_________ Gaur bi urte eta
egun bat bete dira lehen alarma-estatua dekretatu zenetik Covid-19
delakoaren osasun-krisiaren ondorioz, gure historia hurbilean aurrekaririk ez
duena: egun batetik hurrengora Gobernuak agindutako derrigorrezko
konfinamenduak sartu gintuen etxean, pentsaezina, nork imajinatuko zukeen…
Ordurarte ezezaguna zen birus batek mundua hankaz gora jarri zuen, pandemia
bat, milaka eta milaka hildako, beldurraren eta harriduraren olatuak eta erantzunik
gabeko galdera asko eraginez. Bi urte geroago, egindako ahalegin guztien eta
txertaketaren esker koronabirus-krisia kontrolpean dagoela sinistu nahi dugu,
ikusiko. Dena den, ‘normaltasun’ deritzonera itzulera ez da oraindik iritsi, ez
da gertu dagoenik ere. Bi urte luzez osasun-alerta jasan ondoren, jarduera
ekonomikoa ia-ia geldiarazita eta oraindik tentsioan eta konponbideen zain
dagoen gizartearekin, hau berez nahikoa ez bada, mundiala izateko gutxi falta
zaion gerra baten atarian gaude orain. Ezinbestean okerrera egiten ari den
egoerak -15 egunetan soilik milioika errefuxiatu-desplazatu eta ehunka hildako
izan dira- baikortasunari edo itxaropenari tarte handirik ez digu eskeintzen.
Horregatik, nahastuta sentitzen naizela aitortzen dizuet, ea egun hauetan
ikusitakoak eragin eta sentiarazi nauen kontraesana azaltzen lortzen dudan... Egunero,
etengabe, iristen diren Ukrainako gerraren izugarrikeriaren irudien aurrean
ezinezkoa da mina, amorrua eta ezintasuna ez sentitzea. Ba, errudun
sentiarazteraino astindu nauena beste irudi oso desberdin bat izan da. Zera,
Herman Makarenko maisu famatuaren zuzendaritzapean Kieveko Orkestra Sinfonikoko
musikariez ari naiz bakearen aldeko kontzertua eskainiz Maidan Plaza
enblematikoan, orain barrikadaz inguratuta. Edota Odessako Operako musikariek
eta kantariek Verdiren Nabucco-ko ‘Va, pensiero' ospetsua kalean abestuz, gaur
ere aberri-duintasunaren aldeko ereserki bihurtua: Mia Patria/si bella e
perduta! Musikaren eskutik,
askatasuna. Garaipena akaso.
Berdintasuna erakunde politiko demokratiko ororen eskuliburuetan onartua dagoen funtsezko balioa bada ere, argi gorri batzuk piztuta mantentzen dituzten nabaritasun asko daude oraindik. XXI. mende zoro hau erraz jartzen ari ez den arren, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna, gizarte duinagoa, bidezkoagoa eta prestuagoa eraikitzeko atzera bueltarik ez duen oinarrizko printzipioa da. Hori bai, hesi batzuk gainditu behar dira ere, burdinazkoak zein kristalezkoak, bai arlo pertsonalean bai, bereziki, politikagintzan: eskubide sozialak eskuratzea bada kontua, konpromiso politikoa oso tresna indartsua da.
Aurten Emakume Abertzale Batza erakundearen jaiotzaren mendeurrena betetzen da. EAJ-alderdiaren baitan sortu zen 1922ean, Irlandan jada zegoen Cumann na mBan izeneko mugimenduan oinarrituta. Hurrengo urtean, Primo de Riveraren diktadurarekin, legez kanpo utzi zuten jada beste hainbat erakunde abertzalearekin batera. 1931ean, II. Errepublikaren etorrerarekin, klandestinoa izateari utzi zion bere onarpen publikoa inplosionatuz: kideen kopurua handitzen joan zen gogoz eta jarduera politikoa ere bai. Gerra zibila iritsi zen eta harekin batera jazarpena, torturak, kartzela, hilak... Segidan, gerraostea eta azkenik erbestea. Baldintza latz horietan, EABko emakumeek justizia sozialeko konpromiso abertzale eta humanista mantendu ez ezik, indartu ere egin zuten: emakumeren eta haurren hezkuntza sustatu zuten baita euskara bultzatu eta babestu; gaixoen, behartsuen eta presoen aldeko laguntza-jarduerak ekin zituzten; mitin askotan parte hartu zuten -haien hitzaldiak, ahaztezinak- baita Eusko Jaurlaritzaren informazio-sareetan; kazetari eta kronistak izan ziren ere… EAJren nortasuna ohoratuz edonon, beti JELpean.
Amona Balek zioen: Egindako bideak ez du kalterik egiten. Behatu eta ikasi, bihotzaren aginduari jarraitu gero. Beraz, EABren mendeurrenean, aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunean, nere eskerronik hunkigarriena haiei guztiei adierazi nahi diet.
Su madre lo mismo me mata por compartir la foto pero cómo no hacerlo, que estos días tengo a su attona, al aita, clavado en el corazón, su sonrisa y la mirada de gato etxegoyen. Y me digo cuando la miro, cuando miro a Lur, que mi viejo sería tan pero tan feliz...
Fue llegar June y sentir que todo, digo lo que fuera que le hubiera tocado vivir -esa generación suya, críos apenas cuando estalló la guerra, no lo tuvo fácil- había merecido la pena. Digo que si la felicidad se puede ver o tocar bastaba con mirar cómo la miraba.
Cuando llegó Romantxo el camino estaba hecho y además él, attona viejo, ya se sabía de vuelta. Por eso echó el resto con el que sabía sería su único nieto, porque sentía que por mucho que viviera, lo que fuera, le iba a saber a muy poco. Y así fue. Aunque en sólo diez años, apenas nada, attona y nieto construyeron juntos algo tan suyo que, todavía hoy, permanece. Y me maravilla... se parecen tanto además, cada vez más... la vida perra y generosa al mismo tiempo...
Pero a lo que iba... Al aita le encantaban los txikis: hablaba con los bebés, un decir, lo mismo que con los enanos que recién empezaban a andar o comiéndose el mundo, pero igual de frágiles, se montaban en su primera bici, le gustaban todos y con todos sabía disfrutar. Y no, no lo decía tan abiertamente como la ama -a ella le gustaban los muttikos por encima de todo- pero yo sé que las niñas eran su debilidad. O, si no, June, su niña de ojos color uva, hizo, para qué disimular, que así fuera. Ha pasado una vida, incluso varias... Y ahora soy yo quien se ve mirando.
Miro a Lur, tan sensible y risueña como es, tan suave, tan bonita... Y pienso, lo sé, qué feliz sería el aita sólo con verla.
Quiero creer que, de algún modo, lo hace, nos mira, nos ve, nos cuida... el amor, siempre...
Irungo C.D. Bidasoa 1962ean jaioa zen. 6 hamarkada hauetan Europako ekipo handienekin lehiatu da eta garaikurrik nagusienak eskuratu ditu.
Nazioarteko kirol-esparruan egindako primerako ibilbideagatik, baita bertako
eskubaloia sustatzeko mantendutako konpromezuagatik ere, kirol-erreferente
ukaezin bihurtu da Irunen zein Euskadin eta euskal kirolean ere. 1987ean lehen
Liga irabazi zuen eta 1991eanErrekopako finalera iritsi zen. Handik
gutxira, 1995ean, historia eginez, Europako Kopa irabazi zuen. Irungo
udaletxeko balkoian, entregatutako hiri baten aurrean zeuden Bidasoa taldeko
guziak, ekipoa, teknikariak, ene lagun maitea Beñardo Garcia garaiko presidentea…
zelako poza, hunkitasuna eta harrotasuna! Ahaztezina. Ba lortutako garaipenak
eta aintzatespen orokorra garrantzitsuak izan badira, asko izan bait diren une zailetan
ere, kluba kementzeko klubak berak barnetik egindako apustua garrantzitsuagoa izan
da. Eta hona hemen berriro, lortutako fruituak eta emaitzak: Sacyr ASOBAL
Ligako egungo txapeldunordea C.D. Bidasoa da, bi aldiz lortu baitu azken hiru
urteetan, eta hirugarren denboraldiz jarraian Europako txapelketa jokatzen ari
da ere, ez dira txantxetako aipamenik. Egindako bere bi apustu
erabakigarrienetakoak errealitate dira jada: alde batetik, harrobiaren aldeko
berreskuratutako konpromezu nabarmena eta, bestetik, emakumezkoen
kirol-partaidatzearen ofizialtasuna, kadete eta gazte mailako taldeekin,
momentuz. Bere nortasuna indartuz, Irungo gizartearekin konplizitatea berpiztu
du gaurko C.D. Bidasoak.
Hurrengo igandean, urtarrilaren 30a, Bilboko Arriaga Antzokian unerik zirraragarrietenako
bat biziko du 2021ko Sabino Arana Fundazioak emandako sarienetako bat jasotzen.
Bidasoa familia handiaren izenean, hor egongo da egungo presidentea, Gurutz
Aginagalde, klubaren baloreei -adorea, irauntza eta diskrezioa- bai egokitzen
dituen tipo zintzoa.
Tira, bere 60. urteurrena ospatzeko primerako ekitaldearekin hasiko du C.D.
Bidasoak, merezita… Gora Bidasoa! Gora Irun!