________ Pablo González
Ukrainiako inbazioa hasi
berria zen, hortxe zegoen Pablo González kazetaria zenbait mediorentzat lana
betez. Errusiaren aldeko espioitza salaketapean, otsailaren 27an atxilotu zuten
Polonian. Kartzelan dago ordutik, inkomunikatuta, ze, agintari poloniarrez,
gatazka-guneetan askatasunez mugitzeko kazetari izaera erabiltzen duen Putinen
inteligentzia militarreko zerbitzuko agentea bait den. Hala ere, orain arte,
Poloniako Fiskaltza ez da gai izan holako akusazioa justifikatzen duen nabaritasun
bakar bat ere aurkezteko. Inolako babes juridikorik gabeko egoera gogor baten
aurrean, Espainiako zein Europako erakundeek erakutsi duten pasibotasuna
iraingarria da. Prozedura irregulartasunez beteta dago ere: EBko herrialde
batean atxilotutako espainiar herritar bati bere familiarekin komunikazioa
ukatzen zaio, sei hilabetetan Kontsularen 4 bisita baino ez ditu jaso, ezta bat
ere bere konfidantzazko abokatuarena. Eta hori dena, Europako agintariek
primeran ezagutzen duten Poloniaren aurka Europako Giza Eskubideen Auzitegiak
emandako irizpena ikusita, instantzia judizial gorenetan gardentasun eta berme
prozesal eza salatuz, baita adierazpen eta prentsa askatasun publikoen urraketa
ere. Testuinguru horretan, joan den uztailaren 27an Varsovian egindako
Polonia-Espainia goi-bileraren osteko prentsaurreko bateratuan galdera bati
erantzunez Poloniako juztiziarekiko errespetua eskatu zuen Sánchez
Presidenteak, bertako agintarien emandako laguntza eskertuz. Txantxetan hartzeko
modukoa izango litzateke, baldin eta indarkeria instituzionaleko gertakari
nabarmen baten aurrean ez bageunde: Zuzenbidezko Estatu orok -bere ordezkariek
ere- babestu behar dituen bermerik oinarrizkoenak ukatzea. Eta bitartean, EBko
hiritarra, espainiar jatorriko guraso errusiarren semea, Euskadin bizi den
Pablo Gonzalezen egoera, argitu beharrean, larriagotu egiten da egunez egun.
Azkenik, gaur, Espainiako deituriko demokraziaren argazki nagusia, Senatuan Sánchez & Feijóo aurrez aurrekoarena da. Primeran doakigu...
____________________________________________________