martes, 19 de agosto de 2025

2025 08 19_DEIA eta DdNNav_Sute itzalezinak



________ Sute itzalezinak

Baso-suteak konstante bat izan dira garaien hasieratik, klimatologiak bere arau propioak ditu, aldagaiak eta zikloak, izpiak tximistak dira lehen ekaitzetik eta sua aurkitu eta lehen txinparta piztu zuen hominido primitiboak, aurretik eta ondoren bat markatu zuen. Gero beste berri batzuk etorri ziren, guztiak izendatzaile komun eztabaidaezin batekin: gizakiaren eskua. Ez naiz ari soilik arriskua zirikatuz edo metxa piztuz suteak eragiten dituztenez, baita lurralde jakin batean edo guztionean, gobernu- eta administrazio-bete beharrak dituztenei buruz ari naiz ere, non ingurumenaren arloko prebentzio-, babes- eta ekintza-politiken kudeaketaren arduradun zuzenak diren, haren erantzukizuna prostituituz, eskaintzailerik onenari salduz edo boto eskukada bategatik aldatuz. Eta karguan mantentzen dira lasaitasun osoz, zigorrik gabeki: behin boterea ukituz gero, lankide mordo bati leku egiten diote, behatzezko izendaturik, jakina, eta, denak kontten, kobratzera. Garrantzitsua zein ezinbestekoa denarentzat dirua iristen ez bada, bost axola!, iritsi dadila geurera. Egoera hondamenezkoa bihurtzen bada, tira, Alderdiaren babesa jasotzeko prest eta listo!

Ez du urtebete egin DANAren izugarrikeriatik eta hor bertan gaude oraindik: politikari txiolariak edota oporrak eta pribatutasuna aldarrikatzen. Haien duintasuna erretzen ari da babestu behar zituzten mendiak irensten dituen suaren jatuntasun berberarekin, hau lotsa… Bitartean, suhiltzaileak, armadako agenteak, Babes Zibilekoak, Gurutze Gorriko boluntarioak, edozein motatako teknikariak eta oinezko funtzionarioak behar diren tokian daude. Infernuan, etenik gabe, inoiz ez amore emanez, zelako bizi-ikasgaia: lan ta lan ta lan, profesionaltasuna, hurbiltasuna, kemena, konfidantza eta gizatasuna. Eta kaos honen arduradunak non daude, zertan dabiltza? Nahiago nuke haien etorkizun politikoa egindako kudeaketa negargarriarekin paraleloan joango balitz, baina ez da horrela izango.

Sute itzalezinak omen daude mendietan. Bulegoetan ere. Etorkizun iluna.

 


martes, 5 de agosto de 2025

2025 08 05_DEIA eta DdNNav_Madarikatuak!





______ Madarikatuak!


Oraindik gogoan dut pandemiaren lehen egun haietako harridura: birus ezezagun batek munduko osasun krisi bat sortzen zuen, egun batetik bestera gure bizitza erosoa leherraraziz. Denbora luzez etxean giltzapetuta izan ginen, ez aurretik histeria kolektibo-gertakizun batzuk sufritu gabe, oinarrizko artikuluen horniduraz gabetze hipotetiko baten aurrean. Izan ere, milaka burugabe aritu ziren komuneko paperaren kilometroak erosten, botilaratutako uraren tonak eta trailer baten tamainako erosketa-gurdiak bultzatzen, mota guztietako elikagaiez gainezka. Gogoan dut, halaber, Madrilen lan egiten zuen lagun mediku batek -lehen alarma-unetik mobilizaturik, baliabide material eta pertsonal nahikorik gabe, egunero ehunka eta ehunka pertsona ospitaleratuta eta gero eta kutsatze eta hildako gehiago zituela- nola esaten zidan egoera hura gerra-larrialdia ez bazen antza handia euki behar zuela. Arauak, musukoak eta gomendioak iritsi ziren gero, azkenik, txertaketa-kanpaina eta beratatik jarion normaltasun berri deiturikoa. Asko pentsatu dut horretaz azken egun hauetan, Gazako irudiak nire erretinan sutan grabatuta, amorru eutsiezin batek jota. Horrek, agian, objektiboa izatea eragozten dit, bost axola, erabateko eta berariaz subjektiboa izatea izan nahi dudana delako. Izan ere, esaidazue, gazatarrek zer espero dezaketeen setio iraunkor baten pean egonda, armadak nahierara bonbardatzen dituen iheslarien esparruetan konfinatuta edo animaliak bezala eramanak laguntza humanitarioa jasotzeko mugatutako eremuetara, benetako giza hiltegi bihurtu direnak?

Gazatiarrek ez dute koronabirusaz jakingo baina bai edateko ur infektatuaz edo ibuprofenoaz anestesiaren ordez, metraila atera, zauriak josi edo muinoiak kauterizatzen dizkieten bitartean. Ez dute txerto miragarririk behar ere, gosea "birus" hilgarria delako, heriotza geldoa eta isila, agonia luze baten ondoren. Gazan bonbek ez dute etenik, frankotiratzaileek diana egiten jarraitzen dute eta orain, gosete erailgarria, normaltasuna… Madarikatuak!
















sábado, 2 de agosto de 2025

LUR, 11 urte... 🧡🧡🧡


Repetimos...

Se dice de él que no corre, vuela. Y así es, el tiempo pasa en un suspiro, un parpadeo. Pero ya corra, vuele, pase o suspire, ese tiempo que somos permanece, nos hace. Como el amor...

11 años...
Tiempo detenido
Lur...  

  

lunes, 28 de julio de 2025

2025 07 29_DEIA, DdNN eta NdG_ERTZAINTZA 🟢⭕🔴


________ Ertzaintza

Aitortu behar dut ez nuela espero udaran zehar gertatzen ari diren Ertzaintzaren aurkako indarkeriazko gertakarien kateatze hau, Hernani, Beasain, Ordizia, Azpeitia, Gasteiz... Orain arteko punturik gorena, Erakundeari berari eta Segurtasun Sailburu Bingen Zubiriari egindako mehatxuak, heriotza-mehatxuak. Egiletza ezagutzen ez dela esan liteke, baina ebidentziak tematiak dira eta ondo ezaguna dugun patroi bat dagoela adierazi dute: batzuek jardun egiten dute, besteek zabaltzen dute eta guztien nagusiek, beso politikoa, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren edozein jarduketa probokaziotzat jo eginez, gogoa berotzen diete. Betikoak, betiko martxan: Ertzaintza disparaderoan birkokatzen ari dira kriminaltzat salatuz. Ba, duela urtebete pasatxo, norbaitek "Ertzaintzaren jatorrizko espirituaren" defendatzaile sutsua bere burua adierazi zuen publikoki, honako hau adieraziz (sic) "Polizia-kidego hori berreskuratu behar dugu eta duela 40 urte nahi genuen lekura eraman: polizia demokratikoa, euskalduna eta herri honen zerbitzura". Hara! Ba 15 ertzain eraildako eta ehunka larri zauritu izan dira, jazarrita, bizitza hautsia, 'zipaioa, entzun, pim-pam-pum' lelo euskaldun peto-petoaren erritmoaz. Eta nola ez, lehen aipatutako norbait hori, Sortuko lider berritsu Otegi jauna, hamarkadetan zehar gorra, itsu eta mutu. Laburbilduz: koldarra beti, orduan eta gaur.

Herri honen alaba naizen aldetik, polemika erraz inolako asmorik urrun, Ertzaintzaren historia, zena eta duintasuna, baita egiten duen egundoko lana, zuzen eta konplexurik gabe aldarrikatzen ditut berriro, gaur berriz ere zera azpimarratuz: plaka bakoitzaren atzean baloratze, errespetatze eta errekonozitze merezi duen gizarte honen zerbitzurako istorio bat dago. Ertzaintzak, gure Polizia, demokratikoa eta euskalduna, askatasunaren alde eta faxismo intolerantearen zantzu guztien aurka borrokatzeko konpromisoa mantentzen jarraitzen du, zeinahi delarik ere haren siglak edo banderaren kolorea. Duela 40 urte bezalaxe. Esana dago.