martes, 7 de febrero de 2023

2023 02 07_DEIA eta DdeNN_Maroko, Espainia eta irentsitako apoak 馃惛馃惛馃惛

 



 



_______ Maroko, Espainia eta irentsitako apoak

Joan den urtarrilean, 25 urtean lehenengo alditan, ebazpen bat bozkatu zen Euro-Parlamentuan, Maroko erresumari Giza Eskubideak eta Askatasun Publikoak errespetatzea espresiki exijituz. Kasu honetan, konkretuki, epaiketarik gabe kartzelaturik diren kazetari guzien espetxetik ateratzea eskatzen zen, baita beraien familia- eta komunikabideen kontrako jazarpena bertan behera uztea. Benetako harrigarria zera da: kontrako 32 boto bakarretatik 17 Espainiako eurodiputatu sozialistekoak izan ziren. Gainerakoak? Europar ultraeskuinekoek emanda, zelako batura tamalgarria, ulertezina. Are gehiago, Europako Sozialisteen Taldeak aldeko botoa ematea erabaki zuen (sic) “Marokok zabaldutako xantaiagatik presio egiten ez uztera" beste taldeei animatuz, azken egunetan lobby lan handia egin baitzuen. Lehendik ezagutzen ez genukeen ezer, Mendebaldeko Saharako lurraldearen legez kanpoko okupazioa eta bertako baliabide naturalak espoliatzea zuritu nahian hamarkadaka dabiltzelako. Gaur ere Europa demokratikoak ezetza dio, Sanchez Presidentearen Espainia izan ezik, Marokoko etengabeko xantaiaren aurrean behin eta berriz belauniko jarria. Saharar herriari egindako traizio nagusia 2022ean gauzatu zen, Mohamed VI satraparen tesiekin bat egitearekin, nazioarteko doktrina- eta legezkotasunatik kanpo Espainiako jarrera utziz. Zapatero Presidentea bera ere ez zen hainbeste ausartu. Gainera, halako 180 graduko bira emanda, ez da zentzuzko azalpen bat ere eskeini, Albares Atzerritako Ministroak, zezelduz, behin eta berriro errepikatzen dituen aitzaki eta mezu kontrajarrietatik harago. Beraz, duela gutxi L贸pez Aguilar eurodiputatu sozialistak argi esana eskertzekoa da: Marokokin, apoak irenstea badagokigu, irentsi egiten dira.

Orain, joan den astean Rabaten egindako Aldebiko Goi-Bileraren amaieran Sanchezek adierazitako laburpen-ondorioa primeran ulertzen da: besteari iraintzen dion guztia saihestea. Hau da, Marokoko agintzeak beteko dira eta kitto. Batzuen duintasuna? Alfonbra azpian izkutaturik akaso. Hau lotsa...

























martes, 24 de enero de 2023

2023 01 23_DEIA eta DdNNav_Garenoi uko egin gabe. Inoiz ez...
























_____ Garenoi uko egin gabe

Gu guziok ezagutzen dugu esaera zahar asko. Nahita edo konturatu gabe, uste baino askoz maizago erabiltzen dugu, herri-esamoldekin gauza bera gertatzen zaigu. Herri-jakinduria deiturikoaren parte dira gehienetan, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena garai berrietara egokituz. Horregatik hain erraza eta naturala da ondare komun horretara jotzea esan nahi dugunaren zergatia edo zertarakoa laburbiltzeko. Hala ere, naturaltasuna hori inpostura eta afektazio bihurtzen da, benetako engainu bat ez bada, aforismoak edota postinezko pertsonaien ustezko aipamenak erabiltzen direnean. Ehunka kasu aurki daiteke, gehien errepikatzen den horietako bat, ad infinitum biderkatua, hau da: nazionalismoa bidaiatuz sendatu egiten da. Batzuek Barojari egozten diote, besteek Unamunori, baten batek Celari eta gainerakoek, auskalo. Egia den gauza bakarra zera da: jatorrizko esaldiak, nondik darion aforismoa, ez du inongo nazionalismorik aipatzen. Beste kasu askotan bezala hemen ere, adierazpen faltsu bat oso-oso eraginkorra izan daitekeela argi dago, erabiltzen duenari berehalako nagusitasun moralaren itxura ematen baitio, beste askok mezua erosten dutena. Dirudienez holako mezu bat biralizatzen ari da azken egunotan eta gu, euskaldunok, berriro, nola ez, esaldiaren erdi-erdian. Hainbeste ergelkeria agortzen dit, benetan. Zera, emakume euskalduna naiz, jeltzalea, ergo abertzalea; ez dut sendatu beharreko inolako gaixotasunik; eta, egia esateko, naizen-naizenak, nire nortasuna, ez dauka sendabiderik, harrotasunez diot gainera. Batak eta besteok osatzen dugun gizarte politikoak sendatarazi behar duena fanatismoa, intolerantzia eta itxuragabekeria bait da, ze jendaila supremazista eta bai nazionalista honentzat perbersoak beti besteak diren.

Beraz, bidaiatzea? Jakina! Beste kultura eta herri batzuk ezagutzeko plazer hutsagatik, esperientziak eta ezagutza partekatzeagatik, elkartasun eta elkar aberasteko sareak ehuntzeagatik, ikasteagatik, ulertzeagatk... baina garenoi uko egin gabe. Inoiz ez.




martes, 17 de enero de 2023

2023 01 17_DEIA eta DdNNav_Merezitako esker onik ✔✔✔

 






_________ Merezitako esker onik

Politika- eta diruaren arteko harremana aspalditik konstante bat dela dirudi, norberaren eragin-eremua ziurtatzeko edo handitzeko batak eta besteak elkar bilatuko balute bezala. Horrek ez luke inolako gaitzespen etikorik eragin behar, baldin eta aipatutako harremana bide legitimoetatik badoa. Horrela gertatzen ez denean, sistemaren sinesgarritasuna erori egiten da guztiak zaku berean sartuz. Baina politikari guztiak ez dira berdinak, zorionez. Politika, zerbitzu publiko gisa ulertuta, ustelkeriaren morroi bihurtu dela ematen badu, ez da sistema inperfektu edo akastun batek ahalbidetzen duelako, baizik eta bere burua usteltzen dutenen balio-etiko faltaren ondorioaz. Hau esanda, holako eskandalu motak komunikabidek emandako agerikotasunak baldintzatzen dituela argi dago, non manipulazioa eta gezurra libreki mugitzen diren. Politikagintzan ere, zoritxarrez. Azken adibidea De Miguel deituriko kasua da: berari lotutako pertsonek alderditik kanpo egindako banakako jarduerak EAJ-PNVren legez kanpoko finantzaketa- eta ustelkeria politikoaren eskandalu bilaka daitezen, 13 urtez etenik gabe, saiatzea. Ba porrota. Hala ere, Ezker Abertzalea, PPa, baita PSEko bozeramaile batzuk ere, jo ta ke dabiltza oraindik, Gorenaren Epaiak espresiki aldarrikatzen duena ondo jakinda ere. Tira, jeltzaleen aurkako joko zikin honetan, bakoitza gizartearen ispiluaren aurrean jartzen da eta EAJ-PNV ez da, hain zuzen ere, biluzik eta lotsak airean dituela, isladaturik agertzen dena. EAJ-PNVren eta guztiok ordezkatzen gaituzten erakundeen zintzotasuna zalantzan jartzen jarraitzea doilorkeria hutsa da: politikari ausartak, zintzoak, ez dute gezurren atzean ezkutatu beharrik.

Beraz, nire esker ona adierazi nahi diet prozesu honen hasieran EBBko presidente izan zen I帽igo Urkullu Lehendakariari, ere Andoni Ortuzarri, azken urte luzeotan EBBko presidentea eta, bien bitartez EAJ-PNV familia osoari. Batez ere, nire oroitzapenik hunkigarrienarekin batera, orduko Arabako Ahaldun Nagusi zen Xabier Agirre zenduari. Esana dago.



 






✔✔✔

Endara, San Ant贸n... ❤❤❤

Enredaba estaba hace unas horas en la cocina y al abrir el grifo para limpiar con mimo la verdura -buc贸lica la imagen, sin duda- es cuando me he acordado. Digo que hoy es 17 de enero, San Ant贸n.

Por estos lares del pa铆s del Bidasoa decir San Anton es mencionar, incluso sin hablar, cuestas-arriba, senderos, escondites, rocas, verde, piedra, cielo, cimas, azules y agua... Aiako Harria, Lesaka, Oiartzun, Agina, Domiko, Kopakarri eta abar... Kopakarri o Risco de San Ant贸n, dominando el coqueto valle de Endara, lo 煤nico que lo separa de mis Pe帽as y en donde se ubica la coqueta presa del mismo nombre, la que nos da de beber... Por eso, San Anton en este txoko es hablar de monte, agua y tradici贸n.

Cada 17 de enero, o el domingo m谩s cercano a 茅l, las gentes de Lesaka abren su peque帽a ermita, Misa de 12 y luego, romer铆a. A saber c贸mo y cu谩ndo este a帽o, con este tiempo de perros que tenemos y que, parece, se prolongar谩 a煤n varios d铆as, lluvia, viento, fr铆o y la nieve que, dicen, seguramente nos llegar谩. Os dec铆a que a saber...
Pero el secreto del para铆so, tambi茅n del nuestro, radica en que cada vez nos espera, cualquier d铆a o domingo del calendario, con otro santo y sin romer铆a pero a mano, siempre, la fruta prohibida: el mismo paisaje, la misma ermita y su campana, la ventana ciega, el mismo agua... o no...
Endara, San Ant贸n...
Paradisua...
Etxean...




❤❤❤ ❤❤❤ ❤❤❤





























































martes, 10 de enero de 2023

2023 01 10_DEIA eta DdNNav_Noiz eta nola... ✔✔✔

  

















 




 ________ Noiz eta nola

Joan den larunbatean milaka pertsona elkartu ziren Bilbon Sare Herritarra eta Bake Bidea plataformek deituta, ETAko presoen eskubideen aldeko manifestazio batean parte hartzeko. Aspalditik egiten da urtero, urtarrileko lehen egunetan, batzuk edo beste batzuk antolatua. Aurtengoa, jendetsua izan arren, ez dira gai izan aurreko deialdien antzeko mobilizaziorik egiteko, pandemiaren ondorioz bi urteko geldialdia eta gero egiten den lehena izateagatik akaso. Baina ziur nago ez dela arrazoi bakarra izan. Egun batzuk lehenago, urruntze politika justifikatugabea gainditu ondoren, logo eta lelo berrituak aurkeztu zituzten martxaren antolatzaileek: 'Etxera Bidea Gertu' lelopean, kartzelatik etxera igarotzeko etapa berri bati ekiteko eskatzen. Horrek, berez, ez luke inor eskandalizatu behar, baldin eta, hala badagokio, legea betetzetik ondorioztatzen balitz eta, edozein lege-eskakizuni baino lehen, deituriko zoru etiko minimo bati erantzunez. Gertatzen da, zabaldutako diskursoek aldarrikatu zuten bezala bada -hau da, herri honek erabakiko du presoak "noiz eta nola" itzultzen diren etxera eta gizarteratzen diren (sic)- bizikidetzaren etxea, guztion etxea, kolokan dagoen zoru hauskor baten gainean altxatzea nahi dutela. Eta ez badute behin ere aipatzen egindako delituez biktimei eragindako mina bidegabea izan zela, euskaldunen gehiengo handi bat biziki haserretzen duen diskurtso toxiko, faltsua eta baztertzaile bat eraikitzen ari dira ere. Ez dut inola ere esaten biktimek presondegiko politika edota arauen eta legeen interpretazioa baldintzatu behar dituztenik, ez. Esaten dudana da terrorismoaz kondenatuak izan direnak akritikoki tratatzea onartezina eta lotsagabea dela. ETAko presoak izan ala ez. Beraz, manifestariek ere plazaratu zuten azken konpromisoari heltzen diot orain: bakegintza- eta bizikidetzaren zikloan parte aktiboa izatea.

Mendeku- eta gorrotorik ez, baina ezta ahanzturik ere: fitxa mugitzeko txanda eta aukera Sare- eta Bake Bidearen kideen esku daude. Aurrera ba.




✔✔✔