martes, 24 de enero de 2023

2023 01 23_DEIA eta DdNNav_Garenoi uko egin gabe. Inoiz ez...
























_____ Garenoi uko egin gabe

Gu guziok ezagutzen dugu esaera zahar asko. Nahita edo konturatu gabe, uste baino askoz maizago erabiltzen dugu, herri-esamoldekin gauza bera gertatzen zaigu. Herri-jakinduria deiturikoaren parte dira gehienetan, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena garai berrietara egokituz. Horregatik hain erraza eta naturala da ondare komun horretara jotzea esan nahi dugunaren zergatia edo zertarakoa laburbiltzeko. Hala ere, naturaltasuna hori inpostura eta afektazio bihurtzen da, benetako engainu bat ez bada, aforismoak edota postinezko pertsonaien ustezko aipamenak erabiltzen direnean. Ehunka kasu aurki daiteke, gehien errepikatzen den horietako bat, ad infinitum biderkatua, hau da: nazionalismoa bidaiatuz sendatu egiten da. Batzuek Barojari egozten diote, besteek Unamunori, baten batek Celari eta gainerakoek, auskalo. Egia den gauza bakarra zera da: jatorrizko esaldiak, nondik darion aforismoa, ez du inongo nazionalismorik aipatzen. Beste kasu askotan bezala hemen ere, adierazpen faltsu bat oso-oso eraginkorra izan daitekeela argi dago, erabiltzen duenari berehalako nagusitasun moralaren itxura ematen baitio, beste askok mezua erosten dutena. Dirudienez holako mezu bat biralizatzen ari da azken egunotan eta gu, euskaldunok, berriro, nola ez, esaldiaren erdi-erdian. Hainbeste ergelkeria agortzen dit, benetan. Zera, emakume euskalduna naiz, jeltzalea, ergo abertzalea; ez dut sendatu beharreko inolako gaixotasunik; eta, egia esateko, naizen-naizenak, nire nortasuna, ez dauka sendabiderik, harrotasunez diot gainera. Batak eta besteok osatzen dugun gizarte politikoak sendatarazi behar duena fanatismoa, intolerantzia eta itxuragabekeria bait da, ze jendaila supremazista eta bai nazionalista honentzat perbersoak beti besteak diren.

Beraz, bidaiatzea? Jakina! Beste kultura eta herri batzuk ezagutzeko plazer hutsagatik, esperientziak eta ezagutza partekatzeagatik, elkartasun eta elkar aberasteko sareak ehuntzeagatik, ikasteagatik, ulertzeagatk... baina garenoi uko egin gabe. Inoiz ez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario