martes, 26 de noviembre de 2024

2024 11 26_DEIA, DdNN eta NdG_Azaroaren 25a 馃煟馃煟馃煟






_______ Azaroaren 25a

Azaroaren 25 guztietan, 1999az geroztik, mundu osoko gizon-emakumeek indarkeria matxista gabeko gizarteak lortzeko konpromisoa berresten dute. Oraindik orduan ere, XX. mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, holako hilketak pasio-krimen gisa deskribatu ohi ziren gertakari-kroniketan eta, beno, gizartea sentimendu horrekin konformatzen zen, nolabait ere: maitasunagatik bazen... Kontzientziazioa, gaur egun, konprometitu- eta borrokalariagoa izan arren, emakumeen aurkako eraso sexista ororen atzean dagoena, modu batera edo bestera, dominazio eta menperatze-borondatea izaten jarraitzen da. Ez da salbuespenezko zirkunstantzien ondorioa, gizarteko maila guztietan eta eguneroko egoeretan kolpatzen baitu. Horra hor, adibidez, Gis猫le Pelicot kasua: senar arrunta, ia hamar urteren zehar dozenaka gizoni behin eta berriz bortxatzera gonbidatzen diena, aldez aurretik drogatuta egonda. Gertakarien kontakizuna, akusatuen jarrera biktimista, izugarria... Frantzian, Espainian bezala, indarkeria matxistaren aurkako lege etengabeko garapena dago. Dena den, baliabide guztiak, ez juridikoak soilik, derrigorrez indartu behar dira, han, hemen, edonon. Hola, EBko herrialde guztietan genero-indarkeriari aurre egiteko esparru integrala ematen duen Europako Zuzentarau onartu berri da eta, estatu mailan, duela bi hilabete dira EBA -Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarena- eta VIOGEN-2 -Barne Ministerioarena- babes-sistemak elkarri konektatuz. Baina ororen gainetik, benetako pedagogia sozialaren alde ekin behar da: aurrerapen nabarietatik haratago, sexu-askatasunaren aurkako delituak areagotzen jarraitzen dira eta indarkeria-modu berriak agertzen ari dira, taldeko erasoak ugaritu eta erasotzaileak eta biktimak gero eta gazteagoak dira ere, eta ziberjazarpena deskontrolaturik dago. Beraz, egutegiko egun guztiak Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna bezala markatzeko arrazoiak soberan ditugu.

Indarkeria matxistarik gabeko gizarte duin baten alde, behin betikoki. Aitzakiarik ez.



martes, 19 de noviembre de 2024

2024 11 19_DEIA DdNN eta NdG_Igelak


 























________ Igelak

2024 urteko azken txanpa bideratzen ari gara. Mundua nola dagoen ikusita, ez du axola norantz zabaltzen dugun begirada, aurrean dugun hilabete t'erdian edozer gauza gerta daiteke. Izan ere, gertatzen ari dira jada nahiz eta, nahita edo inkontzienteki, ez diegun arretarik jartzen. Jarrera horrek, Oliver Clerc filosofo suitzarraren igel egosiaren ipuina gogorarazten dit, metafora ezin hobea: igel bat ur irakinetan botatzen bada, lapikotik kanpo jauzi egingo du berehala, bizirik irauteko sena hutsaz; baina poliki-poliki berotzen joaten dagoen uratan jartzen badugu, ez du arriskua hautemango, egosketaren tenperaturara ohituko da eta, azkenean, irakita hil egingo da. Tira, ipuinondo borobila. Dena den, utz dezagun igela alde batera oraingoz gure ingurura begiratu ahal izateko: klima-aldaketa eta haren negazionistak, Ukrainako gerra, Palestinakoa, munduan zehar bizirik mantentzen diren beste gatazkak, ahazturik, isildurik, armamentu-industriaren boterea, migrazio-krisiak, gosetea, egiturazko desberdinkeria eta pobrezia, eskrupulorik gabeko mila-milioidunak politikagintzan, XXI. mendeko genozidak, gizateriaren aurkako kriminaleak… Eta, horren guztiaren erdian, etengabe berrasmatzen den antipolitika: Trump, AEBko hauteskundeetan suntsitzen, botere absolutu eta erabateko kontrolik ezaren sinonimoa; Europa bere ahultasuna disimulatzen, barne-borroketan murgildurik non, behar izanez gero, populismoekin eta eskuin muturrarekin jolasten dan boterea eskuratzeko; eta Dana osteko Espainia, non biktimak eta kaltetuak desagertu egiten diren arduradun politikoen lehentasuna beren interesa edo biziraupena izatera igarotzen denean. Eta gu eskandalizatzen egiten gara, bai. Eta irakiten dagoen lapikotik salto egiten dugu, horrela salbu gaudela pentsatuz, inozoak…

Eta benetan garena poliki-poliki egosten joatea normaltzat hartzen duen igela bada? Are okerrago, eta lapikoa nahita berotzen dutenak politikariak badira, beren buruari hiritarren ordezkariak esaten dioten horiek? Distopia ala errealitatea?


martes, 12 de noviembre de 2024

2024 11 12_DEIA, DdNN eta NdG_Kurbak datoz



                                      


            


_______ Kurbak datoz

Hamabost egun eskas dira Danak Valentzian eta inguruko lurretan bultzatutako hondamendia lehertu zenetik. Bi aste frenetiko horietan, berriz ere, giza izaeraren onena -elkartasuna- eta politikaren okerrena -interes propioa- egiaztatu ahal izan ditugu. Niri bakarrik edo ba dago gehiagori iruditzen al zaie Generalitak eta Espainiako Gobernuak elkarri aurpegiratzen dizkiotela oraindik bero dauden hildakoak? Hola pentsatzea soilik, lizuna da, ziur. Baina askoz gehiago, eztabaidaezinari lehentasuna eman beharrean, usteldurazko lokatza berean buru-belarri murgiltzen direnen jarrera: Sanchez eta bere autoritate-jarrera atsegina hitz egiten duenean, inpostatua, hotza eta kalkulatzailea da; Mazon, aldiz, itxurazkoa, zalantzazkoa eta kontraesankorra, bere gaitasun eza eta gobernu ezgai bat behin eta berriz egiaztatuz. Nolanahi ere, orain, urriaren 29tik egun bakoitzeko 24 orduetan haiekin gertatutakoa zehatz-mehatz ezagutzea ez da inportanteena zeren eta, ondorioak, politikoak edo auzitegi batek emanak, iritsiko baitira laster baino lehen. Izan ere, gaur egun ere, garrantzitsuena desagertuak aurkitzea da, 200 hildako baino gehiagoren dolua errespetaratzea, haien familia eta komunitatea zaintzea eta 800.000 kalteturen bizitzak eta ekonomiak berreskuratzeko oinarriak finkatzea. Milaka eta milaka dira benetan suminduta dauden herritarrak -arrazoi osoz- tanta hotzaren biktima direla dakitenak. Baina, batez ere, hondamendiaren politika –edo hobeto esanda, antipolitika– egiten ahalegintzen direnenak ere. 

Horra hor ere gezurren egile eta hedatzaileak, gutxi ez direnak, desinformazioa eta kaosa sustatuz eta beren makina erregistratzailea egokiro koipeztatuz. Dinamika hori berez desagertuko balitz bezala ez jorratzea -edo okerrago, normaltzat jotzea- oso aukera arriskutsua da. Hau bai dela goi mailako alerta gorria… Bitartean, AEBko presidentetzarako hauteskundeen ostean botere instituzional absolutua eskuratu du Trumpek. Halako zerbaitek beldurra eragiten du, baina ez guztiei… Kurbak datoz...


 


martes, 5 de noviembre de 2024

2024 11 05_DEIA, DdNN eta NdG_Laburbilduz: itxaropena eta lana.

















________ Laburbilduz: itxaropena eta lana

Astebete bat Levanteko zonaldean DANA fenomeno suntsitzailea piztu zenetik. Gutxitzearen ordez, larrialdi-egoera gaizkiagotzen ari da. Ez naiz orain gertakizun meteorologikoez ari, biktimek lehen pertsonako testigantzek deskribatzen digutenaz baizik, suntsitutako eremuaren denbora errealeko irudiez, ezagutzen denaz eta berri onak iragartzen ez dituen oraindik deskubritzeke dagoenaz. Hau da, oraindik martxan eta goruntz dagoen hildakoen kopuruaren zenbaketa gupidagabea. Eta haien hasierako espantua, sinesgaiztasuna eta ezintasuna, aste oso gogor baten ondoren, horra hor sumindura ulergarri bihurtua, abandonu eta babesgabetasun sentipen geldiezin baten erdian, agintarien aldetik. Zeinak krisiaren kudeaketa korapilatsuari gehitzen dizkiona, zera, kontrolik eza, propaganda-maniobrak, arribistak, sarraskijaleak, desinformazioa eta betiereko eta ezagun 'baina zu gehiago'. Ez da, egia esan, panoramarik desiratuena, hau non 7 egunen ondoren milaka herritarrek laguntza eta babesa exigitzen jarraitzen ari dira eta dagokionaren esku-hartzea, elkartasun-mugimenduaren haratago, normaltasun minimo bat berreskuratu ahal izateko. Agintariek ukatzen dieten duintasuna publikoki aldarrikatzera behartuak sentitzeak aukera erdiragarria izan behar du. Horren ondorioak, aurreikusezinak. Eta zer esan arduradun instituzionalen eta politikoen arteko gaitzespenen eta akusazioen gurutzaketari buruz? Iritsiko da erantzukizunak argitzeko garaia, ziur. Hala ere, holako hondamendi baten aurrean neurria ez emateak, batzuek akojonoz itsututa eta besteek oportunismoz, argi erretratatzen ditu politikoak eta agintariak, bost axola diela iruditu arren... Hori bai, asteburuan ikusi dugun indarkeria inoiz ez da aukera.

Laburbilduz: alde batetik, astebete pasata lehentasunezko eta premiazkoa dena larrialdiak kudeatzea da oraindik, izugarria; bestetik, gordintasun osoan azaleratzen hasten den tragedia gizatiar, sozial eta ekonomikoa, luzaro doana. Hau esanda, zabarkeri eta hondamenaren aurrean, itxaropena eta lana.