Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
martes, 2 de agosto de 2022
Lur... tiempo detenido, 8 años...❤❤❤
2022 08 02_Artikuluak_DEIA_DdNNav_NdG_Irakurtzen... 📚📚📚
Irakurtzen _______________________
Atsegin-handiz irakurtzea, ‘bizioz’ irakurtzea... Hola
egitea lortzen dugunean plazer izugarria sentitzen dugu, debekatutakoaren
plazerra antzera, eguneko orduak alde egiten baitira konturatu ere egin gabe,
hainbeste denbora eta arreta eskatzen diguten lanaz eta betebeharrez arduraturik.
Horregatik ere, "bizioz" irakurtzea errebindikazino ekintza da,
merezi ditugun espazioa eta arnasa berreskuratzeko eskubidea baitugu, hau da,
derrigorrezko irakurtzeaz gain -txostenaz, dokumentuz eta dossierrez
inguraturik ni beti- senez eta probokazio hutsez irakurri behar dela
aldarrikatzea. ‘Bizioz’ irakurtzea etzanda egiten da, orraztu gabe, besaulkian
edo belarretan botata, eguzki- edo ilunpean, ordutegirik ez… irakurtzea ez
baita pose bat, argazki-finko bat, helburu bat. Ez gaitu aditua egiten ezta
ere, jakintsuago baizik soilik. Maria Zambranok zioenez, irakurketarekin
lortzen dugun jakintza urrezkoa da aisialditik eta zoragarritasunetik sortzen
dela eta (sic), hala da. Eta 'bizioz’ irakurtzetatik darion jakintza zaintzeko
uda garai ezin egokiagoa dela iruditzen zaidanez, hona hemen aurtengo nere
‘etxeko-lanak’: egun hauetan Irene Vallejok idatzitako Infinitua ihi batean
ospetsua hasita daukat, euskarazko bertsioa hain zuzen; lanera joan-etorriko
trena-orduen artean, Mónica Fernández-Aceytunoren Naturako 104 hitz
ederrenak liburuan murgiltzen naiz; eta azkenik, esperoan dauden gomendatu
dizkidaten hiru liburu hauek: Lalla Roman-en Zeharkatu dugun iluntasuna,
Conchi Moya ene lagun maitearen George Harrisonen barne-argia eta
Karmele Jaio idazle handiaren Ez naiz ni. Hau esanda, ‘bizioz’
irakurtzea izugarrizko plazerra bada, berrirakurtzea gehiena da. Baita poesia
ere, Valente, Cernuda, Vallejo edo Lete, besteak beste. Bai liburu zaharrak bai
argitaratu-berriak irakurtzea gustokoa dut udako arratsalde luzeetan eta gau
ixiletan, hitzak, esaldiak eta idatziaren taupadak dastatzeko gogua askatuz. Ahal
baduzue, lagunok, ‘bizioz’irakurtzea, atsegin-hutsez, egizue.
Disfrutau, irakurleok.
______________________________________________________________________
lunes, 1 de agosto de 2022
domingo, 31 de julio de 2022
EAJ-k 127 urte bete ditu... harrotasuna, nortasuna, duintasuna... 🟢⭕❤❤❤

EAJ sortu eta 127 urte geroago, bere borondate politikoa berretsi egiten da gaur egun, nazio izan nahi duen borondatean, modu baketsu eta demokratikoan, zazpi etxeko Euskadiko nortasun kolektiboa defendatuz, landuz eta berretsiz. Erronka horri aurre egiteak euskal nazioa eraikitzen pragmatikoki eta eraginkortasunez tematzen jarraitzea dakar, aldaketei aurrea hartzeko gai izango den gizarte berritzaile eta ongizate bat eraikitzean inplikatuz, ondo egindako lanaren garrantzia ezagutzen duten pertsonengan oinarrituz. Eta hori dena Euskadi kohesionatu eta burujabe batean epe luzerako proiektu bat partekatzen duen eta identitatearen zentzua duen komunitate bateko kide izatearen sentimenduarekin. Bedi.
__________________ José Manuel BUJANDA, Buji.

.jpg)
.jpg)






















