jueves, 16 de octubre de 2025

2025 10 16_DEIA, DdNNav eta NdG_Egunsenti berri bat?

 










________ Egunsenti berri bat?

Bat egiten dut, nola ez, Gazako sarraskiaren amaierak eta familiengana bahituen eta presoen itzulerak orokortutako pozarekin. Azken egunotan gazatarrek lo egin ahal izan badute bonben konpainia hilgarririk gabe, senidek eta lagunek berriro elkartu ahal izan badira miseria eta hondakinez inguratuta ere, Israelgo familiek bahitutako seme-alabak, gurasoak edo anai-arrebak besarkatu ahal izan badituzte, zera, gaur itxaropen izpi bat begiztatzen bada, ongi etorriak su-etena eta deituriko bake akordioa. Ea irauten duten, bai akordioa bai bakea... Ez baitugu ahaztu behar norbait, gaur, sinatutako akordioaren ikusteke meritua esklusiboki bere gain hartzen ari dela, lehen unetik gazatiarren pairatutako hiltzarrea mesedetu, berotu eta justifikatu duen tipo berak, orain egunsenti berri baten (sic) etorrera iragarriz: Donald Trump. Zibil errugabekoak hiltzeko makinaren azeleragailutik oina noiz altxatu erabakitzeko ahalmena beretzat hartu duena eta gero Bakearen Nobel Saria beretzat eskatzea aliantzen sare zital bat ehunduz. Horra hor haren bermatzailen zerrenda, Netanyahu genozida den buru duela, bereizi gabeko sarraski baten 70.000 biktimaren hilobiaren gainean dantzatzen ari denok, hau jendaila… Gizatiarki erreparazio justua ezinezkoa dela ustet, dena den nere buruari galdetzen diot ea biktimekiko gutxieneko kontsiderazio bat espero dezakegun. Ba erabakia noren esku dagona ikusita... Inork ez die bizitzara itzuliko, egia, baina has gintezke bi urtez eskolak, errefuxiatu-eremuak eta ospitaleak bonbardatu edota umeak gosez erahil dutenei atsegin ez ematearekin. Eta are gutxiago, Donald Trumpen neurrira diseinatutako ikuskizun batean parte hartzea eta haren fantoche keinu jasanezinak txalotzea.

Ez naiz batere baikorra, itxaropena galtzen ez dudan arren. Kontraesan bat bere baitan, badakit, baina askoz ere koherente eta zintzoagoa diruaz eta harrokeriaz usteldutako handiki baten ipurdi laranjari musu emateko prest dauden munduko goi-mailako agintari hoiena baino. Eta ez dira gutxi.


martes, 14 de octubre de 2025

2025 10 14_DEIA, DdNNav eta NdG_Columbus Day

 

________ Columbus Day

Asteburuan, eguneko albisteak errepasatzerakoan, irrikitan desio zuen Bakearen Nobel saria Venezuelaraino hegan egin zenaren aipamen ugari irakurri nuen, baita ere argazki bitxi baten azpian beste titular labur bat. Irrifarrez, nere buruari esan nion: gertakari guztien protagonista nagusia izatearen obsesioan, hona hemen Trumpek bururatutako gaurko xelebrekeria: urriaren 13a Colon Eguna aldarrikatu izana, solemnitate osoz Bulego Obaletik presidente-dekretuaren sinadura zuzenean erretransmitituz. Egia esan, haren burutazioetako bat izan ala ez, holako ospakizuna ez da batere berria ze AEBetan Columbus Day delakoaren lehen aldia 1891an izan den. Detonatzailea? New Orleans-en izandako 11 etorkin italiar-estatubatuarren lintxamendua. 1937an, Roosevelt presidenteak federaleko jaiegun izendatu zuen eta 1987an, urriaren 12tik hilaren bigarren astelehenera pasa zen. Laburbilduz: AEBetan ospatzeari utzi ez zion egun-historiko bat berreskuratzea adierazi zuen Trumpek. Baina, adi, gizon honek ez du haririk gabeko puntadarik ematen.

Dekretuaren idazketa “politikoki zuzena” alde batera eginez, hitza hartu zuen eta bere berritsukeria histrionikoa kontakizunaren jabe bihurtu zen. Nabarmen erakutsiz, alde batetik, ohore eta aintza italiar-komunitateari latindar-komunitatearen aurkako mespretxua eta etengabeko erasoen kontrajarreraz eta, bestetik, Genovako zen Colon itsas-gizona benetako "jatorrizko estatubatuar heroi"tzat aldarrikatuz, nahiz eta egungo AEBko lurraldea inoiz oinkatu ere ez zuen egin, Biden Presidenteak duela zenbait urte ofizialki adostutako Indigenous Peoples’ Day delakoa kentzea justifikatzen zuen, Estatu Batuetako jatorrizko herriei eta biztanleei errekonozimendu zintzoa adierazteko.

Gazako genozidioaren konplizea izan den handiki bat, bake-gizon gisa aitortzea publikoki exigituz eta, era berean, elkarbizitza lehertaraziz eta estatubatuarren beraien arteko gorrotoa bultzatuz, zein zentzugabekeria arriskutsua zeinaren ondorioak, AEBetan zein mundu orohar ezagutzeke daude.

viernes, 10 de octubre de 2025

2025 10 07_DEIA, DdNN eta NdG_Sistema huts baten zerbitzura





________ Sistema huts baten zerbitzura

PSOE-PPren arteko liskarrak eragindako zarata mediatikoa, borroka politiko zintzo batetik oso urrun, gorgarri eta jasanezin bihurtu da. Estrategia honetan parte hartzen dutenak politika-mailako lehen ezpatak izatea oso larria aitortuz -aipamen berezia fruta eta errima ezinezkoak maite dituen andre bati, zeinaren "que te vote Txapote" Espainiako Urrezko Mendeko dekasilabo baten antzekoena den zalantzarik gabe- ez da, hala ere, gaur azpimarratu nahi dudana. Jarrera fratrizida hori gobernu eta gobernarien kudeaketa-dinamikara ere hedatzen dela diot, herritarrentzako ondorio zuzena oso larriekin. Izan ere, azken asteotan soilik, hiru kasu aipa ditzakegu, guztietan emakumea da biktima. Sakoneko kontua alde batera utziko dut. Nabarmedu beharreko ebidentzia da erantzuleek, haien lehen betebeharra pertsonen osotasuna babestea izanik, interes handiagoa erakusten dutela eragin izandako arriskua minimizatzeaz, haien erabateko eskumenik eza justifikatzen saiatuz, biktimengan baino. Zertaz ari naiz?

Andaluziako Osasun zerbitzu publikoak mamografia bat egiteko deitu zituen ehunka emakumeri ez zien jakinarazi emandako emaitzak arrisku zantzuak erakusten zituela berehalako erantzuna eskatuz. Bi urte geroago helarazi dieten beren egoeraren berri, batzuk jada minbizia garatu duten egonduz; Emakume asko, indarkeria matxistaren biktimak, babesik gabe eta tratu txarren emailearen eskura geratu dira, alerta-eskumuturreko famatuak huts egiteagatik, baita berbiktimitatuak ere haien erasotzaile anomalia honen ondorioz epaitegitik libre ateratzea ikusi dutenean; Azkenik, urriaren 3tik, genero-indarkeriaren epaitegi kolapsatuek emakumeen sexu-askatasunaren aurkako delitu guziak ere bideratuko dituzte. Hori bai, bere garaian onartu ziren ezinbesteko baliabide pertsonal eta teknikoei dagokienez, berririk ez. Ezta Andaluziako Juntako Presidenteaz edo Berdintasuneko eta Justiziako ministroez ere. Mazon izeneko tipo bati ona eginez?

Sistema huts baten zerbitzura politikari arimagabeak. Edo alderantziz.


martes, 7 de octubre de 2025

Luna del cazador, superluna de octubre, redonda y llena 🌕🌕🌕

_____ Llévale el calor de mis palabras
y bébete la luz de la distancia,
luna,
que necesito verlo,
por favor...

-Pedro Herrero/Mercedes Sosa-


Noche de luna llena, primera luna de otoño, luna del cazador...
Luna y ausencias...
Y viceversa

miércoles, 1 de octubre de 2025

Jane Goodall... Agur! Lux Aeterna.

 






























Con motivo de su 90 cumpleaños, la revista Vogue le pidió que resumiera su pensamiento en nueve consejos vitales:

_____ Trabaja duro, busca el terreno común para entenderte con los demás, ten empatía, apoya a tus hijos, no tengas miedo de cambiar de idea, convéncete de que todos podemos tener un impacto en el planeta con nuestras acciones, se fiel a ti mismo y actúa, no te quedes parado. Y sobre todo, ten claro que todo ocurre por una razón...

Etóloga, experta en primatología y activista de la protección de los ecosistemas y la biodiversidad, galardonada con un sinfín de premios y reconocimientos internacionales, fue nombrada Mensajera de la Paz de las Naciones Unidas. 

El legado que deja tras de sí es inmenso y su trayectoria vital, cómplice e inspiradora.

Jane Goodall
Londres, 03 04 1934 / Los Ángeles, 01 10 2025

Agur! Lux Aeterna.


🦍🦍🦍❤️❤️❤️