martes, 22 de julio de 2025

2025 07 22_DEIA, DdNN eta NdG_ Zerura tu egitearen arriskuak

 





________ Zerura tu egiteraren arriskuak

Lehen karkaxa: PPk urteak eta urteak daramatza bere izena epaitegietatik arrastaka eramaten, zentzurik zabalenean ustelkeriagatik auzipetutako alderdiko goi-kargudun ugarirekin, dozena bat ministro inputatuak, kondenatuak eta batzuk espetxeratuak barne. Bolada onean jarraitzen du, ospe handiko figura politikoen aurka hainbat prozedura irekia mantenduz. Adibidez, sekretu eta instrukzioaren beloa altxaturik, Cristobal Montoro kasua. Nor orain, Feijoorentzat behintzat, ezezagun erabatekoa izatea dirudien. Zeren eta, PP 'inpoluto' baten lider gisa bere buruari tronuratzerakoan, Aznar eta Rajoy presidente ohiak argazki nagusirako aukeratu zituen Feijook, zintzotasun politikoaz aritzeko luxua haien buruari ahalbidetuz biok, Montoro beren Gobernuetako Finantza Ministro izanez, hau jeta… Baja eman berria, PPrekin inolako zerikusirik omen ez duena, 'zuk aipatzen didazun jaun hori' bihurturik hainbat hamarkadatan militantzia aktiboa eta publikoa izan arren... Itxaron, zer gogorarazten dit honek?

Bigarrena: PSOEk -armairu judizialetik Montororen irteerarekin pozik- bere baitatik arreta mediatikoaren gunea desbideratu nahi du horrekin, gobernu eta alderdi gisa duen egonkortasun ahuletik, haien ageriko kontraesanetatik eta nahasmen maniobretatik aldentzea. Alferrikako saioa. Ea ba, PSOEko jaun-andreok, Maria Jesús Montero presidenteordeak berak bemol santuak ere ez dituela Cerdan izena ahoskatzeko ere!, "zuk aipatzen didazun jaun hori" ere bihurtua, zeina, hainbat hamarkadatan alderdi militantzia izan arren, baja hartu eta, hara! dagoeneko PSOErekin inongo zerikusirik ez duena ere.

Sanchez minduta agertu zen publikoki, negarraren ertzean; orain, auto-ahaldundurik, berriz ere aldarrikatzen du bere burua lider ukaezina dela, baina nortzuena, zertarako? Feijoo euforikoa beste batek ordezkatu du, isila, mikrofonoetatik urrundua, pinganiloaren jarraibideen zain, agian? Esaidazue, etika eta egiari errespetua begira, zertan bereizten dira?

Moraleja: tu egiten dugu ahotik, ahotik hiltzen da arraina.

miércoles, 16 de julio de 2025

2025 07 15_DEIA. NdG eta DdNNav_ Ukazioaren aurrean, egitateak: Genozidioa.



___________ Ukazioaren aurrean, egitateak: Genozidioa.

1995eko uztailean, armada serbobosniarrak inbaditu zuen Srebrenica -Nazio Batuak eremu seguru izendatu zuen hiria, gaur Bosnia eta Herzegovinean kokatua-, 8000 gizon eta mutiko musulman bosniar baino gehiago basatiki erailez. Gainerako biztanleak, 25.000 emakume, haur eta adineko inguru, enklabetik indarrez bota zituzten. Urte batzuk geroago, 2007an hain zuzen, izugarrikeria hori, II. Mundu Gerra geroztik izan den sarraskirik handiena Europan, genozidioa izan zela, inongo eragozpenik gabe, ebatzi zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiak, Beraz, 30 urte bete dira Srebrenicako masakretik. Ba nere buruari galdetzen diot, Gazako zerrendako palestinarren aurka armada eta erregimen israeldarra exekutatzen ari direna ikusia, nola den posible norbaitek ukatzen ahal izatea gauza bera dela. Are gehiago: hamarkadadetan zehar enegarren potentziara igotako genozidio bat, palestinar herria sarraskitzeko zehatz-mehatz diseinatutako plan batekin, gerra- zein bake-garaian aurrera eramanaz. Izan ere, gainera, Israelgo Estatuaren historia bera da frogak eta datu guztiak ematen dituena: muturreko espantsionista, NBEren ebazpenak, bata bestearen atzetik, ez betez eta su-eten aldiak zigorrik gabe urratuz. Azken keinua, joan den asteko berria, Nethanyahu Gobernutik bertatik dator: 21 hilabetez zibilen sarraskia, gosete antolatuak eta nahitaezko joan-etorriak izan ondoren, Zerrenda-hegoaldeko Rafahko hondakinen gainean, "hiri humanitario" bat eraikiko dutela iragartzen du, non 600.000 gazatar indarrez kokatuaraziko dituzten. AEBetako presidenteak babestutako proiektu bat da, nola ez! Dena den, zer esan dezakegun alderdien arteko bake elkarrizketak gidatzeaz harrotzen den norbaiti buruz eta, aldi berean, Israeli janari-ilaraetan emakumeak eta haurrak hiltzen jarraitzea baimentzen dionaz? Ez dezagun ahaztu, halaber, palestinar guztiak Gazatik bota ondoren, Zerrenda resort turistiko bihurtzeko haren plana. Miserablea...

Duela 30 urte, Srebrenicako genozidioa, gaur egun, Gazakoa. Ukazioaren aurrean, egitateak.

martes, 8 de julio de 2025

2025 07 08_DEIA, NdNNav eta NdG_Euforia eta dolua



_______ Euforia eta dolua

Uztaileko lehen asteburuko gaurkotasuna goi mailako itxuraz ekitaldi politikoen eta herri askotako jaien hasieraren artean igaro dira. Fundamentuz hasteko, horra hor PP-k ospatutako desfile militarra: euforia militantea, mendetasuna eta kritikak ertzeratuta, eta Feijóo buruzagia berotasunez txaloturik izana arren, ezta hola ere karisma edo protagonismo zerbait gehiago batutzeko gai izan zen. Bada, Aznar, zeinen ministroen artean 10 auzipetu eta ustelkeriaz kondenatuak daude, baita haren arima-laguntxo batzuk ere, zintzotasuna erreklamatzen; Ayuso andere zalameroa, berak bai dakienez, urrumaka, zain, zelatan; Mazon, bekatu orotatik askatua, haren irribarre harroputza erakusten; ahots-berriak ezagun zaharrak dira, ohi bezala sasiak sutzeko eta gezurrak zabaltzeko prest; eta VOX, harri-gonbidatua, esaten dutenaren zein isiltzen dutenaren arretaren erdigunea, hau arrakasta... Gertatzen dana da esandako guztiak, euforia dolua bihurturik, balio digula PSOEren Komite Federalan bizi izandakoa laburbiltzeko: hiru ahots kritiko izan ezik, gainerakoek sutsuki laudatu eta txalotu dute Sanchez kapitaina; bezperan tronuratutako Salazar delako bat, neskei zirriak egiteagatik pikutara bidalita, eta berriro ere, biktimek izan ezik, PSOEn inork ez zekien?; exekutibako aldatzeak -emakumeak erreskatera- ezer alda ez dadin, benetako gatopardo-jokoa; eta mutur-eskuina ere protagonista, ez arrazoi politikotzat hartua, aitzakia gisa baizik. Feijóok dio: edo Sánchez edo ni, Sánchezek: edo ni edo ultraeskuina. Norbaitek bioi gogoraraz diezaiela arrakastaz zein ahuleziaz hiltzen dela.

Ba, emozio ezberdinak bizi nahiago dut nik: Iruñan, Palestinako herriaren aldeko Yala Nafarroa delakoaren plataformarekin San Ferminen txupina eta bihotzak piztea, lau haizetara Palestina Aske! Ohiukatuz; edota, XV. mendean sinatutako bakearen akordio bat oroitzez, Lesakako Orin errekaren bi pretiletan uztailak 7. bakoitzero dantzatzen den Zubigaineko Dantza zoragarriaz berriro disfrutatzea. Askatasuna, bakea, nola ez…


miércoles, 2 de julio de 2025

Camarón de la Isla, hace 33 años ya. Y Enrique Montiel... 📓📓📓


No entiendo nada sobre el tema aunque debo confesaros que el flamenco es algo que siempre me ha inquietado, dicho en el sentido más íntimo del término, como si algo susurrara en mi oído... me revuelve, me hace sentir, me conmueve... Y luego el lenguaje propio que se gasta, a mí que me gusta más un revoloteo de hojas de enciclopedias imposibles que el de los volantes de una falde flamenca, no son tan diferentes tampoco... mecer el tercio, brillar el duende, siguiriyas, soleá, por bulerías, pelear el cante, hondo quejío, universo jondo, acompañar al toque y ni sé cuantos giros y requiebros más... cómo me gustan sus formas y sus metáforas, ese jugar con la emoción y las palabras... De manera que cómo no querer entender, sentirlo es sólo una quimera, eso que dicen 'el misterio'... En fin, sólo sé que, en ocasiones, escuchar tocar o cantar a según quién me emociona profundamente.Todo esto viene a cuento de que hoy es 2 de julio, o sea, ya es 2 de julio, el tiempo vuela...y de algo que ahora leo, un escrito sin mayor historia y que ya tiene unos cuentos años. Hagamos cuentas de la fecha y de mis recuerdos en papel...

Haciendo cuentas, pues, hoy se cumplen 33 años de la muerte de quien, dicen, ha sido uno de los más grandes cantaores de la historia del flamenco, José Monje Cruz, Camarón de la Isla. Y cuando una tiene la suerte de conocer a quien, dicen también, ha escrito la mejor biografía del cantaor -ni sé ya la de ediciones que lleva- cada cosa encuentra su sitio.

Será que un buen libro es el puente perfecto para transitar del arte a las emociones, será que hay mucho arte en la voz y en la forma de hacer de Camarón o será que las emociones no se discuten. Pero, sobre todo, antes que nada, hay que saber contar lo que no tiene discusión.







































Hoy va por ti, Enrique, porque sí, porque te admiro y porque te quiero. Por todo, por tanto, por tantos... Que el arte, como emocionarse, como el amor, no sabe de geografía, fechas, credo ni banderas.


'Camarón. Vida y muerte del cante.'
 -Enrique Montiel-