Espainiako Koalizio Gobernuko -PSOE eta Unidas Podemos- kideen arteko Sexu-Askatasunaren Berme Integralari buruzko Legearen inguruan -‘soilik bai da bai’ legea deiturikoa- azken asteotan zehar izandako ikuskizun tamalgarriaren aurrean harrituta nagola aitortzen dizuet. Lege honek finkatutako delituen birformulazioak eta orain Gobernuako zati batek bakarrik bultzatutako kontrarreformak arauaz haratago doan primerako liskar bat ekarri dute, egunez egun areagotzen dena. Lampedusa ilun bateko gatopardoak balira bezala, bakizue, dena aldatzea ezer aldatu ez dadin... Alderik alde etengabeki kulunkatzen ari, joan-etorri horretatik ezin da ezer onik espero: dituzten pisoko argudioak flakatzen ari dira azalpen ulertezinak, esaldi hutsak eta ebaieztapen faltsuak erabiliz, beren jarraitzaileei soilik zuzendutako kanpaina- eta doktrinamendu-mantra gisa behin eta berriz errepikatuak. Tira, gauza bera egiten ari dira Feijooren PPa eta ultraeskuindar ofiziala ere. Irrika orokor hau ikusita, taktika politiko eraginkorra dela dirudi baina, uzten ari den arrastoa ikusita ere, inola ez kaltegabea, faktura pasako du. Ez naiz orain erakunde-, alderdi-, gobernu- edo politikariez ari, unea iritsia hautetsontziek den-denoi erantzungo baitie, ezta politikagintzari holako jarrerak dakarren desprestigioaz ere. Sexu-indarkeria biktimen minaz eta ezintasunaz ari naiz espresiki, haien defentsan sortutako espektatibez bat-batean behea jota eta, azken batean, feminismoaren beraren kausaz.
Lege-erreforma bati
ekitea, are gehiago arlo penalean, lan oso delikatua eta konplexua da, ad
nominem edo esklusiboki hartutako erabakien ondorio izan ezin behar dena. Onar
dezagun: pentsatze-txokoa deiturikoa asmo onekoez bete-betea dago, bertatik norbera
ikasitakoa ikasitakin ateratzen bada, primeran ba. Baina kasu honetan,
protagonisten jarrera eta aukeratutako bidea ezagututa, zer esan? Erakutsitako
gaitasunik eza eta umiltasun falta ikusita, hobe dut ixiltzea… Egundoki
harritua nago, baita oso-oso kezkatua ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario