Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, gui帽os literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
domingo, 11 de septiembre de 2022
martes, 6 de septiembre de 2022
2022 09 06_DEIA eta DdNN_Pablo Gonz谩lez... Free! 馃摙馃摙馃摙

________ Pablo Gonz谩lez
Ukrainiako inbazioa hasi
berria zen, hortxe zegoen Pablo Gonz谩lez kazetaria zenbait mediorentzat lana
betez. Errusiaren aldeko espioitza salaketapean, otsailaren 27an atxilotu zuten
Polonian. Kartzelan dago ordutik, inkomunikatuta, ze, agintari poloniarrez,
gatazka-guneetan askatasunez mugitzeko kazetari izaera erabiltzen duen Putinen
inteligentzia militarreko zerbitzuko agentea bait den. Hala ere, orain arte,
Poloniako Fiskaltza ez da gai izan holako akusazioa justifikatzen duen nabaritasun
bakar bat ere aurkezteko. Inolako babes juridikorik gabeko egoera gogor baten
aurrean, Espainiako zein Europako erakundeek erakutsi duten pasibotasuna
iraingarria da. Prozedura irregulartasunez beteta dago ere: EBko herrialde
batean atxilotutako espainiar herritar bati bere familiarekin komunikazioa
ukatzen zaio, sei hilabetetan Kontsularen 4 bisita baino ez ditu jaso, ezta bat
ere bere konfidantzazko abokatuarena. Eta hori dena, Europako agintariek
primeran ezagutzen duten Poloniaren aurka Europako Giza Eskubideen Auzitegiak
emandako irizpena ikusita, instantzia judizial gorenetan gardentasun eta berme
prozesal eza salatuz, baita adierazpen eta prentsa askatasun publikoen urraketa
ere. Testuinguru horretan, joan den uztailaren 27an Varsovian egindako
Polonia-Espainia goi-bileraren osteko prentsaurreko bateratuan galdera bati
erantzunez Poloniako juztiziarekiko errespetua eskatu zuen S谩nchez
Presidenteak, bertako agintarien emandako laguntza eskertuz. Txantxetan hartzeko
modukoa izango litzateke, baldin eta indarkeria instituzionaleko gertakari
nabarmen baten aurrean ez bageunde: Zuzenbidezko Estatu orok -bere ordezkariek
ere- babestu behar dituen bermerik oinarrizkoenak ukatzea. Eta bitartean, EBko
hiritarra, espainiar jatorriko guraso errusiarren semea, Euskadin bizi den
Pablo Gonzalezen egoera, argitu beharrean, larriagotu egiten da egunez egun.
Azkenik, gaur, Espainiako deituriko demokraziaren argazki nagusia, Senatuan S谩nchez & Feij贸o aurrez aurrekoarena da. Primeran doakigu...
____________________________________________________
lunes, 5 de septiembre de 2022
martes, 30 de agosto de 2022
2022 08 30_DEIA_DdNN_NdG_Udaren amaiera... 馃寛馃挕馃挘馃搶馃搶馃搶


Udaren amaiera
_________ Gainerakoentzat iritsi da jada udaren amaiera. Pandemiak lapurtu zigun deituriko normaltasuna bi urteren ostean berreskuratu ahal izan dugu: herriko jaiak, hondartza, txangoak, mendi-bueltak, lagunen arteko bazkariak, afariak, azokak, Aste Nagusiak, berbenak, bidaiak eta, aurten, izugarrizko beroa. Eta udako abestia ere. Abuztuari agur esanez, hemen gaude, adi, irailaren aldapa zorrotzaren zain. Espero ez genuen krisialdi larri baten espoletak Putin eta Ukrainako gerra izan dira eta, ordutik, hona hemen erosketa-saskilaren garestitzea, interes-tasen eta inflazioaren igoera, baita mota guztietako energiaren prezioarena, elektrizitatea, gasolina, gasa... Baina kontua ez da datu ekonomikoak adieraztea eta kitto, eragiten dituzten zauri soziala erakustea baizik. 2007ko krisiaren ondorioz, Ongizate Estatu deritzonaren ahultasuna primeran ezagutu genuen: soldatak erorketa eta langabezia goratzea, fakturak ordaintzen ez zituzten lanpostuak, pobre berriak deiturikoen sorrera... Eta gaur? Richard Senett soziologo ospetsuak, Nobel Sarirako beti faboritoen artean egon arren, badakiela ez diotela inoiz emango dio. Itsusi denik ez baita inoiz saritzen eta berak gauza itsusiez hitz egiten du, esaterako: gauregunean ideologiarik ez dago, sozial-aldakeen bultzatzeko eta gizarteak behar dituen erronkak bideratzeko erabiltzen den tresna pragmatismoa da. Horretaz pentsatzen ari nintzen Emmanuel Macronek "ugaritasunaren amaiera" ri buruz egin zituen adierazpenak entzutean, bai adierazgarriak eta interesgarriak. Politikariek gauza politak esateari uzten diotenean, espero dutena, datorrena, benetan oso gogorra izango dela esaten ari digutelako.
Bitartean, Madrilen, bai Sanchezek bai Feij贸ok -bakoitzak bere lengoaia propioarekin- 'gauza itsusiez' hitz egitea saihesten dute kosta ahala kosta, ze hurrengo bi urte jarraian hauteskundeak dauden eta biok sari nagusia lortzea nahi duten. Eta hor daude, errealitatea txukunduz, txurituz, edertuz, udako abesti txarra balitz bezala, hau drama...
Despech谩…
___________________________________________________________________________________

























