martes, 23 de agosto de 2022

2022 08 23_DEIA_DdNNav_Sua et soberakina 🔥🔥🔥❌❌❌











Sua eta soberakina _________________


Abuztuko lehen hamabostaldia suntsitzailea izan da baso-suteei dagokienez. Castellóko Begís zonaldeko sutea egunen zehar portada-albiste izan da, halabeharraren beste alde bat ere erakutsiz: emakume baten profesionaltasuna beste baten burugabekeriari kontrajarrita. Hau da: mendia sutan, tren-gidariak, arriskuaz jabetuta, trena geldiarazten du; Beste aldeko kabinara doa eta ADIF-en baimena jaso bezain laster, atzeruntz ibilbideari ekiten dio; metro gutxira trena automatikoki geldiarazten da: bidaiari batzuk ateak desblokeatu dute trenetik eskapo egiteko; Bagoi guzien ate-itxiera eskuz berrezarri behar du gidariak trenaren autonomia berreskuratzeko eta Caudiel-erantz bideratzeko; Bere eginbeharra betetzearekin bidaiari guziak salbatu ditu eta, trenean mantendu zirenen laguntzaz, trenbidetik korrika zihoazen iheslarietako batzuk ere. Istorioaren kontrako aldean, emakume-polizia bidaiari bat kokatzen da: holako egoera larrian ez laguntzeaz gain, trenetik ateratzeko erakutsitako ahaleginekin beste batzuk animatu zituen burugabeko ekintza bera egitera, makinistaren agintaritza gutxietsiz. Ondoren eman zituen adierazpenak, protagonismo eta merituak bereganatzeko asmoz, alferrik izan dira, kaxa-beltzak eta beste bidaiarien bertsioak berea gezurtatu egin baitute.

Tira, abuztuko hamabostaldi berean, herri-jaiak zabaltzen dira Euskadin zehar, aldi berean ohiko probokatzaileek borroka-makineria koipatzen dute. Ba, zentzua eta elkarlaguntza eskatzen dituen egoera larri erdi batean -emakumeen aurkako eraso- edo ziztadez ari naiz- sua pizten badute, aktibistak agur!, doilorrak dira, besterik ez. Nortzuek? Ertzaintzaren autoritatea mespretxatzen eta Ertzainei dagokien lana oztopatzen duten guztiek; inork eman ez dien ahalmenik harrotuz, arau eta protokolo propio- eta baztertzaileak argudiatuz, biktimak babestea jardutea eragozten duen edozein kolektibo; hitz batez, dagoeneko gure artean soberan dagoen diskurtso sektario famatua mantentzen -kalea nerea da- eroso sentitzen direnak. Ukaezinak ez dira eta edonon bai kaltegarriak. Aski da. ________________________________________

 

  🔥🔥🔥❌❌❌

No hay comentarios:

Publicar un comentario