





Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, gui帽os literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.











Datorren astean hasiko da ofizialki 2023ko udal
hauteskundeen kanpaina, Euskadin eta Nafarroan foru hauteskundeak dira ere eta
Madrilen, adibidez, baita autonomikoak ere. Legeak berak 15 egun hauetan zehar
dagoeneko ezarrita dauden arauak errespetatzera behartzen ditu denok. Baina,
gero eta lehenago hasten den kanpaina-aurreko deritzonean ez dago bat ere,
hemen barra libre: gehiegizko dialektikoaren eta demagogiarik lizunenaren
makineria koipeztatzea da kontua. Hala eta guztiz ere, aitortu behar dugu
aktore politiko guztiak ez direla lotsagabekeria berarekin moldatzen lohi
honetan, ze askok, betidanik, haien kargua eta hiritarrak errespetatzea dakiten.
Beste batzuek, aldiz, xapapote horretan iraulkaturik gustura sentitzen dira.
Esate baterako, Isabel Diaz Ayuso eta bere ideologo nagusia, Miguel 脕ngel
Rodr铆guez, eskrupulurik gabeko tipoa baina oso-oso zorrotza bere
betebeharrekin: Ayuso = gehiengo osoa eta kitto. Eta horretan ari dira biok.
Urrutira joan gabe, duela egun batzuetako Ayusok zabaldutako perla:
"Justizia soziala ezkerraren asmakizun bat da klase-borroka, herra eta
inbidiaren kultura sustatzeko (sic). Hona hemen berriro batzuek eta besteek
primeran kakaratzen duten 'ezker-eskuin' xelebre tandem-a. Baina Ayusok
egindako justizia sozialari apelazioak -baieztapena barregarria izan eta laster
iritsiko diren erantzunen zain egon arren- barrutik astindu nau. Izan ere, nire
kultura politikoan zerbait erroituta badut -Agirre Lehendakariaren garaikideak
izan ziren etxeko zaharrenen legatua- Agirrek berak, ordezkari publiko zein
jeltzale gisa, gure aberria defendatzeko konprometitu zituen printzipioak dira,
indarrean irmo jarraitzen direna: pertsonen askatasuna eta duintasuna aitortzea
edozein dela ere haien egoera, kohesioa eta justizia soziala.
Kalkulu elektoraleko profesionalek, epe laburrekoek
eta gaitzustean ibiltzen diren besteei halanola etiketatzea helburu politiko
bihurtu dutenek, etxetik kanpo zein barne, kontuan har dezatela: irakaspenik,
ezta bakar bat ere ________________________________________________


.jpg)

Ba dirudi Etxebizitzarako Eskubidearen aldeko Legea –Diputatuen Kongresuan Lege Proiektuaren testua joan den astean onartu zen, Senatutik igarotzearen zain orain– maiatzaren 28ko hauteskundeak baino lehen BOE delakoan argitaratuko dela. Haien babesle nagusiek harro azpimarratzen dutenaren arabera, demokraziaren historiako lehen Etxebizitza Legea da, hau meritua... Ez naiz orain eskumenak esleitzeaz edo inbaditzeaz, hainbesteren protagonismo edo abagune politikorako grinaz, Lege-edukiaren gainetik unea pribilegiatzera daramaten interesez edota bere dimentsio mediatikoaz ari, baizik eta ikusten den errealitateaz eta herritarrak errespetatzeaz. 1978ko Konstituzioak etxebizitza duin bat izateko eskubidea funtsezkotzat hartzea ez da harridura edo miresmena eragin lezakeen zerbait, gorora dezagun horrela onartuta zegoela jadanik nazioarteko arauetan. Harrigarri- eta miresgarritzat jo beharko litzatekeena da, alde batetik, Konstituzioa onartu eta 45 urtera, 47. artikuluak asmo-adierazpen hutsa izaten jarraitzea -ez oso asmo onekoak, hain zuzen- eta, bestetik, nahita ere izan arren, ondoz ondoko PSOE- eta PPren gobernuek ez izan izatea gai artikulu horrek aldarrikatzen duena babesteko, hau da, etxebizitza duin bat izateko eskubidea hori bermatzeko, batez ere pertsona ahulenentzat, baliabiderik egokienak erabiltzera bere burua behartuz. Aitzitik, alde bakarreko politikak bultzatu dituzte, lurzoruaren erabilera arautuz -Estatuko eskumen esklusiboa- interes orokorraren beharrei bizkarra emanez eta espekulazioari mesede eginez. Hola, herritar-eskubide bihurtu beharrean, etxebizitza kontsumorako eta inbertsiorako ondasun eta lehen mailako espekulazio-elementu bihurtu da, krisi ekonomikoaren garaian bereziki. Eta etxebizitza arloaren eskumen esklusiboak dituzten autonom铆a-erkidegoek arduragabekeria honetatik darion bidesaria ordainduz.
Primeran ba, Podemos eta PP konpartsa eginez, baita EH Bildu ere, Sanchezen PSOEk demokraziaren historiako lehen Etxebizitza Legea eskeintzen digu. Hau meritoa, hau komerie __





___________ I帽aki de Mujika
