martes, 13 de septiembre de 2022

2022 09 13_DEIA eta DDNNA_Eta hau dena, astebetean... 馃嚞馃嚙馃嚞馃嚙馃嚞馃嚙馃嚞馃嚙

 







_____ Eta hau dena, astebetean…

Boris Johnsonek dimisioa aurkeztu ondoren, Erresuma Bateko Alderdi Kontserbadoreak buruzagi berria aukeratu zuen. Segidan, parlamentu-arauek ezartzen dutenaren arabera, Liz Truss anderea Premier britaniarra izendatu zen. Asmo handikoa dela diote, karisma falta eta printsipio alditsoak dituen politikaria, gaur neoliberalismoari atxikia. Ez da egiaztagutun ona, ezta ere bere aurrekorena baina Johnsonek gehiengo handia lortu bai zuen hauteskundeetan. Hala da: 81.000 tori-ek ezezik, britaniarrek ez dute Liz Truss bozkatu 10 Downing Street-era iritsi dadin; bestalde, 20 urte baino gehiago politikan daramatzan arren, inkesta guziek aldarrikatzen dute ospea zero duen ordezkaria dela, baita 2025.ren baino lehen izan behar diren hauteskundeak orain egingo balira, laboristek irmoki irabaziko lituzketeela. Eta hara! The Queen zendu egiten da. Liz Trusserena errekorra irudi arren, ezer Windsor' Elizabeth-ek bizi izandakoarekin konparatuz: 26 urtekin koroa jaso zuen, erreginaz hil da 96 urte beteta eta EBko erregealdirik luzeena izan da berea, baina haren pertsonarekiko errespetua eta esker ona lortu dituen bai izan direla adiezgarriak eta, horren eskutik, Koroa Erakundearekiko ere. Azken 70 urteotan, Isabel IIa. ateratako milaka argazkiren artetik, hauxe da ukitzen nauena: Belfasten, 2012ean, IRA talde-militarraren adar politikoaren Sinn Fein alderdiaren agintari baten eskua publikoki estutuz, Martin McGuinnes-en eskua, Ipar Irlandarako Ministrorde Nagusia hain zuzen. Ba, 20 urte pasata, erreginaren heriotzaren ondorioz jasotako ehunka laudatio eta dolumin-mezuen artetik, gaur ere azpimarratu nahi dudana Sinn Fein-eren bigarren agintaria den Michelle O 'Neill-ek zabaldutako mezua da, "Ipar Irlandan bakea eta adiskidetzea sustatzeko egindako ekarpena eta ahalegin irmoak” eskertuz. Espainiatik ikusita, duela 10 urte bezala, ulertezina- eta iraingarritzat jo dute askok, probokazio hutsa ikusiz non gainditzea dagoen soilik. Behar den obedientzipean? Noiz arte?

Eta hau dena, astebetean… ___________________________





  


martes, 6 de septiembre de 2022

2022 09 06_DEIA eta DdNN_Pablo Gonz谩lez... Free! 馃摙馃摙馃摙












































 

________ Pablo Gonz谩lez

Ukrainiako inbazioa hasi berria zen, hortxe zegoen Pablo Gonz谩lez kazetaria zenbait mediorentzat lana betez. Errusiaren aldeko espioitza salaketapean, otsailaren 27an atxilotu zuten Polonian. Kartzelan dago ordutik, inkomunikatuta, ze, agintari poloniarrez, gatazka-guneetan askatasunez mugitzeko kazetari izaera erabiltzen duen Putinen inteligentzia militarreko zerbitzuko agentea bait den. Hala ere, orain arte, Poloniako Fiskaltza ez da gai izan holako akusazioa justifikatzen duen nabaritasun bakar bat ere aurkezteko. Inolako babes juridikorik gabeko egoera gogor baten aurrean, Espainiako zein Europako erakundeek erakutsi duten pasibotasuna iraingarria da. Prozedura irregulartasunez beteta dago ere: EBko herrialde batean atxilotutako espainiar herritar bati bere familiarekin komunikazioa ukatzen zaio, sei hilabetetan Kontsularen 4 bisita baino ez ditu jaso, ezta bat ere bere konfidantzazko abokatuarena. Eta hori dena, Europako agintariek primeran ezagutzen duten Poloniaren aurka Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako irizpena ikusita, instantzia judizial gorenetan gardentasun eta berme prozesal eza salatuz, baita adierazpen eta prentsa askatasun publikoen urraketa ere. Testuinguru horretan, joan den uztailaren 27an Varsovian egindako Polonia-Espainia goi-bileraren osteko prentsaurreko bateratuan galdera bati erantzunez Poloniako juztiziarekiko errespetua eskatu zuen S谩nchez Presidenteak, bertako agintarien emandako laguntza eskertuz. Txantxetan hartzeko modukoa izango litzateke, baldin eta indarkeria instituzionaleko gertakari nabarmen baten aurrean ez bageunde: Zuzenbidezko Estatu orok -bere ordezkariek ere- babestu behar dituen bermerik oinarrizkoenak ukatzea. Eta bitartean, EBko hiritarra, espainiar jatorriko guraso errusiarren semea, Euskadin bizi den Pablo Gonzalezen egoera, argitu beharrean, larriagotu egiten da egunez egun.

Azkenik, gaur, Espainiako deituriko demokraziaren argazki nagusia, Senatuan S谩nchez & Feij贸o aurrez aurrekoarena da. Primeran doakigu...                   

____________________________________________________




                                                             

lunes, 5 de septiembre de 2022

martes, 30 de agosto de 2022

2022 08 30_DEIA_DdNN_NdG_Udaren amaiera... 馃寛馃挕馃挘馃搶馃搶馃搶





















Udaren amaiera

_________  Gainerakoentzat iritsi da jada udaren amaiera. Pandemiak lapurtu zigun deituriko normaltasuna bi urteren ostean berreskuratu ahal izan dugu: herriko jaiak, hondartza, txangoak, mendi-bueltak, lagunen arteko bazkariak, afariak, azokak, Aste Nagusiak, berbenak, bidaiak eta, aurten, izugarrizko beroa. Eta udako abestia ere. Abuztuari agur esanez, hemen gaude, adi, irailaren aldapa zorrotzaren zain. Espero ez genuen krisialdi larri baten espoletak Putin eta Ukrainako gerra izan dira eta, ordutik, hona hemen erosketa-saskilaren garestitzea, interes-tasen eta inflazioaren igoera, baita mota guztietako energiaren prezioarena, elektrizitatea, gasolina, gasa... Baina kontua ez da datu ekonomikoak adieraztea eta kitto, eragiten dituzten zauri soziala erakustea baizik. 2007ko krisiaren ondorioz, Ongizate Estatu deritzonaren ahultasuna primeran ezagutu genuen: soldatak erorketa eta langabezia goratzea, fakturak ordaintzen ez zituzten lanpostuak, pobre berriak deiturikoen sorrera... Eta gaur? Richard Senett soziologo ospetsuak, Nobel Sarirako beti faboritoen artean egon arren, badakiela ez diotela inoiz emango dio. Itsusi denik ez baita inoiz saritzen eta berak gauza itsusiez hitz egiten du, esaterako: gauregunean ideologiarik ez dago, sozial-aldakeen bultzatzeko eta gizarteak behar dituen erronkak bideratzeko erabiltzen den tresna pragmatismoa da. Horretaz pentsatzen ari nintzen Emmanuel Macronek "ugaritasunaren amaiera" ri buruz egin zituen adierazpenak entzutean, bai adierazgarriak eta interesgarriak. Politikariek gauza politak esateari uzten diotenean, espero dutena, datorrena, benetan oso gogorra izango dela esaten ari digutelako.

Bitartean, Madrilen, bai Sanchezek bai Feij贸ok -bakoitzak bere lengoaia propioarekin- 'gauza itsusiez' hitz egitea saihesten dute kosta ahala kosta, ze hurrengo bi urte jarraian hauteskundeak dauden eta biok sari nagusia lortzea nahi duten. Eta hor daude, errealitatea txukunduz, txurituz, edertuz, udako abesti txarra balitz bezala, hau drama...

Despech谩…

___________________________________________________________________________________







                    
                     
  
                                                 馃寛馃寛馃寛馃挕馃挕馃挕馃挘馃挘馃挘馃搶馃搶馃搶