martes, 16 de junio de 2026

2026 06 16_DEIA, DdNNav eta NdG_Isilarazitako gatazkak



_________ Isilarazitako gatazkak

Munduan zehar sakabanatuta dauden tentsio-egoera ezberdinei heltzen diegunean, nolanahi ere, deituriko ahaztutako gatazkez hitz egiten amaitzen ohi dugu. NBEk berak sortu zuen aproposako zerrenda, gutxitu beharrean, kide berriak gehitzen jarraitzen ari da. Oso zaila egiten da horietako edozeinetan zuzeneko arreta mantentzea, Ukraina, Gaza, Libano eta Irango bezalako egungo gerren magnitudearen aurrean. Dena den, ahaztura baino okerragoa den zerbait badagoela esango nuke nik, isiltasuna, beti nahita baita. Isiltasun doilor bat, Putin, Trump edo Netanyahuren makineria mediatiko gorgarriaren maila berean dagoena. Isilarazitako gatazka horietako bat -ez ahaztua, Espainian behintzat, Sánchezek eta bere gobernuak kitatutzat eman arren- Mendebaldeko Saharako gatazka da, konkretuki Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko 2020an lehertu zen gerra, alaui armadak Guerguerateko muga-pasabidea, lurralde liberatuetan, eraso zuenean, 1991an sinatutako su-etenerako akordioaren hautsiz. Nahita probokazio bat, izan ere, hortik aurrera, Marokok teknologia aurreratuko borroka-droneen erabilera aktibatu zuen NBEren babespean derrigorrezko desmilitarizaturik den eremu batean, intentsitate baxuko gerra isil baten jokaleku bihurtuz.

Joan den ekainak 7an egindako azken erasoan, Maroko ez zen soilik Fronte Polisarioaren etorkizuna burugabetzen saiatu Lahbib Abdelaziz hilez -FPren Idazkaritza Nazionaleko kide eta SEADko presidente historiko Mohamed Abdelazizen semea- aitzitik, kontzienteki egin zuen, hurrengo egunean egungo presidente Brahim Gali eta NBEk Mendebaldeko Sahararako duen bidaliko berezia den Staffan de Mistura -Maroko eta Polisarioaren arteko elkarrizketa-zubiak berreraikitzeko arduraduna- Tindufeko errefuxiatu-kanpamentuetan bilduko zirela jakinez. Ez dut kasualitateetan sinesten... Bukatzeko, xehetasun garrantzitsu bat: Marokok dron-militarren erabilarekin lotutako gai goi-teknologikoetan duen bazkide estrategikoa, Israel da. Beste kasualitate bat?

Isilarazitako gatazka bat, ozenagoa izan ezin duena…

martes, 9 de junio de 2026

2026 06 09_DEIA, DdNN eta NdG_Ezezagunok




_________ Ezezagunok

Joan den asteko zutabean, gaurkotasuneko titular handien inbasio-tamainaren aurka borrokatuz komunikabideetan lekua egiten zuten albisteen balioa azpimarratu nuen. Gaur horietako bat aipatu nahi dut, xumentasungatik berri erraldoi bat: hilearen 1ean, Meridako Erromatar Antzokian, Irungo Ezezagunok Antzerki Elkarteak arte eszenikoen arloko estatuko saririk handienetako bat jaso zuen, 2026ko Max Antzerki Amateur Saria, hain zuzen, SGAEk emana. Dena den, ibilbide oro lehen urrats batekin hasten da. Abentura honen kasuan 2007an, hiru lagunek -duela bi urte eskas hil zen Ana Perez gogoratua, Miren Etxeberria eta Luisma Moreno- Irungo udalak utzitako pisu zahar batean antzerki-tailer baten ateak irekitzen dituztenean. Bertan, hurrengo urtean, desgaitasun intelektuala duten pertsonek osatutako Ezezagunok taldea jaio zen. Geroztik hona, Espainiako geografia osotikan antzerki lehiaketetan haren parte hartu izanak errekonozimendu ugari eta mota guztietako -obra, zuzendaritza, muntaketa, jantziak, aktoreak eta abar- lehen sariak merezi izan ditu, aipatutako Max 2026 Saria azkena izan da, oraingoz behintzat. Baina antzerki inklusiboa maila artistiko panorama gorenean kokatzea guztietako saririk nagusiena da akaso.

Hautsiezinezko bokazio batekin eta lan askorekin, Anek, Mirenek eta Luismak aniztasunaren eta inklusioaren balioak, antzezlei arreta eta laguntza, eta grina artistikoa integratzen dituen proiektu bat sortarazi zuten. Triangelu horrek zirkulu perfektua bat izaten amaitu du, dardartia, uhin hedakorrak etengabe eboluzionatzen ari direla, nukleo tinko eta mugiezin bat babestuz. Zera, amets gisa hasi zena iraultza isila bilakatu da, geldiezina eta sustagarria, mugak eta estereotipoak apurtu dituena. Ze Ezezagunok proiektua osatzen duen familia handia gizarte-inklusioaren esparruan zein kulturan ezinbesteko erreferente bihurtu baita, maila goreneko errekonozimendu-orokorra lortuz.

Irungo antzerki talde xume bat, Ezezagunok, gero eta ezagunagoa. Zein handiak, zein ibilaldi apartakoa.




martes, 2 de junio de 2026

2026 06 02_DEIA, DdNNav eta NdG_Su-etenik al dago?

_________ Su-etenik al dago?

Ziur nago datorren asteburuan Aita Santuaren etorrera iragarrita egoteak su-eten bat ekarriko duela Espainiako politikak libratzen duen gerra fratrizidan. Joan den astean Vatikanoa ikustatu zuen Sanchez presidenteak, aita santuaren testuingurua lotsa gutxiko tribuna bihurtuz, haren alderdia eta gobernua buru-belarri sarturik dauden iskanbilari buruzko bistakoa diren aitzakia zaharrak zabaltzeko. Eta atzo, hor bertan, pressing-catch moduko markaketa batean, auskalo Sanchezi edo Feijóori berari, agertu zen ere Isabel Ayuso, nahita otzana, neurritasuna, doinu goxoa eta Aita Santua bera ahaztuz patrio-txokora itzuli bezain laster. Eta bitartean, VOX-ren lider ultra Gotzain-Konferentziaren presidentearekin batera ikustarazten da, zeinari jo ta ke erasotzen ari zion Espainiako Elizaren etorkinen erregularizazioaren aldeko eta lehentasun nazionalaren aurkako jarreragatik. Eguzkia nora zapiak hara, nabarmen… Hain argi ez daukadana zera da, hiruretako norbaitek Papa Leon XIV-ren lehen entziklika irakurri duenik, zita pila, ganora gutxi, gogu gutxiago. Baina Prevost Aita Santuak adibidearekin predika egiten du: bere keinu eta adierazpen publiko bakoitzean, herrien arteko anaitasuna eta justizia eskatzen eta etorkinak defendatzen ditu, Gaza, Ukraina edo Irango gerren aurkakoa da, eta botere teknologikoaren, handiki handien eta Adimen Artifizialaren arriskuez ozenki ohartarazten du, giza-duintasuna errespetatze, babeste eta finkatzearen orduan. Eta Trump, Nethayahu edo Putinen aurka zuzenean aurre egin gabe, soilik 'gerrarik ez' aldarrikatuz argi et garbi egiten du. Beraz, badirudi egungo Aita Santuak apustu garbia egiten duela Elizaren doktrina sozialaren oinarriak berriro astintzeko.

Leon XIII-ren Rerum Novarum entziklikak funtsezko mugimendu sozial eta politiko bat sortu zuen mende ta piko baten zehar, 130 urte pasata, ikusteko dago zer ekartzeke daukan kontrolik gabeko mundu honetan ordena eta justizia birkokatzen saiatzen den Leon XIV-renak, Magnifica humanitas. Su-etenik al dago?