martes, 10 de junio de 2025

2025 06 10_DEIA, DdNN eta NdG_Asha eta Hayat Irunen 馃挏馃挏馃挏








______ Asha eta Hayat Irunen

Irunen, joan den asteburuko protagonista nagusia C.D. Bidasoaren kamisetaren kolore horia izan zen. Artaleku-kiroldegian ospatu zen eskubaloiko Errege Kopako azken fasea eta, finalera ez iritsi arren, horra hor, harrotasunez, gure klubaren leloa: Etorkizunera begira. Nolanahi ere, ez ziren asteburuko protagonista bakarrak izan, ez niretzat. Asha Ismail eta Hayat Traspas, ama-alaba, Save a Girl Save a Generation GKE-ren fundatzaileek, prestakuntza eta sentsibilizazio hitzaldi eta ekintza batzuk eskeini zituzten Irunen, emakumearen aurkako indarkerietako bati buruz: emakumeen mutilazio genitala. Asha, nazioarteko aktibista ospetsua, 6 edo 7 urte zituenean hari egindako praktikarik muturrekoenetako batetik -infibulazioa, baginaren irekidura estutzea- bizirik atera zena, emakume eta nesken eskubideen defendatuz eman du bizitza. Hayat, “neskato salbatua”, amaren hitzetan, haren kolaboratzaile nagusia da gaur. Izan zen bezala, jaio bezain laster, orain elkar partekatzen duten borrokaren behin betiko arrazoia. Emakume biktimentzako edo indarkeria mota horren aurka matxinatzen diren emakumeentzako harrera-etxe bat eraiki dute Kenyan, haien jaioterrian, emakumeren zuzeneko inplikazioa lortuz eta pausoz pauso, atsedenik gabe, oztopo guztien gainetik, aurrera eginez. Hala ere, ekintzaile gisa duten helburua prebentzioa da, eta desinformazioari aurre egitea haien erronka nagusia: ezagutzen ez dena ez da existitzen, beraz, ez du interesik pizten, ez gaitu hunkitzen. Honen aurkako antidotorik eraginkorrena? Asha eta Hayat: hitz egiten dute eta hara! Bihotza lapurtzen digute, sinpleki, haien kausaren konplize egiten gaituzte, komunitatea sortaraziz. Irunen, Sugar & Spice elkarteak egin zuen posible -mila esker Olatz-, ahaztu gabe Bilboko Mas Mujeres Sareko lagun maitagarriak -muxu, Amaia- beti gertu, beti adi. Horiek guztiak eta askoz gehiago, benetako eskuzabaltasunaren aktibistak dira. emakume duinak, zutik dauden emakumeak. Asha eta Hayat ere.

Haiekin bat eginez, etorkizunera begira.



馃挏馃挏馃挏

martes, 3 de junio de 2025

2025 06 03_DEIA, DdNN eta NdG_Eva 馃枻馃枻馃枻


 




__________________ Eva

Joan den asteko idatzian, Alaa Al-Najjar doktorearen irudiak jota, ospitalean, Israelgo armadak hildako bere seme-alaben gorpuak jasotzen ari zela, baieztatzen nuen ezinezkoa iruditzen zitzaidala min handiagorik imajinatzea. Izan ere, ez nago hain ziur dagoeneko. Haren aitak 13 urteko neskato bat Bilbon hil zuela jakin nuenean – ebidentzia guztiek indarkeria bikarioko kasu gisa adierazten dute –, amarenganako kontsolamendu- eta enpatia-keinu batean, segur aski zentzugabea baina asmo onekoa, emakume horren larruan jartzen saiatu nintzen. Ezin izan nuen... Zu sufrirazteko helburu bakarrarekin zure seme-alabei mina eragiten dien norbaiten bizitzan parte izan izana, dagoeneko kolpe izugarri gogorra da. Hiltzearen muturreraino iristen bada, indarkeria bikarioa deiturikoaren adierazpenik anker eta gupidagabeena da. Eta hau, era berean, genero indarkeriarena, edozein gizartetako gaitz handienetako bat, are gehiago bere burua demokratikotzat jotzen badu. Indarkeria matxista, bere errealitatearen hedadura osoan, gizarte gisa irensten gaituen minbizi metastasikoa da, primeran dakigu. Hala ere, horri aurre egiteko sumindura eta buenismo adierazpen hutsalak, kontsigna iraultzaile zaharkituak eta era guztietako performance alferrikakoak zabaltzen jarraitzen dugu. Edota, segidako alarma-argi gorriei erantzunez, inprobisatutako lege-aldaketak, zeinen neurriak ez dira eraginkorrak, hona hemen sistemaren porrota. Izan ere, urteak igaro ahala, indarkeria matxistaren gertakari bakoitzean, gauza bera eskatzen jarraitzen du gizarteak: botere publiko eta eragile politiko guztien inplikazioa eta koordinazioa, baliabide egonkorrak eta nahikoak hornitzea eta prebentzio-politika aktiboak. Prebenitzea babestea bada, erantzuna, gaur egun, berandu iristen jarraitzen du.

Bistan dago: joan den ostiralean Bilbon eraildako neskatoa aurten indarkeria bikario matxistaren ondorioz estatuan hil den bigarren biktima da eta 2013an zenbaketa hasi zenetik, 64garrena.

Ba ez, bera ez da zenbaki bat. Eva du izena. 

jueves, 29 de mayo de 2025

2025 05 27_DEIA, DdNNa eta NdG_Alaa eta Hamdi Al-Najjar doktoreak 馃枻馃枻馃枻

 



_______ Alaa eta Hamdi Al-Najjar doktoreak

Munduan irekita daude gatazken ugaritasuna guztiz jabetuta nago. Halaere, ezin dut Gazako zerrendan bizi diren, egunez egun, enegarren potentziari biderkatutako izugarrikeriaren arreta desbideratzea, nazioarteko komunitateak hondamendia amaitzeko edo arintzeko egingo duen edozein mugimendu dagoeneko berandu datorrela ziurtasunez. Iristen bada, ikusteko dagoela, itxaropenerako zirrikitu gutxi geratzen direla eta. Ezer ez, jakina, Nethanyahu kriminalaren agindupean dagoen gobernu erotu baten aldetik. Izan ere, ez dago justifikatzen dituen ezer egiten ari den ankerkeriak, azken asteotan bereziki. Azkena -lerro hauek idazten ditudan unera arte- ikaragarria da, ez bere tamainagatik -izugarrikeria ez da neurtzen- duen sinbolismoagatik baizik: besteen bizitzak salbatzeko nekaezin borrokatzen direnei, berena modu krudelenean kentzen diete. Zera, Alaa eta Hamdi Al-Najjar doktore-bikotea, Gazako Nasser ospitale hamarreneko medikuak dira; Alaa, pediatra, guardian sartzen da, senarra seme-alabekin egoteko etxera itzultzen da; minutu batzuk geroago, misil batek bete-betean kolpatzen du etxebizitza; familiako 10 haurretatik, 9 ikaztuta hiltzen dira, txikiena, 6 hilabetekoa; Yahyak -12 urte- eta aitak bizirik diraute -zainketa intentsiboetan oraindik-; ospitalean guardian dagoen amak, bere seme-alaben gorpu txikituak jasotzen ditu. Ezinezkoa zait min handiagorik bururatzea... Inguruko eraikin bateko susmagarrien aurka (sic) zuzendutako erasoa baieztatu du Israelgo armadak, hau da, munduko armamentu sofistikatuenaren eta zehaztasun handienaren jabeek gaizki apuntatu zutela, ziniko miserableak... Biktimen eta hildako haurren aipamen bakar bat ere ez. Hauek dira ba: Rakan, Eve, Jubran, Ruslan, Reval, Sadin, Luqman eta Sidar. Lux Aeterna.

***Oharra. Jadanik ez azken ankerkeria: duela ordu eskas babesleku-eskola bat bonbardatu dute Gaza hirian. 50 hildako inguru dago, ume asko. Israelgo gobernu honen zitaltasunak ez du mugarik. Eta gosea, berariazko gerra-arma gisa. Eta zigorgabetasuna. Jasanezina da, bai.







馃枻馃枻馃枻