martes, 18 de agosto de 2026

2026 08 18_DEIA, DdNNav eta NdG_Esperpentoa



____________ Esperpentoa

Magrebeko gaiari heltzea zeregin konplexua da. Aljeria, Maroko eta Mendebaldeko Sahara taularen funtsezko piezak dira, non horietako baten mugimenduak guztien mugimendua aldatzen duen, Espainiak primeran ezagutzen duena. Beraz, Marokok behin eta berriz egiten dituen presio eta mehatxuei Espainiak amore ematen bukatzen die beti, eta azkenaldian, modu nabarmenean, Pedro Sanchezen gobernu sozialistak. Ikusiko dugu zein den Marokok eskatzen duen erantzuna, Ceutako muga inbadituz hirian 80.000 pertsona sartzea bultzatu ondoren, haren azken jokaldi lotsagabea. Ezinezkoa da alauitar bezalako erregimen autoritario bat, biztanle eta ibiltariak erabateko kontrol menpe, gertakari masibo horretatik kanpo egotea. Marokok bidalitako abisua ez da berria: gure probetxurako horrelako xantaiak aktibatzeko edo desaktibatzeko etengailuaren jabe gara. Espainiako gobernuaren erantzuna? Berriz ere umiliagarria, Ceutan jarraitzen duten nazional eta adingabe marokoarren tratu txar eta giza eskubideen urraketei buruzko Marokoko agintarien aldetik jasotako salaketei erreplikarik txikiena ere saihestuz. Mundua alderantziz, bai, baina kontakizunaren jabe egin dira. Horren aurrean, Sanchez-koadrila entzun eta isil, baiezko borobil.

Ez dago soberan gogoratzea nola gobernu txiripitiflautiko honek, ilargia eta eguzkia batze historikoaren ondorioez biziki kezkatuta, Aginte Bakarra aldarrikatu zuen kontingentzia horren kudeaketa optimorako, Guadalajaran eklipse bat inauguratzeko bere lau ministro zabalduz, joan den ostegunean, primeran... Neure buruari galdetzen diot non zegoen Aginte Bakar hori, baita ministroen eta presidentziaren hedapen operatiboa, Marokoko azken erasoaren aurrean, zeinek erasotuen eskutan piztutako krisi humanitarioaren zein krisi politikoaren kudeaketa utzi duena. Nola erantzuten ausartzen diren utzikeria gori-gori eta dolodun horrekin, aitzakiak zezelkatuz eta Marokoko gobernuaren handitasun, eskuzabaltasun eta konplizitatea aldarrikatuz…

Espainiakoa ez da gobernu bat, esperpentoa baizik.

jueves, 13 de agosto de 2026

Una fascinante mujer lectora del Siglo XII

En la iglesia de Santiago, en Agüero, Huesca... podemos ver a una mujer lectora, junto a las figuras de dos serios funcionarios que trabajan en un rollo.



¿Quién sería esa muchacha del siglo XII que inclina la cabeza,
absorta e intrigada,
sobre las páginas de qué libro?
@irenevallejo

❤️❤️❤️






martes, 11 de agosto de 2026

2026 08 11_DEIA, DdNNav eta NdG_Eklipseak



_________ Eklipseak

Eguzki-eklipse oso bat, bihar gertatuko dena bezalakoa, naturak eskain diezagukeen gertakari ikusgarrienetako bat da, zalantzarik ez. Hori esanda, fenomenoari emandako gehiegizko esposizio eta aditasunaren aurrean gainezka sentitzen naizela aitortzen dut, kontziente naizen arren, unibertsoaren ikertzaileentzat eta oro har zientzialarientzat duen garrantziaz eta balioaz, guztiz ulergarria da. Baita ere milaka pertsona egotea gertaeraren zuzenezko lekuko nahi izatea, gozatzea. Hala ere, horrekiko interes handia erakustea ia obligazio bihurtu izana gehiegizkoa dirudit. Ezta aspertzen nauela soilik, haserretzen nau. Ze, aste gehiegitan zehar, egunez egun, sare eta komunikabideetan protagonismoaren jabe egin baita eklipsea, gure inguruko arreta mediatikoa, politikoa eta instituzionala kolapsatu izan beharko luketen beste gertaeran batzuen berri eta garrantzia berez eklipsatuz.

Ceutan finkatutako migrazio krisiak -benetako katastrofe humanitarioa, izugarri handikoa, non bukaera ikusteke dagoen- arreta berbera merezi duen arren, indarkeria matxistaren gaia ekartzen dut berriro. Behin eta berriz emakumeak erailtzen dituen benetako terrorismo baten gaitzari aurre egiteko gai ez diren eragingabeko arduradun publikoez ari naiz orain, denok partaide garen lokartutako gizarte konplizeaz ahaztu gabe. Dagoeneko 36 emakume hil dituztela aurten, seinale guziak diote berriro ere 2026 errekorra-urtea izango dela. Eta, testuinguru honetan, Vox bezalako indar politiko bat, emakumearen kontrako indarkeria erailtzea publikoki ukatzen duena, hainbat gobernutan haren kudeatzea lideratuz, erabakiak hartuz. Hau erokeria, erabateko lotsa.

Hilketa matxista bakoitza gaurkotasuneko albisteetan oldarka sartzen da. Ohitura hutsa bihurtutako jada logika batean, adierazpen instituzionalak, isiltasun minutuak eta kondenak pilatzen dira gero. Segituan, berri izateari uzten dio, arreta oro desagertzen da. Eta agur! Hurrengo krimena arte. Hala da bai, nabarmen, zalantzarik ez. Eklipserekin edo eklipserik gabe.



martes, 4 de agosto de 2026

2026 08 04_DEIA, DdNNav eta NdG_Krisiak


















________ Krisiak

Azken egunotako hizketagai nagusia izan da eta gertatutakoaren balizko arrazoiak mota guztietako "adituek" aztertu dituzte eztabaida ugarietan eta ehunka iritzi-artikulutan: Trumpek eta Netanyahuk, Marokoko bazkide estrategikoek, sustatu dute, edo Aljeriarekin merkataritza-akordioak sinatu izatearen errua izan de edo 1977 baino lehen jaiotako sahararrei espainiar nazionalitatea aitortzen dien legearekin edo kostaldera igerian iristen direnak berehala itzultzea eragozten duen Auzitegi Gorenaren ebazpenarekin zerikusirik du, tira... Arrazoia edozein izanda ere, berdin dio: Maroko tartean dagoenean, bere partaidetza beti prezio bat trukean, frogei eta historiari lotzen natzai. Hori horrela izanik, Ceutan bizi izandakoa eta horrek eragin duena, puntuz puntu identifikatzen ari da gainera hainbat fronte zabalik dituen krisi larri batekin. Espainiako Gobernuan bertan hasiz eta Europako haren kideekin erlazioetan amaituz, eta tartean, nahiz eta oraingo honetan Pedro Sanchezek oso erraz jarri duen, VOX eta harekin gero eta antz handiagoa duen PP, biok borroka-uniformez jantzita jada. Baina denek ahazten dute are egiaztagarriagoa den zerbait: Ceutako muga zeharkatu zuten ia 70.000etatik gehienak Marokora itzuliak izan badira ere, 7.000 adingabe Ceutan legalki jasota daude orain, ahaztu gabe saiakeran itsasoan itota hil diren 70 pertsonak. Espainiako edo Europako arduradun politiko bakar batek ere ez du aipatzen krisi honen ikuspegi humanitarioa, Ceutako agintariek soilik, ondo baitakite zertaz ari diren. Gainerako fronteak baretzen doazenean, zauri beragatik irekita eta odoletan jarraituko duen mutur bat: migratzaileak eta harrerako hiriak beren patura abandonatzearena. Betiko kontua…

Eta bai, hola da, immigrazio-negozioko mafiak beti aktibo, aitzakia ezin hobea erregimen marokoarentzat, usteldu eta aseezina. Eta ere horra hor Espainiako erregea eta gobernuko presidentea tiranoaren aurrean belaunikaturik, tragedia honetan, krisi honetan, Marokoren erantzukizun zuzena zurituz. Hau lotsa!