martes, 17 de enero de 2023

2023 01 17_DEIA eta DdNNav_Merezitako esker onik ✔✔✔

 






_________ Merezitako esker onik

Politika- eta diruaren arteko harremana aspalditik konstante bat dela dirudi, norberaren eragin-eremua ziurtatzeko edo handitzeko batak eta besteak elkar bilatuko balute bezala. Horrek ez luke inolako gaitzespen etikorik eragin behar, baldin eta aipatutako harremana bide legitimoetatik badoa. Horrela gertatzen ez denean, sistemaren sinesgarritasuna erori egiten da guztiak zaku berean sartuz. Baina politikari guztiak ez dira berdinak, zorionez. Politika, zerbitzu publiko gisa ulertuta, ustelkeriaren morroi bihurtu dela ematen badu, ez da sistema inperfektu edo akastun batek ahalbidetzen duelako, baizik eta bere burua usteltzen dutenen balio-etiko faltaren ondorioaz. Hau esanda, holako eskandalu motak komunikabidek emandako agerikotasunak baldintzatzen dituela argi dago, non manipulazioa eta gezurra libreki mugitzen diren. Politikagintzan ere, zoritxarrez. Azken adibidea De Miguel deituriko kasua da: berari lotutako pertsonek alderditik kanpo egindako banakako jarduerak EAJ-PNVren legez kanpoko finantzaketa- eta ustelkeria politikoaren eskandalu bilaka daitezen, 13 urtez etenik gabe, saiatzea. Ba porrota. Hala ere, Ezker Abertzalea, PPa, baita PSEko bozeramaile batzuk ere, jo ta ke dabiltza oraindik, Gorenaren Epaiak espresiki aldarrikatzen duena ondo jakinda ere. Tira, jeltzaleen aurkako joko zikin honetan, bakoitza gizartearen ispiluaren aurrean jartzen da eta EAJ-PNV ez da, hain zuzen ere, biluzik eta lotsak airean dituela, isladaturik agertzen dena. EAJ-PNVren eta guztiok ordezkatzen gaituzten erakundeen zintzotasuna zalantzan jartzen jarraitzea doilorkeria hutsa da: politikari ausartak, zintzoak, ez dute gezurren atzean ezkutatu beharrik.

Beraz, nire esker ona adierazi nahi diet prozesu honen hasieran EBBko presidente izan zen Iñigo Urkullu Lehendakariari, ere Andoni Ortuzarri, azken urte luzeotan EBBko presidentea eta, bien bitartez EAJ-PNV familia osoari. Batez ere, nire oroitzapenik hunkigarrienarekin batera, orduko Arabako Ahaldun Nagusi zen Xabier Agirre zenduari. Esana dago.



 






✔✔✔

No hay comentarios:

Publicar un comentario