jueves, 26 de mayo de 2022

2022 05 25_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Sufrimenduari onura ateratzea...




























_____ SUFRIMENDUARI ONURA ATERATZEA

Joan den hilean, OXFAMek -garapenerako lankidetzako eta pobreziaren aurkako gobernuz kanpoko erakundeen nazioarteko konfederazioa- "Krisiaren ondoren, hondamendia" izeneko dokumentua argitaratu zuen. Txostenaren arabera, aurtengo amaieran 260 milioi gizaki gehiago egongo dira munduan muturreko pobrezian -33 ordutik behin milioi bat sortua- pandemiaren ondorioz baita maila globaleko desberdintasunen igoeraz, elikagaien prezioen igoera neurrigabeaz eta, azkenik, Ukrainako gerraz ere. Zera, 2022an 860 milioi pertsonak bizitzeko baldintza penagarriak jasango ditu. Atzo bertan “Sufrimenduari onura ateratzea” izenburuarekin OXFAMek argitaratutako beste txosten batek -nazioarteko elite ekonomiko-politikoa den Munduko Ekonomia Foroa delakoa Suitzako Davos hirian ospatzen ari den bileraren ondorioz idatzia- guztion begi aurrean gertatzen ari dena salatzen du ere. Eskaintzen dituen datuak jasanezinak dira, suntsitzaileak: 1) Munduan dauden 2.668 ‘mila-milioidun’en aberastasuna -pandemiaren garaian 573 aberats berriak sortuak, bat 30 ordutik behin- munduko BPGren %1 3 '9 parekoa da; 2) Oro har, azken bi urteotan beren irabaziak ad infinitum hazi dituztenak energia-, elikagai- eta farmazia-sektoreetako enpresak izan dira, 1.000 milioi dolarreko erritmoan bi egunetik behin; 3) 3.100 milioi pertsonak -gizateriaren % 40 pobreena- baino aberastasun handiagoa dute munduko 10 gizon aberatsenek soilik; 4) Munduko 20 'mila-milioidun' aberatsenen ondasuna Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialde guztien BPG baino handiagoa da. Hauek, besteak beste… 

OXFAMeko adituek ondorioztatu dutenez, neurri erradikalak eta berehalakoak hartzen ez badira, orain arte inoiz ezagutu ez diren pobrezia-, desnutrizio- eta sufrimendu-mailen gorakadaren aurrean egon gintezke, boteretsu eskukada baten aberastasuna etengabe hazten ari den bitartean. Ez dezagun geure burua engainatu: Davos hirian bildutako eliteak ez du inolako interesik edo borondate zintzorik eskalada hori iraultzeko edo geldiarazteko.

Eta kitto.




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario