martes, 4 de junio de 2024

2024 06 04_DEIA, NdG eta DdNN_Oihane Agirregoitia 🔴⭕🟢 🔵⭐⭐






_______Oihane Agirregoitia

Europako hauteskundeen kanpainaren azken txanpan gaude jada, Espainian hauteskunde-barruti bakarraren sistemaren menpe daudenak. Hau da, hautesleek hautagai-zerrenda berberak bozkatzen dituzte lurralde osoan. Horrek, laguntzen die PSOEri eta PPri zeinek, esfortzu- eta gainkosturik gabe, eserleku gehienak bereganatzen ohi dituzten beti. Eta Europan zehar putz egiten ari diren haize ultra eta antieuropeistek haren alde izanez, Vox-eskuin muturrak bere merezigabeko saria lortuko du ere. Testuinguru orokor honetan, EAJ egindako lan serio eta zorrotza -bere ibilbide europarra urrundik dator, askok nahi luketen errekonozimendu, emaitza eta etekinarekin- isildurik geratzen da. Zeren eta Sanchezek eta Feijook -zeinentzak hauteskunde hauek, orokorren bigarren itzulia dira- elkar botatzen dituzten mezu su-eragileak, herritar arrunta delakoari argi iristen zaion gauza bakarra baita: Europa eta politika aitzakitzat hartuta, pertsonal bihurtarazi den liskarra elikatzen jarraitzen dute, hau jokaera eredugarria... Eskuin muturreko histrioniko eta harrotu baten probokazio etengabeak eta gero eta sotil gutxiagoak bezalaxe. Bada, istilu horren erdian, bada bere hutsunea aurkitu duen ahots bat: CEUS, Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioarena garbi entzuten dena Euskadin zein Nafarroan, garaipenaren aldeko apostua eginez, zilegitasun osoz. Beste hautagaitza batzuen euskal eta nafar kideak ez dira gai izan kanpaina honetan Euskadi edo Nafarroa hitzak ahozkatzeko ere, ez dut uste jada egingo dutenik. Bestalde, orain europazaletzat aldarrikatzen diren besteren batzuk, lehen beti 'jo ta ke' gorriaren aldeko apustua egiten zutenak, ez dute diskurtso propiorik. Ez da Oihane Agirregoitia CEUSeko zerrendaburuaren kasua. Izan ere, talde gogotsu baten buru izanik, 160 jarduera eta 4 lan-ildo estrategiko dituen programa bat azaltzen ta ezagutarazten jarraitzen du, bere hitza, EAJrena beraz, konprometituz.

Oihaneren eskutik, Euskadik ahots propioa izaten jarraituko du Europan. Indar berritua, guztion garaipena.

















🔴⭕🟢 🔵⭐⭐

martes, 28 de mayo de 2024

2024 05 28_DEIA, NdG eta DdNN_Hauteskundeak 🔴⭕🟢 🔵⭐⭐

 














_____ Hauteskundeak

Duela bi hilabete eskas Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egon ziren. Hasi berria den XIII. Legealdi honetan, Legebiltzarreko Mahaia hautatu eta osatuta, gure ordezkarien hurrengo tarea Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria hautatzea da. Eta tira, Gasteizko ganberak egiten duen lana gure gizartearen gehiengoak bai ezagutzen eta aitortzen duen. Hamabost egun barru, Europako Hauteskundeak izango dira. Kasu honetan, gutako edozeini galdetuko balitzaio europar parlamentuan gure ordezkariek egiten duten lanari buruz, segurtasun osoz erantzutea zaila izango litzatekeela esango nuke nik. Izan ere, eusko hauteskundeak modu naturalean 'geuretzat' hartzen ditugun bezala, Europakoak, ordea, oso urrun ikusten dira, garrantzi faltakin. Zalantzarik gabe, pedagogia politikoa falta izan da, oraindik ere falta da. Baina ez diezaiogun geure buruari engainatu: gehiengoari kosta egiten zaio, gure gaien kudeaketaren ikuspegitik, Europako erakundeak lehen mailako eragile politikotzat eta haren instantzia ezberdinak erabakigarritzat hartzea. Orduan, hainbeste ahalegin merezi al du? Jakina. Izan ere, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldea lehen mailako subjektu politikoak dira, euskaldunok nortasun eta ahots propioa ditugulako, inork ezin duelako gure ordez hitz egiteko eskubidea bere egitea, eta gure nortasuna, gure ahotsa, besteen diskurtsoetan urtu ez dadin eta, are gutxiago, haiekin nahas dadin borrokatzeko betebeharra dugulako. Bada, kontzientzia europazalerik oraindik ez zegoenean, bazeuden norbaitek lehendik argi zeukana: EAJ-k 1933ean ospatutako Aberri Egunaren leloa, esanguratsua baino gehiagoa zen: Euskadi-Europa. Garaian, zelako fede eta asmo adierazpena… Horra hor ibilbidea eta emaitzak, datuek egiaztatzen dute EAJ-k baduela eredu bat: entzutea, hitz egitea, proposazea, ebatzea, konprometitzea, emandako hitza mantentzea, erabakitzea… konplexurik gabe, kikildu egin gabe. Euskadin zein Europan.

Europako Hauteskundeak ditugu, kanpainan gaude, aipatzeko askoz gehiago dago. Jarraituko dugu...
























Ohiane Agirregotia
🔴⭕🟢  🔵⭐⭐   

domingo, 26 de mayo de 2024

ALARDEALDIA 2024_ 25º Urteurrena ⚫⭕❤️


























Alardealdia es la iniciativa que idearon un grupo de locos maravillosos ante la encrucijada a la que habían abocado al Alarde -o con mujeres soldado o nada, lease no hay ayudas, ni apoyo ni dirus, por resumir- comprometidos hasta el tuétano como estaban con su defensa primero y su organización, después, para ayudar a recaudar los fondos necesarios. Hacerlo posible en aquel ya lejano 1999 era algo inaudito, una tarea hercúlea y muy costosa, mucho.... Y así ha sido, año a año desde entonces, con el impasse de los dos aquellos en los que un virus enloquecido nos puso a todos la vida del revés.

En todos estos años, el domingo de mayo en el que, sí o sí, celebramos Alardealdia, se ha convertido en una fecha marcada en rojo sannmarcial en nuestro calendario. Lo que nació por pura y dura necesidad -nuestro Alarde carece de otra financiación que no sea la suya propia- se ha convertido, con el paso del tiempo, en una de las jornadas festivas en Irun más multitudinaria, más participativa y, al mismo tiempo, más exigente. Desde aquí mi público reconocimiento a los colectivos y asociaciones que echan el resto cada año, desinteresadamente, para que otros podamos resolver la parte fácil de la ecuación: disfrutar. Y porque han hecho posible que, todos y cada uno de nosotros, conservemos en nuestra memoria momentos, detalles, gestos indelebles... Uno de los más míos, data de 2002...

Alardealdía comenzó con el acostumbrado corte de cinta en la calle Santa Elena... este año, la ama tuvo el honor de cortarla y caminar, junto a Mandos del Alarde, los primeros metros del recorrido... allí estuvimos quienes la queremos, entre el gentío, aunque no se nos vea, el protagonismo era sólo suyo... aunque identifico ahora, momento de tijera en mano, a Idoia y Beñardo, dos tesoros para mí... y a Romantxo, tan txiki todavía pero cerca, atento, pendiente siempre de su amona... así pasen los años, el sentimiento de pertenencia permanece...


1999, 2002, 2024...



Dice el tango que 20 años son nada, imagino que 25 tampoco, pasan en un parpadeo, la vida... Hay días, instantes, recuerdos, en lo que se hace tan pero tan cierto aquello de 'porque fueron, somos' que no puedo menos que sentirme orgullosa de quienes nos dejaron, a cada cual, en cada casa, este legado de amor, identidad y memoria que es nuestro Alarde. Una historia humilde, así lo son las más grandes, y sobre todo, nuestra. Me confieso deudora y agradecida por tanto, por tanto... por siempre...





Gaurkoa primerako eguna izan da, Alardealdia zoragarria, zoragarria...
Irun da, gu geu Irun gara.
San Marcial, besterik ez...

 

martes, 21 de mayo de 2024

2024 05 21_DEIA, DdNN eta NdG_Jarrai ezazue, jarrai diruaren arrastoa!
































 _____ Jarrai ezazue, jarrai diruaren arrastoa!

"Jesukristoren arabera ebangelioa" haren eleberriari egindako kritiken aurrean, horrela erantzun ohi zuen José Saramagok: nire arazoa ez da Jainkoarekin, fedearen administratzaileekin baizik. Ziur aski, horrekin Eliza Katolikoak mendeetan zehar protagonizatutako historia ilun, dogmatiko eta inkisitoriala aipatuko luke, fedegabeko- edota bekataritzat jotzen direnen aurka kuartelik gabeko jazarpena ezaugarri dituena. Dena den, Saramagoren hitzak edozein garaitara egokitzen direla esango nuke nik. Ze fedearen aritzeak erantzuten baitie, bai ala bai, garai berri bakoitza egituratzen duten mugimendu politiko-sozialei eta, beraz, baita erlijio-botere buru direnen agindu aldakorrei ere. Edo beste edozein iluminaturi, erakundeen suhartasunaz nahiz fede oneko fededunen zaurgarritasunaz baliatzen dena norberaren probetxurako, betiere helburu berarekin: botere, fama eta mugarik gabeko ondasunak lortzea. Zalantzarik gabe, horixe da, hain zuzen ere, azken aste honetan hedabideetara salto egin duen sainetearen azpian dagoena, non ez baita ezer falta: moja klaratarrak mantalarekin, ama-abadesa agintzaile bat, heretikoak, jazartzeak, eskomikuak, zismak, lepagorarekin zerbitzariak, apezpiku faltsuak eta zenbait Aita Santu ez-legitimorik. Benetan bitxia den arren, mugimendu ultrakatoliko eta tradizionalista honek era guztietako sare sozialak erabiltzen dituela jarraitzaile eta kide berriak erakartzeko zein dirua biltzeko, eta edozein plataformatan euren jokabidea azaltzeko bideoak grabatzen dituztela, dozenaka elkarrizketak emanez eta herenegun arte debozioz zerbitzatzen zuten guztiaz arnegatuz.

Egiatan, hau ez dago sinistu dezakeenik. Zerikusi gutxi du fede krisian dauden moja gutxi batzuekin edo haien txokolatezko trufengatik ordaindu beharreko prezioarekin. Eta asko, aitzitik, auskalo noren probetxurako higiezinen trikimailuekin. Izan ere, apezpiku heretiko, iringarri eta hantustetsu baten atzean zeozer gehiago dago, ziur.

Dakitenek diete bezala: jarrai ezazue, jarrai diruaren arrastoa!