martes, 16 de agosto de 2022

2022 08 16_DEIA_DdNNav_NdG_Salman Rushdie besteak beste 馃摎馃摉馃摉 馃挜馃挜馃挜















Salman Rushdie, besteak beste _________________

Joan den ostiralean, Salman Rushdie idazlea sastakatu zuten New Yorken, gaur egun bere egoera oso larria jarraitzen izaten da. 1998an ‘Bertso satanikoak’ argitaratu zuen, integrismo islamiar erradikalak blasfemiatzat hartua, geroztik heriotza-mehatxupean bizi da. Dena den, gogora dezagun Mendebaldeak ere bizkarra eman ziola. Vatikanoak berak, L'Osservatore Romano-ren bidez, mehatxua gaitzetsi zuen, noski, baina segidan -etor daitekeenari neurria hartzen, kristau printzipioetatik urrun- adierazpen askatasunaren babespean testu sakratuen edo elementu erlijiosoen erabilera desegokia salatu zuen, Rushdiek idatzitakoaz mindaturik sentitu zirenei espresiki elkartasuna erakutsiz. Eta komunitate intelektuala ere, idazlearekiko atxikimendu hautsezina erakusteatik haren aurkako mota guztietako erantzukiak zabaltzera pasatu zena. Azken finean, Rushdie bera ahaztera… Bere lanarekin zerikusia zuten beste profesional batzuk ahaztu dituen bezala: Hitoshi Igarashi japoniarra eta Ettore Capriolo italiarra, itzultzaileak, biak 1991an erailak, edo 1993an tirokatutako William Nygaard norvegiar editorea, besteak beste. Haien delitua? Beste batzuek gero prostituitu duten nobela bat argitaratzea edo, bestela esanda, sinesmen eta debozioen gainetik pasatzea, askatasuna ez eragoztea. Mugak ba daude, jakina, legeak adierazita- eta babestutakoak hain zuzen, baina irainduarik ez izateko eskubidea inoiz ez, existitzen ez baita: beste edozein iritzipean egoten onartzea eta errespetatzea esan nahi du adierazpen-askatasunak, sakrilegotzat jotzen bada ere. Nabarmen ikusten da, denbora pasatzearekin, fanatismoa finkatu dela, hipokresia eta axolagabekeria aurreruntz doazela ezinbestean. Ez naiz baikorra, Rushdieren aurkako azken erasoa, protagonistak edonor direla ere, intolerantzia beraren beste gertakari bat da.

Ezin dugu gorrotoaren iraupenaren aurrean amore eman, gure inguruan badago bereziki, ezta pasibo mantentzea ere. Ez ikustea aukeratzeak intolerante bihurtzen gaitu, konplize. 

Aitzakirik ez.                                                                                                   ______________________


























馃摎馃摉馃摉 馃挜馃挜馃挜

martes, 9 de agosto de 2022

Artikuluak_DEIA_DdNNav_NdG_Nahiago nuke... ✔✔✔

 




    












Nahiago nuke __________________

Efektu orok, definizioz, eragiten duen arrazoiari erantzuten dio. Bestela esanda: kausak azaltzen du zergatia, efektua, berriz, gertatutakoaren deskribapena. Batzuetan, efektu horren irismena bereizteko izen bat gehitzen zaio. Eta dagoeneko badugu zein testuingurutara jo. Tira, ezerezetik era guztietako gatazkak sortarazteko gizakiek dugun gaitasuna ezagututa, orain Streisand-efektu deritzonak lagunduaz, oso erraza da eztabaida antzuak piztea. Gehi diezaiogun horri gaurko Internet-komunikazioaren fenomenoak eskeinitako beste osagai batzuk: mezu biralak, berri faltsuak eta protagonismo-irrika. Eta, noski, 'badaezpada’ famatua ere. Gogora ditzagun orain koronabirus-pandemiaren hasieran komuneko papera konpultsiboki erosi izana, Ukrainako gerraren ondorioz ekilore-olioaren erosketa handiak edo, egun hauetan, behar ez dugun jakinez izotz-poltsa pila eskuratzearen tontakeria. Argi daukat komunikabideen gehiegizko jarduera orok kontrolik eza, arinkeria eta desinformazioa sustatzen dituela. Eta gertaere anekdotikoetan ondorioak baditu, imajina dezagun zein arriskutsua eta ezuztekoa izan daitekeen pertsonen askatasunari eragiten dioten kasuetan: jai-guneetan emakumeei egindako ziztadez ari naiz, bai. Argitaratutako guztiari adi, behin eta berriz galdetzen diot nere buruari: informazio-tratamendua, egokia izaten ari al da? Benetan gertatzen ari denari erantzuten al dio edo horretaz baliatzen al da? Eztabaidak eta analisiak, ondo kokaturik daude? Ez al litzateke arreta-fokua biratu behar erasotzaileen portaeruntz -haien asmoa edozein dela ere- biktimarena aztertu beharrean? Izan ere, pasatzen ari denaren ondoriorik berehalakoena beldurrera bueltatzea dela begi bistakoa da, emakumeen erabateko seguru eta aske sentitzeko eskubidearen kontura eginez berriro ere. Eta onartezina da.

Nahiago nuke zentzugabekeria hori uxatuko duen tximeleta-efektu bat pizteko modua aurkituko bagenu, intolerantziaren fitxa guziak banan-banan eraisteko gai den domino-efektu bat eragingo duena. Agian.


                                                                               ✔✔✔

martes, 2 de agosto de 2022

Lur... tiempo detenido, 8 a帽os...❤❤❤

Se dice de 茅l que no corre, vuela. Y as铆 es, el tiempo pasa en un suspiro, un parpadeo... Pero ya corra, vuele, pase o suspire, ese tiempo que somos permanece, nos hace. 
Como el amor...




































8 a帽os, tiempo detenido... Lur...


❤❤❤

2022 08 02_Artikuluak_DEIA_DdNNav_NdG_Irakurtzen... 馃摎馃摎馃摎

 





































Irakurtzen _______________________

 

Atsegin-handiz irakurtzea, ‘bizioz’ irakurtzea... Hola egitea lortzen dugunean plazer izugarria sentitzen dugu, debekatutakoaren plazerra antzera, eguneko orduak alde egiten baitira konturatu ere egin gabe, hainbeste denbora eta arreta eskatzen diguten lanaz eta betebeharrez arduraturik. Horregatik ere, "bizioz" irakurtzea errebindikazino ekintza da, merezi ditugun espazioa eta arnasa berreskuratzeko eskubidea baitugu, hau da, derrigorrezko irakurtzeaz gain -txostenaz, dokumentuz eta dossierrez inguraturik ni beti- senez eta probokazio hutsez irakurri behar dela aldarrikatzea. ‘Bizioz’ irakurtzea etzanda egiten da, orraztu gabe, besaulkian edo belarretan botata, eguzki- edo ilunpean, ordutegirik ez… irakurtzea ez baita pose bat, argazki-finko bat, helburu bat. Ez gaitu aditua egiten ezta ere, jakintsuago baizik soilik. Maria Zambranok zioenez, irakurketarekin lortzen dugun jakintza urrezkoa da aisialditik eta zoragarritasunetik sortzen dela eta (sic), hala da. Eta 'bizioz’ irakurtzetatik darion jakintza zaintzeko uda garai ezin egokiagoa dela iruditzen zaidanez, hona hemen aurtengo nere ‘etxeko-lanak’: egun hauetan Irene Vallejok idatzitako Infinitua ihi batean ospetsua hasita daukat, euskarazko bertsioa hain zuzen; lanera joan-etorriko trena-orduen artean, M贸nica Fern谩ndez-Aceytunoren Naturako 104 hitz ederrenak liburuan murgiltzen naiz; eta azkenik, esperoan dauden gomendatu dizkidaten hiru liburu hauek: Lalla Roman-en Zeharkatu dugun iluntasuna, Conchi Moya ene lagun maitearen George Harrisonen barne-argia eta Karmele Jaio idazle handiaren Ez naiz ni. Hau esanda, ‘bizioz’ irakurtzea izugarrizko plazerra bada, berrirakurtzea gehiena da. Baita poesia ere, Valente, Cernuda, Vallejo edo Lete, besteak beste. Bai liburu zaharrak bai argitaratu-berriak irakurtzea gustokoa dut udako arratsalde luzeetan eta gau ixiletan, hitzak, esaldiak eta idatziaren taupadak dastatzeko gogua askatuz. Ahal baduzue, lagunok, ‘bizioz’irakurtzea, atsegin-hutsez, egizue.

Disfrutau, irakurleok.

______________________________________________________________________








馃摎馃摎馃摎