martes, 18 de agosto de 2026

2026 08 18_DEIA, DdNNav eta NdG_Esperpentoa



____________ Esperpentoa

Magrebeko gaiari heltzea zeregin konplexua da. Aljeria, Maroko eta Mendebaldeko Sahara taularen funtsezko piezak dira, non horietako baten mugimenduak guztien mugimendua aldatzen duen, Espainiak primeran ezagutzen duena. Beraz, Marokok behin eta berriz egiten dituen presio eta mehatxuei Espainiak amore ematen bukatzen die beti, eta azkenaldian, modu nabarmenean, Pedro Sanchezen gobernu sozialistak. Ikusiko dugu zein den Marokok eskatzen duen erantzuna, Ceutako muga inbadituz hirian 80.000 pertsona sartzea bultzatu ondoren, haren azken jokaldi lotsagabea. Ezinezkoa da alauitar bezalako erregimen autoritario bat, biztanle eta ibiltariak erabateko kontrol menpe, gertakari masibo horretatik kanpo egotea. Marokok bidalitako abisua ez da berria: gure probetxurako horrelako xantaiak aktibatzeko edo desaktibatzeko etengailuaren jabe gara. Espainiako gobernuaren erantzuna? Berriz ere umiliagarria, Ceutan jarraitzen duten nazional eta adingabe marokoarren tratu txar eta giza eskubideen urraketei buruzko Marokoko agintarien aldetik jasotako salaketei erreplikarik txikiena ere saihestuz. Mundua alderantziz, bai, baina kontakizunaren jabe egin dira. Horren aurrean, Sanchez-koadrila entzun eta isil, baiezko borobil.

Ez dago soberan gogoratzea nola gobernu txiripitiflautiko honek, ilargia eta eguzkia batze historikoaren ondorioez biziki kezkatuta, Aginte Bakarra aldarrikatu zuen kontingentzia horren kudeaketa optimorako, Guadalajaran eklipse bat inauguratzeko bere lau ministro zabalduz, joan den ostegunean, primeran... Neure buruari galdetzen diot non zegoen Aginte Bakar hori, baita ministroen eta presidentziaren hedapen operatiboa, Marokoko azken erasoaren aurrean, zeinek erasotuen eskutan piztutako krisi humanitarioaren zein krisi politikoaren kudeaketa utzi duena. Nola erantzuten ausartzen diren utzikeria gori-gori eta dolodun horrekin, aitzakiak zezelkatuz eta Marokoko gobernuaren handitasun, eskuzabaltasun eta konplizitatea aldarrikatuz…

Espainiakoa ez da gobernu bat, esperpentoa baizik.