martes, 14 de marzo de 2023

2023 03 14_DEIA eta DdNNav_Zokorik ilunenak 💔💔💔







_______ Zokorik ilunenak 

Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuen Donbass eskualdetik duela urte bat, orain ez dago inor sortutako gerra noiz amaituko den adierazteko moduan. Garaian, milaka eta milaka ukrainar herrialdetik ihes egiten hasi ziren, nazioarteko erakunde batzuetan alerta oso zehatz bat piztuz ze mafiak, gatazka edo migrazio-mugimendu handi guztietan, haiengana ahulenak erakartzeko kaosaz baliatzen baitira beti. Munduko salerosketaren biktimen % 28 haurrak dira, Ukrainako kasuan, proportzioa are handiagoa dela dirudi: lehenengo hilabete bakar batean, 3,5 milioi ta piko errefuxiatu ukrainar -gehienak emakumeak eta adingabeak, hauen artean asko inoren kargura ez zeudenak- herrialde mugakideei gainezka egin zien. Eta pertsonen trafiko-arriskua mugako puntuetako nahasmenduak esponentzialki handitzen du, haurren salerosketa sareek holako egoerak aprobetxatzen dituzte boluntarioen artean ezkutatzeko, gertatutakoari jarraitzea ia ezinezko bihurtuz kasu gehienetan. Izua, eperik gabe, irauten da… Siria, Afganistán, Myanmar edo, 2015eko lurrikararen ondoren, Nepal, non gehien kolpatutako eremuetan, desagertutako haurren kopuruak % 40 egin zuen gora. Eta orain, sufritutako lurrikara suntsitzailearen ostean, Turkia ere. Dena den, beste esplotazio eta salerosketa mota batean jarri nahi dut arreta gaur: Ukrainiako erakunderen arabera, Kremlineko soldadu- eta funtzionarioek 16.000 haur baino gehiago deportatu dituzte Errusiara. Putinen morroi zital hoiek 'ebakuazio' deitzen dute, nazkagarria... Tira, alde batetik, inork daki zenbat haur ukrainiar, milaka seguruenik, Errusiako familiei adopzioaz emanda izan denik. Bestaldetik, Krimean, Moskun, Itsaso Beltzean eta Siberian ukrainiar adingabeentzako entrenamendu militarra- eta berreziketa-esparruak daudela egiaztaturik dago, hau erokeria…

Su-lerrotik urrun askoz zehatzago erantzuna beharko zuten oso ondorio gogorrak sortzen dira ere ze ahulenen giza eskubideen urraketa arau bihurtzen eta sufrimendua kronifikatzen baita. Gerrek zoko ilun asko baitute.















💔💔💔

No hay comentarios:

Publicar un comentario