Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
domingo, 5 de junio de 2022
martes, 31 de mayo de 2022
2022 05 31_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Ultraeskuineko emakumeak
_______ Ultraeskuineko emakumeak
Batzuetan, esaten diot neure buruari ez dagoela betebeharrei
bizkarra emanez jokatzen duten politikarien pareko lotsagabekeriarik, hau da,
herritarrei zerbitzatzea haien eskaerei erantzunez edo interes orokorraren aldeko
ekimenak bultzatuz guztion ongizaterako. Horri buruz kolore politiko guztien
adibideak daude, azkenak egun gutxi besterik ez du: Diputatuen Kongresuan 'Sexu
Askatasunaren Berme Integralariaren Lege Organiko’ delakoaren eztabaida zela
eta, ultraeskuineko bankadako emakume batek beste emakume guztiak iraindu bait ginduen.
Guzti-guztiok iritzia izateko eta iritzia adierazteko eskubidea dugula esango
didazue, eta egia da, noski baietz! Baina ez naiz ni horretaz ari: iritzia
emateagatik iritzia ematea, are gutxiago hizlarien tribunatik bertatik gezurrak
botatzea, ez da politikagintza, ez da Politika egitea, jokabide horren helburua
erabateko ezberdina da, nabarmenki. Hori esanda, holako jarrera printzipiorik
gabeko edozein politikarirena izan badaiteke ere, gaur irmo eta gogor salatu
nahi dudana, nahaztezina delako, zera da: Vox taldeko diputatu andereak piropoa
herri-txispa gisa aldarrikatu du honako adibide hauen bidez, Hori
gorputz eder bat dela bai, ez Guardia Zibilarena edo Esaidazu zure izena
eta Reyes-oparirako eskatzen zaitut, edota Legearen aldeko jarrera
erakusten dutenak edertasunaren eta gizonaren aurka daudela. Tira, holako
astokeriekin ez da bere iritzia ematen ari, ez ditu politikaren balioak
zabaltzen, gorrotoa eta azalkeria baizik. Iraingarria da gizon- zein
emakumentzat, diputatu emakume batek honako harrokeriarekin indarkeri matxista
ukatzea, horren aurka borrokatzeko botere eta politiko guztien elkar-leialtasuna
behar bait da. Aurten Espainian 17 emakume hil ditu jada indarkeri matxistak,
azken zazpi egunetan, 3 Andaluzian, non Juntako Presidentziarako beste emakume
negazionista bezain berritsu bat aurkezten du Vox-ek hautagaiaz. Orain arte
isilik dago, mutua... Koldarra.
Homo homini lupus, diote. Ba urrats bat harago VOX-emakumeak daude.

jueves, 26 de mayo de 2022
2022 05 25_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Sufrimenduari onura ateratzea...


_____ SUFRIMENDUARI ONURA ATERATZEA
Joan den hilean, OXFAMek -garapenerako lankidetzako eta pobreziaren aurkako gobernuz kanpoko erakundeen nazioarteko konfederazioa- "Krisiaren ondoren, hondamendia" izeneko dokumentua argitaratu zuen. Txostenaren arabera, aurtengo amaieran 260 milioi gizaki gehiago egongo dira munduan muturreko pobrezian -33 ordutik behin milioi bat sortua- pandemiaren ondorioz baita maila globaleko desberdintasunen igoeraz, elikagaien prezioen igoera neurrigabeaz eta, azkenik, Ukrainako gerraz ere. Zera, 2022an 860 milioi pertsonak bizitzeko baldintza penagarriak jasango ditu. Atzo bertan “Sufrimenduari onura ateratzea” izenburuarekin OXFAMek argitaratutako beste txosten batek -nazioarteko elite ekonomiko-politikoa den Munduko Ekonomia Foroa delakoa Suitzako Davos hirian ospatzen ari den bileraren ondorioz idatzia- guztion begi aurrean gertatzen ari dena salatzen du ere. Eskaintzen dituen datuak jasanezinak dira, suntsitzaileak: 1) Munduan dauden 2.668 ‘mila-milioidun’en aberastasuna -pandemiaren garaian 573 aberats berriak sortuak, bat 30 ordutik behin- munduko BPGren %1 3 '9 parekoa da; 2) Oro har, azken bi urteotan beren irabaziak ad infinitum hazi dituztenak energia-, elikagai- eta farmazia-sektoreetako enpresak izan dira, 1.000 milioi dolarreko erritmoan bi egunetik behin; 3) 3.100 milioi pertsonak -gizateriaren % 40 pobreena- baino aberastasun handiagoa dute munduko 10 gizon aberatsenek soilik; 4) Munduko 20 'mila-milioidun' aberatsenen ondasuna Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialde guztien BPG baino handiagoa da. Hauek, besteak beste…
OXFAMeko adituek ondorioztatu dutenez, neurri erradikalak eta berehalakoak hartzen ez badira, orain arte inoiz ezagutu ez diren pobrezia-, desnutrizio- eta sufrimendu-mailen gorakadaren aurrean egon gintezke, boteretsu eskukada baten aberastasuna etengabe hazten ari den bitartean. Ez dezagun geure burua engainatu: Davos hirian bildutako eliteak ez du inolako interesik edo borondate zintzorik eskalada hori iraultzeko edo geldiarazteko.
Eta kitto.














