Arrakastaz hiltzea ___________
Joan den astean Madrilen izan zen NATO Goi-bilera. Sánchez gobernuak egin izan zezakeen aurreikuspenik onenek ere, inoiz ez zuten izandako arrakasta asmatuko: primerako antolakuntza, nabarmena; eskandalurik ez, jakin dezaukogun behintzat; dokumentu estrategiko berri bat sinatuta, hamarkadetarako ‘Madrilgo Adierazpena' izenarekin ezagututa, tira, Madriletik zerura; inork irakurtzen ez dugun ‘kronika arrosa’ oso konten dago ere, espainiar ardo baten laguntzaz agian, munduko lider nagusia Sánchezen emazteak duen 'liztor-gerritik' besoa pasatzearen argazkia munduan zehar zabaldu delako; eta, urrezko letrakin bukatzeko, Joe Bidenek egindako azken adierazpen publikoak non, Sanchezen lidergo politikoa goraipatuz, Estatu Batuetako aliatu sendo- eta ezinbestekotzat aldarrikatu egin duen. Nork esango zion holakorik Zapatero gaixoari… La vie en rose? Hala badirudi ere, inola ez. Europako tripetan bizi garen gerrarik gabe, Madrilgo Goi-bilera sinple-sinplea izango zatekeen, zalantzarik ez. Ukraniaren aurkako Rusiak hasitako gerrak den-dena aldatu du: NATO bera errautsetatik berpiztea lortu du; bat eginez jokatzeko prest daude Europako estatu guziak baina, era berean, gero eta nabarmenago Washington menpe; testuinguru honetan, adi egon: Espainiak % 10,2ko KPIa dauka, 37 urteetan indizerik handiena; azkenik, gosetea- eta egundoko beharraren ondorioz, Europara iristen ari diren migratzaileen uholdeak in crescendo joango direla datu zehatza eta eztabaidaezina da. Ba, Madrilgo goi-bileratik iritsitako errealitate horri erantzuna erdiragarria izan da: konpondu beharreko giza arazo bat ikusten beharrean, estatuen egonkortasun- eta segurtasunaren arrisku bezala hartzen da, mafien kontu bat, terrorismorako aproposako tresna. Horra hor ba, Melillako hesian sarraskiari -30 migratzaile hilak- Sánchezek zabaldutako mezua: (sic) ondo konpondua. Eta kitto.
Madrid 2022, NATO Goi-bilera historiko bat, Sánchez
Presidentea poz-pozik, arrazoiak ditu. Baita arrakastaz hiltzeko ere. Ikusiko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario