miércoles, 16 de julio de 2025

2025 07 15_DEIA. NdG eta DdNNav_ Ukazioaren aurrean, egitateak: Genozidioa.



___________ Ukazioaren aurrean, egitateak: Genozidioa.

1995eko uztailean, armada serbobosniarrak inbaditu zuen Srebrenica -Nazio Batuak eremu seguru izendatu zuen hiria, gaur Bosnia eta Herzegovinean kokatua-, 8000 gizon eta mutiko musulman bosniar baino gehiago basatiki erailez. Gainerako biztanleak, 25.000 emakume, haur eta adineko inguru, enklabetik indarrez bota zituzten. Urte batzuk geroago, 2007an hain zuzen, izugarrikeria hori, II. Mundu Gerra geroztik izan den sarraskirik handiena Europan, genozidioa izan zela, inongo eragozpenik gabe, ebatzi zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiak, Beraz, 30 urte bete dira Srebrenicako masakretik. Ba nere buruari galdetzen diot, Gazako zerrendako palestinarren aurka armada eta erregimen israeldarra exekutatzen ari direna ikusia, nola den posible norbaitek ukatzen ahal izatea gauza bera dela. Are gehiago: hamarkadadetan zehar enegarren potentziara igotako genozidio bat, palestinar herria sarraskitzeko zehatz-mehatz diseinatutako plan batekin, gerra- zein bake-garaian aurrera eramanaz. Izan ere, gainera, Israelgo Estatuaren historia bera da frogak eta datu guztiak ematen dituena: muturreko espantsionista, NBEren ebazpenak, bata bestearen atzetik, ez betez eta su-eten aldiak zigorrik gabe urratuz. Azken keinua, joan den asteko berria, Nethanyahu Gobernutik bertatik dator: 21 hilabetez zibilen sarraskia, gosete antolatuak eta nahitaezko joan-etorriak izan ondoren, Zerrenda-hegoaldeko Rafahko hondakinen gainean, "hiri humanitario" bat eraikiko dutela iragartzen du, non 600.000 gazatar indarrez kokatuaraziko dituzten. AEBetako presidenteak babestutako proiektu bat da, nola ez! Dena den, zer esan dezakegun alderdien arteko bake elkarrizketak gidatzeaz harrotzen den norbaiti buruz eta, aldi berean, Israeli janari-ilaraetan emakumeak eta haurrak hiltzen jarraitzea baimentzen dionaz? Ez dezagun ahaztu, halaber, palestinar guztiak Gazatik bota ondoren, Zerrenda resort turistiko bihurtzeko haren plana. Miserablea...

Duela 30 urte, Srebrenicako genozidioa, gaur egun, Gazakoa. Ukazioaren aurrean, egitateak.

martes, 8 de julio de 2025

2025 07 08_DEIA, NdNNav eta NdG_Euforia eta dolua



_______ Euforia eta dolua

Uztaileko lehen asteburuko gaurkotasuna goi mailako itxuraz ekitaldi politikoen eta herri askotako jaien hasieraren artean igaro dira. Fundamentuz hasteko, horra hor PP-k ospatutako desfile militarra: euforia militantea, mendetasuna eta kritikak ertzeratuta, eta Feijóo buruzagia berotasunez txaloturik izana arren, ezta hola ere karisma edo protagonismo zerbait gehiago batutzeko gai izan zen. Bada, Aznar, zeinen ministroen artean 10 auzipetu eta ustelkeriaz kondenatuak daude, baita haren arima-laguntxo batzuk ere, zintzotasuna erreklamatzen; Ayuso andere zalameroa, berak bai dakienez, urrumaka, zain, zelatan; Mazon, bekatu orotatik askatua, haren irribarre harroputza erakusten; ahots-berriak ezagun zaharrak dira, ohi bezala sasiak sutzeko eta gezurrak zabaltzeko prest; eta VOX, harri-gonbidatua, esaten dutenaren zein isiltzen dutenaren arretaren erdigunea, hau arrakasta... Gertatzen dana da esandako guztiak, euforia dolua bihurturik, balio digula PSOEren Komite Federalan bizi izandakoa laburbiltzeko: hiru ahots kritiko izan ezik, gainerakoek sutsuki laudatu eta txalotu dute Sanchez kapitaina; bezperan tronuratutako Salazar delako bat, neskei zirriak egiteagatik pikutara bidalita, eta berriro ere, biktimek izan ezik, PSOEn inork ez zekien?; exekutibako aldatzeak -emakumeak erreskatera- ezer alda ez dadin, benetako gatopardo-jokoa; eta mutur-eskuina ere protagonista, ez arrazoi politikotzat hartua, aitzakia gisa baizik. Feijóok dio: edo Sánchez edo ni, Sánchezek: edo ni edo ultraeskuina. Norbaitek bioi gogoraraz diezaiela arrakastaz zein ahuleziaz hiltzen dela.

Ba, emozio ezberdinak bizi nahiago dut nik: Iruñan, Palestinako herriaren aldeko Yala Nafarroa delakoaren plataformarekin San Ferminen txupina eta bihotzak piztea, lau haizetara Palestina Aske! Ohiukatuz; edota, XV. mendean sinatutako bakearen akordio bat oroitzez, Lesakako Orin errekaren bi pretiletan uztailak 7. bakoitzero dantzatzen den Zubigaineko Dantza zoragarriaz berriro disfrutatzea. Askatasuna, bakea, nola ez…


miércoles, 2 de julio de 2025

Camarón de la Isla, hace 33 años ya. Y Enrique Montiel... 📓📓📓


No entiendo nada sobre el tema aunque debo confesaros que el flamenco es algo que siempre me ha inquietado, dicho en el sentido más íntimo del término, como si algo susurrara en mi oído... me revuelve, me hace sentir, me conmueve... Y luego el lenguaje propio que se gasta, a mí que me gusta más un revoloteo de hojas de enciclopedias imposibles que el de los volantes de una falde flamenca, no son tan diferentes tampoco... mecer el tercio, brillar el duende, siguiriyas, soleá, por bulerías, pelear el cante, hondo quejío, universo jondo, acompañar al toque y ni sé cuantos giros y requiebros más... cómo me gustan sus formas y sus metáforas, ese jugar con la emoción y las palabras... De manera que cómo no querer entender, sentirlo es sólo una quimera, eso que dicen 'el misterio'... En fin, sólo sé que, en ocasiones, escuchar tocar o cantar a según quién me emociona profundamente.Todo esto viene a cuento de que hoy es 2 de julio, o sea, ya es 2 de julio, el tiempo vuela...y de algo que ahora leo, un escrito sin mayor historia y que ya tiene unos cuentos años. Hagamos cuentas de la fecha y de mis recuerdos en papel...

Haciendo cuentas, pues, hoy se cumplen 33 años de la muerte de quien, dicen, ha sido uno de los más grandes cantaores de la historia del flamenco, José Monje Cruz, Camarón de la Isla. Y cuando una tiene la suerte de conocer a quien, dicen también, ha escrito la mejor biografía del cantaor -ni sé ya la de ediciones que lleva- cada cosa encuentra su sitio.

Será que un buen libro es el puente perfecto para transitar del arte a las emociones, será que hay mucho arte en la voz y en la forma de hacer de Camarón o será que las emociones no se discuten. Pero, sobre todo, antes que nada, hay que saber contar lo que no tiene discusión.







































Hoy va por ti, Enrique, porque sí, porque te admiro y porque te quiero. Por todo, por tanto, por tantos... Que el arte, como emocionarse, como el amor, no sabe de geografía, fechas, credo ni banderas.


'Camarón. Vida y muerte del cante.'
 -Enrique Montiel-

  

martes, 1 de julio de 2025

2025 06 30, Irunen... egunargitzen...⚫⭕🔴


Demos la razón, pues, a quienes les revienta que seamos así como somos, pocos y cobardes al parecer y, además, unos tristes de collons...

Despuntaba el día, un 30 de junio que, finalmente, devendría magnífico de principio a fin, pura vida, palpitante... y sigue latiendo... que ni aun queriendo, o sin querer, podrá nadie sojuzgar, ensombrecer o ningunear el San Marcial 2025 que hemos vivido...


Milesker, Marcos Asin Otermin, grabatutako bideoa konpartitzeagatik, hau oparia...

Baita ere denok parte izatea sentitu dugun egundoko Alardea bizi izana posible egin duzuen guztioi, handi-handiak zarete...
Irun
⚫⭕🔴

02025 07 01_DEIA, NdG eta DdNN_Atertuko al du? ✖️✖️✖️




________ Atertuko al du?

José Antonio López Ruiz, Kubati, ETAko kide izandakoa, 13 hilketaren egilea, eta Auzitegi Nazionaleko aulkiaren bere lagunek espetxeratzea saihestu dute Fiskaltzarekin eta akusazioekin akordio batera iritsi ondoren: antolatutako "Ongi Etorriak" mespretxatzen dituzten biktimei dakarkien umiliazioa eta mina aitortu egin dute eta, berariaz, delitua egin izana, beteko ez duten 2 urteko kartzela-zigorra onartuz, hau eskuzabaltasuna… Honako hau aldarrikatu dute SORTUren nagusiek: Kubati & Cia, sakrifizioaren adibide, ‘gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesua blindatzearen alde' baino ez dute egin. Tira, Bakearen Nobel sarirako etorkizuneko hautagai ofizialak. Ironiak aparte, trilero joko hau urrundik dator. Bere garaian, Batasuna zaharra ilegalizaturik izana, SORTU atera zen inanitatearen ur horietatik, erregistro ofizialean alderdi politiko berriaren izena emateko, sigla mailegatuak edo marka zuriko zerrenda akabo. Politikaren jokoan erabat sartu izana bermatuz, bai ala bai Alderdien Legeari, espainiarra peto-petoa, makurtzea beste aukerarik ez zegoen. Beraz, indarkeria orori eta indarkeria egiten zutenei bai ala bai uko egin behar zieten. Horrela geratu zen, manu militari izan arren, alderdi berriaren Estatutuetan: (sic) "SORTUk espresuki arbuiatzen du ETAren indarkeria, baita indarkeriarekin bat datorren edozein jokabide ere". Eta abar. Hau da, berrogei urte baino gehiago behar izan zituzten ETAren aurkako ahotsa altxatzeko erabakia hartzeko, onartu eta aitortu ere egiten ez zuten legezkotasun baten apo guzti-guztiak irensten. Ez dago amore emate umiliagarri baterako definizio hoberik. Bere parrokiak du pairamena!, errekorra bai. SORTU-ren bozeramaile ospetsuen katadurarekin batera, baita peonena ere.

Duela egun batzuk soilik, Hernaniko udaletxearen aurrean, gazte talde handi bat "Gora ETA militarra" oihukatuz egon zen. Irakurri dudanez, batzuentzat, betikoentzat hain zuzen, adierazpen herrikoia, baita kulturala ere, jada besterik ez da.

Euria ari du bustita. Atertuko al du?


 ✖️✖️✖️