Ba bai, jokoa ba zegoen. Eta kanpoko egoiliarren botoak zenbakitzeke badaude ere, XIII. Legegintzaldi-zelaira jauzi egin behar duten jokalariak 75 dira guztira, 25 lurralde bakoitzeko, horien artetik Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakaria aterako da. Orain emaitzak baloratzeko garaia da. Eta indar politiko guztiek -Elkarrekin_Podemos izan ezik, gure panorama parlamentariotik desagertua- neurri batean edo bestean zerbait ospatzeko dutela baiezta daiteke. Baina denon artean bakar batek, EAJk beste behin, Euskadiren etorkizun hurbila gidatzeko deia jaso du. Harro egoteko arrazoia da, zalantzarik gabe, baina, aldi berean, errealitate- eta umiltasunaren sendabide bat ere, erdibana. Alde batetik, EAJk gobernu bat osatzeko beste batzuk behar dituelako, ondo ba.
Eta, bestetik, zenbakiak hor daudelako, direnak dira: behin ere, ezker subiranistaren garaipena -orain horrela deitzen da- Gipuzkoan ukaezina da; Araban -kolore askotako taula, non lehen indarra izatea guztion kontua izan den urteetan eta hauteskundeetan zehar, non eserleku bat lortzea nabarmen merkeagoa den- aurreko hauteskunde erkidegoekin alderatuta lortutako emaitzak bi gehiago ematen dizkio EH-Bilduri jeltzaleen kontura; eta bai, EAJk gogor eutsi dio Bizkaian, bidean eserleku bat utzi eta bildutarrek 2 irabazi arren. Bai, EH-Bilduk lortutako emaitza historikoa izan da, baina ez da nahikoa izan. Hona hemen haientzako errealitate- eta umiltasunaren sendabide propioa, ez baitirudite ezagutzeko prest daudenik. Gainditu gabeko irakasgaia, beraz. Beste bat gehiago…
Tira, azken egun hauetan oso argi geratu da berriro ere, euskal gizartearekin duten zorra ezin dutela alde batera utzi eta berandu baino lehen kitatu behar dutela: haien iraganari ausardiaz begiratu eta horren arabera jokatu. Izan ere, Sortuk -EH Bildu koalizioaren nagusi- ezin du legitimoki gure nazioaren eraikuntza, gure seme-alaben etorkizuna gidatzeko asmoak euki, armairuan gordetako hildakorekin.
Jokoa ba zegoen, bai. Eta hurrengoa hasteko prest dago. Goazen!
🔴⭕🟢