martes, 2 de agosto de 2022

2022 08 02_Artikuluak_DEIA_DdNNav_NdG_Irakurtzen... 📚📚📚

 





































Irakurtzen _______________________

 

Atsegin-handiz irakurtzea, ‘bizioz’ irakurtzea... Hola egitea lortzen dugunean plazer izugarria sentitzen dugu, debekatutakoaren plazerra antzera, eguneko orduak alde egiten baitira konturatu ere egin gabe, hainbeste denbora eta arreta eskatzen diguten lanaz eta betebeharrez arduraturik. Horregatik ere, "bizioz" irakurtzea errebindikazino ekintza da, merezi ditugun espazioa eta arnasa berreskuratzeko eskubidea baitugu, hau da, derrigorrezko irakurtzeaz gain -txostenaz, dokumentuz eta dossierrez inguraturik ni beti- senez eta probokazio hutsez irakurri behar dela aldarrikatzea. ‘Bizioz’ irakurtzea etzanda egiten da, orraztu gabe, besaulkian edo belarretan botata, eguzki- edo ilunpean, ordutegirik ez… irakurtzea ez baita pose bat, argazki-finko bat, helburu bat. Ez gaitu aditua egiten ezta ere, jakintsuago baizik soilik. Maria Zambranok zioenez, irakurketarekin lortzen dugun jakintza urrezkoa da aisialditik eta zoragarritasunetik sortzen dela eta (sic), hala da. Eta 'bizioz’ irakurtzetatik darion jakintza zaintzeko uda garai ezin egokiagoa dela iruditzen zaidanez, hona hemen aurtengo nere ‘etxeko-lanak’: egun hauetan Irene Vallejok idatzitako Infinitua ihi batean ospetsua hasita daukat, euskarazko bertsioa hain zuzen; lanera joan-etorriko trena-orduen artean, Mónica Fernández-Aceytunoren Naturako 104 hitz ederrenak liburuan murgiltzen naiz; eta azkenik, esperoan dauden gomendatu dizkidaten hiru liburu hauek: Lalla Roman-en Zeharkatu dugun iluntasuna, Conchi Moya ene lagun maitearen George Harrisonen barne-argia eta Karmele Jaio idazle handiaren Ez naiz ni. Hau esanda, ‘bizioz’ irakurtzea izugarrizko plazerra bada, berrirakurtzea gehiena da. Baita poesia ere, Valente, Cernuda, Vallejo edo Lete, besteak beste. Bai liburu zaharrak bai argitaratu-berriak irakurtzea gustokoa dut udako arratsalde luzeetan eta gau ixiletan, hitzak, esaldiak eta idatziaren taupadak dastatzeko gogua askatuz. Ahal baduzue, lagunok, ‘bizioz’irakurtzea, atsegin-hutsez, egizue.

Disfrutau, irakurleok.

______________________________________________________________________








📚📚📚

No hay comentarios:

Publicar un comentario