Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
sábado, 12 de febrero de 2022
'Choeur des Colibris'_Saint Jean de Luz_Maurice Ravel_
domingo, 6 de febrero de 2022
Atta_June_Lur_ 💗💗💗
Su madre lo mismo me mata por compartir la foto pero cómo no hacerlo, que estos días tengo a su attona, al aita, clavado en el corazón, su sonrisa y la mirada de gato etxegoyen. Y me digo cuando la miro, cuando miro a Lur, que mi viejo sería tan pero tan feliz...
martes, 25 de enero de 2022
Artikuluak_Iritzia_DEIA_DdeNN_C.D. Bidasoa 💛💛💙
Irungo C.D. Bidasoa 1962ean jaioa zen. 6 hamarkada hauetan Europako ekipo handienekin lehiatu da eta garaikurrik nagusienak eskuratu ditu. Nazioarteko kirol-esparruan egindako primerako ibilbideagatik, baita bertako eskubaloia sustatzeko mantendutako konpromezuagatik ere, kirol-erreferente ukaezin bihurtu da Irunen zein Euskadin eta euskal kirolean ere. 1987ean lehen Liga irabazi zuen eta 1991eanErrekopako finalera iritsi zen. Handik gutxira, 1995ean, historia eginez, Europako Kopa irabazi zuen. Irungo udaletxeko balkoian, entregatutako hiri baten aurrean zeuden Bidasoa taldeko guziak, ekipoa, teknikariak, ene lagun maitea Beñardo Garcia garaiko presidentea… zelako poza, hunkitasuna eta harrotasuna! Ahaztezina. Ba lortutako garaipenak eta aintzatespen orokorra garrantzitsuak izan badira, asko izan bait diren une zailetan ere, kluba kementzeko klubak berak barnetik egindako apustua garrantzitsuagoa izan da. Eta hona hemen berriro, lortutako fruituak eta emaitzak: Sacyr ASOBAL Ligako egungo txapeldunordea C.D. Bidasoa da, bi aldiz lortu baitu azken hiru urteetan, eta hirugarren denboraldiz jarraian Europako txapelketa jokatzen ari da ere, ez dira txantxetako aipamenik. Egindako bere bi apustu erabakigarrienetakoak errealitate dira jada: alde batetik, harrobiaren aldeko berreskuratutako konpromezu nabarmena eta, bestetik, emakumezkoen kirol-partaidatzearen ofizialtasuna, kadete eta gazte mailako taldeekin, momentuz. Bere nortasuna indartuz, Irungo gizartearekin konplizitatea berpiztu du gaurko C.D. Bidasoak.
Hurrengo igandean, urtarrilaren 30a, Bilboko Arriaga Antzokian unerik zirraragarrietenako bat biziko du 2021ko Sabino Arana Fundazioak emandako sarienetako bat jasotzen. Bidasoa familia handiaren izenean, hor egongo da egungo presidentea, Gurutz Aginagalde, klubaren baloreei -adorea, irauntza eta diskrezioa- bai egokitzen dituen tipo zintzoa.
Tira, bere 60. urteurrena ospatzeko primerako ekitaldearekin hasiko du C.D. Bidasoak, merezita… Gora Bidasoa! Gora Irun!
martes, 18 de enero de 2022
Artikuluak_Iritzia_DEIA eta DdNN_Barkamenak ✍✍✍
Barkamenak
_________ Barkamena eskatzea, faltsutzaile gehien dauden giza jokabidea dela diote, auskalo… Baina, era berean, aitortu behar dugu ere gero eta jende gehiago nahita engainatzen uzten daudenaren ondorioa dela, ezer esan eta egin gabe, holako tranpatiak eta faltsukeriak eroso onartzen dituztenak jokaera berberaren zabaltzaileak bai direlako. Bestalde, bi pertsona berdinak ez dauden bezalaxe ez dago barkamenik bakarra ere: barkamen zintzoak daude, beste batzuk, ostera, irainera arte faltsuak dira; badira berandu edo garaiz kanpo iristen diren barkamenak baita hobe inoiz iritsi izango ez zirenak ere; badaude ustekabeko barkamenak, formalak, onurarik ezak, baita hesi guztiak hausteko edo lehenengo hitzatik bihotza izozteko gai, aringarri edo mina izugarri sortarazi kapazak ere; tira, nork bere opilari ikatza, noizbait denok pekatari izan arren, batzuk bai bekatuzale peto-petoak direla, kategoria… Erretorika hutsa diren azalpenez diot, inork sinisten ez dituen hitzez baina, de facto, ontzat ematen direnaz: barregarria eta lotsagarria erdi bana izan arren, Juan Carlos borboitarrak botatako barkamen famatuak -asko sentitzen dut, oker nengoen, ez da berriro gertatuko- eskola sortu du; hor dago ere, benetako damua egon ala ez, akusatuak biktimari eskeintzen duen barkamena edo legeak eskeintzen dion estalpean; eta azkenik, askatasunaren izenean edozein astakeria baieztatzeko daukan eskubidea publikoki exijitzen duen hainbeste handiki, handinahi, profeta eta ukatzaileren sermoiak eta eskakizunak. Den-denak aprobetxategi hutsak izanez gero, botereari edo geroko hauteskunde-etekinei gogor heldutako politikariak okerrenak dira, zeinentzat ez baitago mugarik, ez eskrupulurik, ez lotsarik. Paradigma? Lehen ministro britaniarra Boris Johnson, zalantzarik gabe, Donald Trump handia gaindituz.
Barkamena, duintasuna bezala, ez da irabazten den edota ken eta jar daitezkeen txapela, ezin da erosi ezta exijitu ere baina erretratatzen gaitu. Azkenean ordainarazten digu. Bide batez, Djokovic… Aio! Go home.




.jpg)

