martes, 21 de febrero de 2023

2023 02 21_DEIA eta DdeNNav_Ez dadila askoren lehena izan... 💔💔🖤











Ez dadila askoren lehena izan

 Datorren ostiralean urtebete egingo da errusiar armadak Ukraina inbaditu zuenetik. Errusiako arma boterea ezagututa, egindako inkursioa erraza eta labur-laburra izango zela aldarrikatu zuten askok, ibilaldi militarra eta listo. Krimea 2014an anexionatu eta Donbás eskualdeari etengabeki erasotu ondoren -nazioarteko erakundearen geldotasunaren aurrean- behin-betiko koska Putiren errebolbearen kulatari falta zitzaiona: Kieveko Gobernu legitimoaren amore ematea eta irrikatzen duen Errusia inperial berrian Ukraina osoa sartzea. Ikusten ari garena gaur aurreko mantendutako axolagabekeriatik dariola uste dut: Errusiak ez du espero zuen garaipen azkarra lortu, hala da bai, baina Ukrainak eutsi egin badio, Mendebaldeko laguntza ekonomiko- eta militarrari esker izan da, ukrainarrek erakutsitako ausardi apartekorekin soilik ezin daiteke gerra batetik bizi iraun. Hau esanda, bizi garen krisiaren kudeaketa ez eraginkorrean neurri batean edo bestean erantzukizunik ez duen, ez dela mundu-potentzia edo goi-agintari politiko bat ere dirudit. Halaere, ez dakit gerra saihestu ote zitekeen, auskalo, zeren eta Putin bezalako eskrupulurik gabeko demente baten ekintzak asmatzea oso zaila den baina ez ezinezkoa. XXI mendea, haren gatazkekin batera, ez da ezerezetik sortzen. Izan ere, duela mende bateko interesa geo-estrategiko berberek astintzen diotela dirudi, huts egindako ikasbideen arrasto gisa: Gerra Hotzaren amaiera ez da potentzia handien arteko lehiaren adiorik izan; izan zen Sobiet Batasunaren desintegrazioa ez da naturaltasunean gauzatu derigorrean baizik; NATO indartzen ari NBE ahulatzen ari den neurrian; arma nuklearrei buruz asko hitz egiten ari da, goi-mailako teknologia- eta haren indar hedakorraz, ostera, oso gutxi. Botereak ereduaz alda dezake, hala da, baina inoiz ez jainkoaz: Diru Jauna Txit Prestua.

Munduan zehar zabaldutako hainbeste gatazka odoltsu ahazturik gabe, Ukrainako gerra aipatu nahi dut gaur, egun gutxi barru urtebete beteko duena. Ez dadila askoren lehena izan.


  

martes, 14 de febrero de 2023

2023 02 14_DEIA eta DdNNav_Gatopardoak... ❌❌❌


                                       


______ Gatopardoak

Espainiako Koalizio Gobernuko -PSOE eta Unidas Podemos- kideen arteko Sexu-Askatasunaren Berme Integralari buruzko Legearen inguruan -‘soilik bai da bai’ legea deiturikoa- azken asteotan zehar izandako ikuskizun tamalgarriaren aurrean harrituta nagola aitortzen dizuet. Lege honek finkatutako delituen birformulazioak eta orain Gobernuako zati batek bakarrik bultzatutako kontrarreformak arauaz haratago doan primerako liskar bat ekarri dute, egunez egun areagotzen dena. Lampedusa ilun bateko gatopardoak balira bezala, bakizue, dena aldatzea ezer aldatu ez dadin... Alderik alde etengabeki kulunkatzen ari, joan-etorri horretatik ezin da ezer onik espero: dituzten pisoko argudioak flakatzen ari dira azalpen ulertezinak, esaldi hutsak eta ebaieztapen faltsuak erabiliz, beren jarraitzaileei soilik zuzendutako kanpaina- eta doktrinamendu-mantra gisa behin eta berriz errepikatuak. Tira, gauza bera egiten ari dira Feijooren PPa eta ultraeskuindar ofiziala ere. Irrika orokor hau ikusita, taktika politiko eraginkorra dela dirudi baina, uzten ari den arrastoa ikusita ere, inola ez kaltegabea, faktura pasako du. Ez naiz orain erakunde-, alderdi-, gobernu- edo politikariez ari, unea iritsia hautetsontziek den-denoi erantzungo baitie, ezta politikagintzari holako jarrerak dakarren desprestigioaz ere. Sexu-indarkeria biktimen minaz eta ezintasunaz ari naiz espresiki, haien defentsan sortutako espektatibez bat-batean behea jota eta, azken batean, feminismoaren beraren kausaz.

Lege-erreforma bati ekitea, are gehiago arlo penalean, lan oso delikatua eta konplexua da, ad nominem edo esklusiboki hartutako erabakien ondorio izan ezin behar dena. Onar dezagun: pentsatze-txokoa deiturikoa asmo onekoez bete-betea dago, bertatik norbera ikasitakoa ikasitakin ateratzen bada, primeran ba. Baina kasu honetan, protagonisten jarrera eta aukeratutako bidea ezagututa, zer esan? Erakutsitako gaitasunik eza eta umiltasun falta ikusita, hobe dut ixiltzea… Egundoki harritua nago, baita oso-oso kezkatua ere.






























❌❌❌ 

martes, 7 de febrero de 2023

2023 02 07_DEIA eta DdeNN_Maroko, Espainia eta irentsitako apoak 🐸🐸🐸

 



 



_______ Maroko, Espainia eta irentsitako apoak

Joan den urtarrilean, 25 urtean lehenengo alditan, ebazpen bat bozkatu zen Euro-Parlamentuan, Maroko erresumari Giza Eskubideak eta Askatasun Publikoak errespetatzea espresiki exijituz. Kasu honetan, konkretuki, epaiketarik gabe kartzelaturik diren kazetari guzien espetxetik ateratzea eskatzen zen, baita beraien familia- eta komunikabideen kontrako jazarpena bertan behera uztea. Benetako harrigarria zera da: kontrako 32 boto bakarretatik 17 Espainiako eurodiputatu sozialistekoak izan ziren. Gainerakoak? Europar ultraeskuinekoek emanda, zelako batura tamalgarria, ulertezina. Are gehiago, Europako Sozialisteen Taldeak aldeko botoa ematea erabaki zuen (sic) “Marokok zabaldutako xantaiagatik presio egiten ez uztera" beste taldeei animatuz, azken egunetan lobby lan handia egin baitzuen. Lehendik ezagutzen ez genukeen ezer, Mendebaldeko Saharako lurraldearen legez kanpoko okupazioa eta bertako baliabide naturalak espoliatzea zuritu nahian hamarkadaka dabiltzelako. Gaur ere Europa demokratikoak ezetza dio, Sanchez Presidentearen Espainia izan ezik, Marokoko etengabeko xantaiaren aurrean behin eta berriz belauniko jarria. Saharar herriari egindako traizio nagusia 2022ean gauzatu zen, Mohamed VI satraparen tesiekin bat egitearekin, nazioarteko doktrina- eta legezkotasunatik kanpo Espainiako jarrera utziz. Zapatero Presidentea bera ere ez zen hainbeste ausartu. Gainera, halako 180 graduko bira emanda, ez da zentzuzko azalpen bat ere eskeini, Albares Atzerritako Ministroak, zezelduz, behin eta berriro errepikatzen dituen aitzaki eta mezu kontrajarrietatik harago. Beraz, duela gutxi López Aguilar eurodiputatu sozialistak argi esana eskertzekoa da: Marokokin, apoak irenstea badagokigu, irentsi egiten dira.

Orain, joan den astean Rabaten egindako Aldebiko Goi-Bileraren amaieran Sanchezek adierazitako laburpen-ondorioa primeran ulertzen da: besteari iraintzen dion guztia saihestea. Hau da, Marokoko agintzeak beteko dira eta kitto. Batzuen duintasuna? Alfonbra azpian izkutaturik akaso. Hau lotsa...