Abenduaren 31a, kolore guztien laburpenen txanda. Oso-oso zaila da izenburu gutxitan mugatzea 2024 zahar honek eman duena, gorabeheraz betetako urtea, bai. Hau ez da, beraz, laburpen bat, 4 gogoeta pertsonalak besterik ez:
1/ Sirian, Bachar Al Asad diktadorearen erorketarekin, gerra amaitu berria da. Hori bai, 13 urteko agoniaren ondoren. Oraindik zutik dauden beste bi gerrarako -Errusia/Ukraina, Israel/Palestina- zantzu txarra, zeinek Putin eta Netanyahu buruzagi zitalen interes estrategiko eta espantsionisten ondorioa besterik ez baitira jadanik: biek zibilak sarraskitzen eta eskolak, ospitaleak eta errefuxiatuen esparruak zigorgabetasun osoz bonbardatzen jarraitzen dute, munduko gainerako pasibotasun konplizearen aurrean.
2/ 51 gizon zigorturik izan dira Frantzian etengabeko bortxaketagatik, 20 urte zigorra senarrari eta urte gutxiago gainerakoei. Izan zen izugarrikeria ezagutua, oso merke atera egin diela iruditzen zait. Dena den, hori guztien gainetik, Gisèle Pélicot biktimak erakutsi dituen eskuzabaltasuna eta duintasuna, hitzarik ez... Ezta ere Espainian hilketa matxisten egoera definitzeko -46 emakume eta 8 adingabe erahil 2024an- bistan denez, funtzionatzen ez duen sistema baten babespean.
3/ DANA izan eta bi hilabetera -223 hildako eta oraindik 3 desagertu- kaltetuen artean utziera-sentsazioa areagotzen ari da. Horra hor politika zintzoaren porrotaren frogarik argiena: Mazon presidentea, hura babesten duen PP-rekin batera, lotsaren estrategia.
4/ Puntu hau etxekoekin zuzenki lotuta dago, emoziotan blai. Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen eraikina -Paris, Avenue Marceau 11- berreskuratzeaz ari naiz, gure aurretik izan zirenentzako oroitzapen hunkigarri batekin, beti JELpean: Ia 80 urte bidegabe konfiskatu eta gero, Espainiako Gobernuak, egungo okupatzailea, izan zen latrozinioa onartzen du. Lehen pauso emanda, ba zen garaia…
Ba bai, erronka zahar- eta berriekin, 2025a lanez gainezka dator. Lehenengo momentutik beraz eta guzti-guztioi... URTE BERRI ON!