guztiak gainditu badituzte, egia esan, ondo baliatu dituzte liskar politikoa eta salaketa interesatuak, etenik ez duen jarrera lotsagabe batean: hitzarmena sinatu arren, sinatutakoa bere erara sartu eta zehaztu egiten du bakoitzak, besteak ukatu egiten duen bitartean. Nioena: BJKNa berritzeko akordioari buruz hitzegiten zen soilik eta bat-batean dena isilarazi zuen albiste batek zabaldu zen. Joan den asteburuan, 24 orduko epean soilik, terrorismo matxistak eraildako 4 emakume eta 2 adingabe egon dira, guztira 19 eta 9, hurrenez hurren, 2024an. Iazko uztaila 8 emakume erailekin bukatu zen. Honako hau aztertzeko, orduko Berdintasun ministroak krisi-batzorde delakorako deialdia egin zuen, Gaur, ministro andere berri batek krisi batzorde bera deitu du. Helburu berrituekin? Ez dirudi. Bitartean, egiaztaturik dagoena -udaran hilketa matxistak areagotzen direla- egi bihurtuko da berriro aurten ere. Hau inpotenzia... Ze biktimek zenbakiak ez diren, gogor kolpatzen gaituen errealitatea baizik. Komunitate gisa txikiagotzen gara, gizatasuna galtzen dugu, hilketa matxista berri bakoitzakin. Hala ere, ziur nago PSOEk eta PPk, era guztietako presioak saihestuz, interesatzen zaiena eta komeni zaien momentuan hitzartzeko gai izanik, ez daudela akordioa saiatzeke ere orain.

Lan-mahai bati dei egiteaz eta indarkeria matxista desagerrarazteko estatu-itun bat sinatu arte lekutik ez altxatzeaz ari naiz. Arrazoi gutxi dago gehiago merezi duenik. Baina hain premiazkoa izan dadila, ezta bat bera ere.




🔵🔵 🔴🔴

martes, 25 de junio de 2024

2024 06 25_DEIA, NdG eta DdNN_Martxan 🟢⭕❤️










______ Martxan

Joan den ostegunean egindako Eusko Legebiltzarreko bilkuran Lehendakari hautatu ondoren gehiengo osoz, eta Gernikako Batzar Etxean karguaren zina egitea Agirrek 1936an erabilitako formula solemnearen arabera, Urkulluk 2012an garai berrietara egokitu zuena, -eguneko unerik hunkigarrienetako bat zalantzatik gabe- gidatuko duen Eusko Jaurlaritza berriaren osaeraren berri eman du Imanol Pradalesek dagoeneko. Argi dago berritasun orok ikusmina handia sortzen ohi duela beti, baita jakin-min gaiztoa ere, are gehiago arlo eta joko politikoarekin zerikusia dutenean. Kasu honetan, nabarmenki, itzelak izan dira biok. Eusko alderdi guziek Lehendakaritzarako haien hautagaiaren izendapenetik hona gertaeren bilakaera oso-oso frenetikoa izan da, jakin-mina eta ikusmina mantendu egiten ez dira soilik, in crescendo doa. Gaur, Sailburu berriek karguaz jabetu eta Gobernu Kontseiluaren lehenengo bilera egin ondoren, etapa berri bat martxan jartzen da formalki ondorio guztietarako, Imanol Pradales Lehendakariarena, etapa emankorra eta gogoratu beharreko mugarriz betetakoa izatea espero dudana. Testuinguru honetan, ohikoa da kortesiazko 100 egunen formula zaharrera jotzea, eratu berri den edozein gobernuri kritika eta era guztietako gaitzespenak aktibatu aurretik. Ba ezta ere: Pradales gobernua, bere osaera publikoki ezagutu eta hurrengo minututik, besteak beste, kontinuista-, teknokraten gobernu-, gehiegizko-, gaindimentsionatu- eta kromoen banaketatzat jo da. Eta falta zen azken bekatu mortala: ez dela parekidea.

Ez naiz ni izango kortesiazko 100 egunak aipatuko dituena. Dei egiten diet Gobernuari zein oposizioari goi mailako politikaren alde egin dezaten, garai berri honen aukera eta erronkei balioa eman diezaieten. Gobernuaren ekintza eta gobernuari kontrola gupidagabeak baina zorrotzak, eraginkorrak eta nobleak izan daitezen eskatzen dut, zarata-, istilu- eta populismo arranditsuaren lagun alprojen ahotsa gero eta ixilagoa izatea, ez egotea ez aitzakiarik ez pedigririk balio dienik. Amen.


🟢⭕❤️