Cantos rodados y letras afiladas, recuerdos, guiños literarios, inquietudes... La vida, mis cosas y yo.
sábado, 9 de julio de 2022
martes, 5 de julio de 2022
2022 07 05_Artikuluak_DEIA_DdNNav_NdG_Arrakastaz hiltzea ✔✔✔
Arrakastaz hiltzea ___________
Joan den astean Madrilen izan zen NATO Goi-bilera. Sánchez gobernuak egin izan zezakeen aurreikuspenik onenek ere, inoiz ez zuten izandako arrakasta asmatuko: primerako antolakuntza, nabarmena; eskandalurik ez, jakin dezaukogun behintzat; dokumentu estrategiko berri bat sinatuta, hamarkadetarako ‘Madrilgo Adierazpena' izenarekin ezagututa, tira, Madriletik zerura; inork irakurtzen ez dugun ‘kronika arrosa’ oso konten dago ere, espainiar ardo baten laguntzaz agian, munduko lider nagusia Sánchezen emazteak duen 'liztor-gerritik' besoa pasatzearen argazkia munduan zehar zabaldu delako; eta, urrezko letrakin bukatzeko, Joe Bidenek egindako azken adierazpen publikoak non, Sanchezen lidergo politikoa goraipatuz, Estatu Batuetako aliatu sendo- eta ezinbestekotzat aldarrikatu egin duen. Nork esango zion holakorik Zapatero gaixoari… La vie en rose? Hala badirudi ere, inola ez. Europako tripetan bizi garen gerrarik gabe, Madrilgo Goi-bilera sinple-sinplea izango zatekeen, zalantzarik ez. Ukraniaren aurkako Rusiak hasitako gerrak den-dena aldatu du: NATO bera errautsetatik berpiztea lortu du; bat eginez jokatzeko prest daude Europako estatu guziak baina, era berean, gero eta nabarmenago Washington menpe; testuinguru honetan, adi egon: Espainiak % 10,2ko KPIa dauka, 37 urteetan indizerik handiena; azkenik, gosetea- eta egundoko beharraren ondorioz, Europara iristen ari diren migratzaileen uholdeak in crescendo joango direla datu zehatza eta eztabaidaezina da. Ba, Madrilgo goi-bileratik iritsitako errealitate horri erantzuna erdiragarria izan da: konpondu beharreko giza arazo bat ikusten beharrean, estatuen egonkortasun- eta segurtasunaren arrisku bezala hartzen da, mafien kontu bat, terrorismorako aproposako tresna. Horra hor ba, Melillako hesian sarraskiari -30 migratzaile hilak- Sánchezek zabaldutako mezua: (sic) ondo konpondua. Eta kitto.
Madrid 2022, NATO Goi-bilera historiko bat, Sánchez
Presidentea poz-pozik, arrazoiak ditu. Baita arrakastaz hiltzeko ere. Ikusiko.


![]()
![]()
![]()
domingo, 3 de julio de 2022
miércoles, 22 de junio de 2022
2022 06 21_DEIA_DdNNav_Artikuluak_Abderraman Bass...
Joan den larunbatean, Bidasoako uretatik erreskatatu zuten ginear gazte baten gorpua, Konpantzia irlatxo historikotik eta Behobiako nazioarteko zubitik artean. Abderraman Bass izenekoa zen gaztea, 25 urte bete berri zituen. Urte t’erdi batean soilik, Frantziara iristeko ahaleginean 7 migratzaile hil dira, gehienak ibaian itoak. Ziur nago, zalantzarik gabe, beste migratzaileak iritsiko direla Irunera eta, ametsatan blai, Bidasoako beste ibaiertzea hain gertu ikusterakoan salto egitea saiatzen jarraituko dutela: oinen azpian milaka kilometroekin edota imajina daitekeen baldintzarik txarrenetan itsas-zeharbide bat egin ondoren gerra- edo gosetetik ihesiz, eta bizirik jarraitzea, Europan aurki zezaketeen edozein motatako oztopoek ez diete geldiaraziko. Baina erraturik daude, Bidasoaldeko mugan gainditu beharko den azken pausua harresi zeharkaezin bihurtu dela eta: burokrazia hutsa gizatasunik ezarekin bat eginez. Nazioarteko terrorismoren kontrako ekintza modura lehen, eta gero Covid-19 delakoaren krisiaren ondorioz, Frantziako gobernuak hasi zituen mugako kontrol zorrotzak berdin mantentzen dira oraindik, izaera diskriminatzailearekin baita nazkagarria den arrasto baztertzaile- eta xenofoboarekin ere. Kontestu honetan, hasiera-hasieratik Euskadiko agintarien aldarrikapena iraitzako migratzaileentzako ibilbide eta korredore seguruak ezartzearen alde lan egitea izan bada ere, bai Frantziak -bereziki- bai Europako erakundeek bere buruei andanas deitzen diete: bistan dago ultraeskuin arrazista- eta xenofoboren aurka kokatzen direnei dagokitenean, salbuespenik gabe, demokraziaren printzipioak eta giza-eskubideen eta duintasunaren aldeko politikak ere alde batean bazterturik uzten dituztela, laissez faire laissez passer eta kitto. Hipokritak…
Tira, azken egunetan Irunera iritsi diren afrikar
migratzaileen in crescendo zenbakia ikusita, mafien laguntzaz ere, areagotu
egingo da hondamena. Badirudi, bai, uda izugarri eta bihotzgabearen atarian
gaudela. Ezin dugu konformatu.
🖤🖤🖤
martes, 14 de junio de 2022
2022 06 14_Artikuluak_DEIA_DdNNav_Ensemble Moxos_Taupadak... Irun 💙💗💗💗
Ensemble
Moxos________________
Nola entzuten da XVII. mendeko musika barrokoa Amazonia-oihaneko komunitate indigenen soinu-ondarearekin bat eginda? Bolibiako herri txiki batek odo daki, San Ignacio de Moxos hain zuzen, non, 1996ean, María Jesús Etxarri Ansorena, Lekunberriko monja nafartiarra, haur eta gazteentzako musika eskola bat sortzea erabaki zuen. Txoko ezkutu horrek, jesuiten misioen garaitik belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako egundoko musika-ondarea gordetzen zuela konturatu zen lekaimea. Arbasoengandik etorritako musikarekiko interesa piztu nahi zuen gazteen artean eta, aldi berean, hain sutsuki mendeetan zehar agureek zaindu zuten balio ikaragarriko ondare immateriala babestu, desagetzeko arriskupean zegoena. Etxarri joan den apirilean hil zen, zorionez bere ekimenaren arrakasta ezagutu ahal izan zuen: 25 urte pasata, hor daude 400 ikasle baino gehiago jada dituen doako Goi Mailako Musika Eskola eta bertatik sortu den musika barrokoaren erreferente sendo bihurtu den talde zoragarria, Ensemble Moxos: musika lan-irteera sendoa da gauregun eta, bere eskutik, haien jendearen historioa- eta kulturaren hedatzaile bainta komunitatearen garapen sozialaren bultzatzaile ere bihurtu dira musikariek. Covid-19 delakoaren krisiak diru-sarrerak gogor murriztu badizkie ere, zutik jarraitzen dute haren kemenaren esker. Baita Irungo TAUPADAK GKE-aren bultzadarekin ere, euskal eta moxeñaren gizartearen arteko konplizitate-sare sendoa ehuntzea, erakunde asko inplikatzea ere, lortu du bai proiektu hau bai beste kooperazino-ekintzak aurrera eramateko. Egiten duzuen geldiezinezko lanagatik, Raquel Maldonado, Toño Puerta, Fernando de la Hera eta gainerako taldekideok, mila-mila esker. Egun hauetan, Ensamble Moxos taldea dugu gure artean biraz azken musika-proiektua aurkezten, Majara'Iwa indigenen hizkeraz, arahuakeraz. Itzulita, Distira esan ahalko litzaioke. Diotenez, ez dagola ezer distiratsuagorik egia bihurtutako amets bat baino.
Maria
Jesús Etxarri urtsulatar-misiolariaren oroimenez. Lux Aeterna.























